Espainolismoaren aldeko ekitaldia antolatu du UPNk
Nafarroak «komunitateen Espainaren barnean bere nortasuna eta estatusa» mantentzen duela aldarrikatzeko ekitaldia antolatu du UPNk igande honetarako, Iruñeko Baluarten. Alberto Catalan UPNko agintariak «leialtasuna» eskatu zion Gobernu espainolari, «terroristek egiten duten xantaiari aurre egiteko».
IRUÑEA
«Nafarroaren alde elkarturik» lelopean ekitaldia antolatu du UPNk heldu den igandera-ko,Iruñeko Baluarten. UPNko idazkari nagusi Alberto Catalanek atzo adierazi zuenez, ekitaldi horren helburua «autonomien Espainiaren barnean nor- tasuna eta statusa mantentzen jakin izan duen lurraldea» omentzea da. «Terroristei eta horiek babesten dituztenei mezu argi bat helarazi nahi diegu: Nafarroa ez da inoren edo edozeren prezioa izango, eta biktimek eskatzen duten memoria, justizia eta duintasuna behar dute», gaineratu zuen Catalan UPNko ordezkariak.
«Terroristen xantaia»
UPN alderdiko agintariaren arabera, «nafarrak terroristen eraso, mehatxu eta xantaia pairatzen ari dira», eta egoera hori izanik, Miguel Sanz buru duen alderdiak honako hau exijituko du: «Nafarroa eta komunitate bereiztuaren nortasuna errespetatzea. Erakunde propioak dituen herria da eta Espainiako beste herriei elkartasuna adierazten die». Horregatik, «Nafarroarekin leial izateko» eskatu zion UPNk Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuari, «Nafarroak Espainiako Gobernuarekin beti izan duen leialtasun bera».
|