LABek «erasoei erantzun zabala» ematera deitu du
Ezker abertzalearen aurka etenik ez duten erasoek egungo abagune politikoan duten «larritasunaz» jabetuta, eta batik bat Batasuneko kideen zitazioak salatzeko, LABek «erantzun sozial zabala» ematera deitu du. Larunbaterako iragarrita zuen hitzordua egoera horretara «egokitu» du sindikatuak.
BILBO
Sindikatuetako hauteskundeei begira LABek egun osoko ekitaldia zuen iragarrita datorren larunbaterako «Hator gorrira. Gora Euskal Herria sozialista» lelopean. Nolanahi ere, atzo agerraldia egin zuten Bilboko egoitzan Zuzendaritza Batzordeko kideek, deialdia «egokitu» egin dutela jakinarazteko.Azkenaldiko gertaerek eta batik bat Auzitegi Nazionalak berriz ezker abertzalearen aurka hartutako erabakien «larritasunak» bultzatu ditu horretan adostera, azaldu zutenez.Sindikatuko buru Rafa Diez aritu zen atzo arratsean prentsaren aurrean, eta hark nabarmendu zuen ETAk ekintza armatuak etengo zituela jakinarazi zuenetik Auzitegi Nazional espainolak euskal herritarren aurka hartutako jardunbideak «erantzun sozial zabala» behar duela aurrean. Hala, esaterako, Batasuneko ordezkarien aurkako zitazioak gogorarazi zituen. Hori ere aintzat hartuta erabaki du LABek larunbateko hitzordua azken jazoeren testuinguruan sartzea.
«Indarrak aktibatu behar dira» «Eraso gehiagorik izan ez dadin euskal gizarteak kalera atera behar du; indarrak aktibatu behar dira, eta eraso gehiagorik ez izateko eskatzen dugunean, horren atzean dagoenarekin garatu nahi dugu irtenbide demokratikoa. Gizartea behingoz irtenbide hori eskatzen ari da», esan zuen Diezek.
Mezu hori izango du oinarri larunbateko deialdiak. Hasieran egun osoko egitaraua bazuten ere, azkenik bi mugarri izango ditu Durangoko hitzorduak: manifestazio nazionala, batetik; eta ekitaldi politikoa, bestetik. Bazkaria eta bazkalostekoak, aldiz, bertan behera utzi dituzte.Horrela bada, eguerdian egingo duten nazioko mobilizazioak «Erasorik ez, eta konponbide demokratikoa orain» aldarrikatuko du kaleetan, eta arlo horretan hiru mezu helarazi nahi ditu sindikatuak. Lehenengoa Madrilgo Gobernuari zuzendutakoa izango da, adierazitakoaren arabera: «Behingoz eraso guztiak bukatu behar direla nabarmendu nahi dugu. Ezin da prozesua garatu ezker abertzalea jipoituta, bere aurka egiten ari diren jazarpen politikoarekin». Diezek esan zuen ezin dela behin eta berriz Auzitegi Nazionalean barrena ibili, eta epaiketek, herriko tabernen itxierek, errepideetako kontrolek... Horiek ere amaitu behar dutela azaldu zuen. «Mezua argia da beretzat: erasorik ez. Ezin dezake horrela jarraitu beste agertoki bat eraiki nahi badugu», erantsi zuen. Osterantzean, LABek ordezkari politikoei bideratu nahiko lieke bigarren mezua, bere aburuz, alderdi batzuk egungo egoerarekin «espekulatzen» ari baitira. «Batzuk ez dira betetzen ari gaur egungo egoerak exijitzen dituen urratsak», salatu zuen, eta gogorarazi zuen «behingoz alderdien mahaia osatu behar dela» baita egungoa «guztiek egin behar duten prozesua» dela ere. Hain zuzen ere, sindikatu abertzaleak argi dauka elkarrizketa mahaia osatu eta eragile orok parte hartu behar dutela «gakoa izan behar duen ezta- baidan: Euskal Herria nola aitortzen den, eta herriaren borondatea errespetatzen» dela zehaztuko duena, alegia. Dena den, gaineratu zuen agertoki eta irtenbide demokratikoa lortzeko, alderdiena ez ezik, sindikatuen inplikazioa ere «beharrezkoa» dela: «Inplikatu egin behar dugu. Sindikatuen babesa ezinbestekoa izango da, inork ez baitu eskubide- rik uneotan gizartean den ilusioa, Euskal Herria beste modu batez eraikitzeko dugun aukera, zapuzteko. Eta batzuek horrekin jolastu nahi dute». Bestetik, manifestazioaren ostean deitutako ekitaldiak «Hator gorrira. Gora Euskal Herria sozialista» izango du goiburua, eta Rafa Diez, Ainhoa Etxaide eta Arnaldo Otegi izango dira hizlari. «Berriz Euskal Herri berri baten alde egingo dugu, herri independente eta sozialistaren alde. Hori sindikatuek ere eraiki behar dute, mugimendu sindikalak egin behar baitu ekarpen ekonomiko, sozial eta politikoa. Euskal Herri berri baten aldeko indarrak aktibatzeko eskatu nahi dugu», zehaztu zuen LABekoak. Osterantzean, ekitaldiak sindikatu horren ibilbidea eta hark egun duen jardunbidea gogoraraziko ditu. Atzo nabarmendu zutenez, azken finean LABen proiektua bi aldek laburbildu behar dute. Egungo egoeran «botere politikoaren aurkako lanak egitea», batetik; eta aurrera begira «beste alternatiba baten alde egitea», bestetik.
Eguerdian da hitzordua, Landakon
Nazio manifestazioa 12.00etan abiatuko da Landakotik ohiko azoka hartzen duen lekutik. «Erasoen aurkako» protestari ekitaldi politiko-sindikalak hartuko dio lekukoa, eta LABeko Rafa Diez eta Ainhoa Etxaide, bai eta Arnaldo Otegi ere arituko dira. Deia sindikatuko kideei eta ezker abertzale osoari helarazi diete. -
UGT: «Que todos los proyectos sean legales»
BILBO Horas antes de que LAB compareciera para censurar la «per- manente persecución de un interlocutor, de un sector político que tiene que ser parte ineludible del proceso», el secretario general de UGT-Euskadi, Dámaso Casado, indicaba que su sindicato apostará por el proceso de paz y por que, al final, cuando ETA se disuelva, «todos los proyectos sean legales». En una entrevista a ETB, recordó «la ilusión de toda la sociedad vasca sobre el fin de la violencia», para después advertir que «si la izquierda abertzale realmente son todos y apuestan en serio por la convivencia, la paz y por la pluralidad, tienen que controlar a Segi, que está haciendo todos esos actos, no sólo contra las sedes de UGT, sino de partidos políticos, de medios de comunicación y las sedes de empresarios. Eso no puede seguir así y hay que cortarlo», apostilló. Y emplazó a que «se denuncie públicamente, que se rechacen esos ataques y que se controlen para que eso acabe de una vez para siempre». Las bases, ilusionadas Indicó que UGT está de acuerdo con el documento en pro de la paz que están elaborando las centrales sindicales y que, con el acercamiento a LAB, sus bases «están ilusionadas y totalmente decididas a seguir apostando y aportando todo lo que sea necesario para la estabilidad, la normalización y el reconocimiento plural». A su juicio, el proceso de paz «no tiene marcha atrás» porque «el empuje tan fuerte» de la sociedad no lo permite. Resaltó que «eso es lo que va a permitir que el presidente del Gobierno, que es quien tiene que liderar todo este proceso del final de la violencia», con «la gran generosidad» de la sociedad vasca y tras la disolución de ETA, pueda propiciar que «todos tengan las mismas oportunidades legales, que todos los partidos y acciones políticas sean legalizadas».
|