GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-31
Gaztelaniatik euskararako lehen itzultzailea abian da
·Opentrad du izena, eta Estatu espainoleko lau unibertsitateren elkarlanaren ondorio da

Atzo Bartzelonan aurkeztu zuten Opentrad, gaztelaniatik euskararako lehen itzultzaile automatikoa, transferentzia sintaktikoan oinarritua eta kode irekikoa, nahi duen orok erabil dezan. Gaztelaniatik euskarara itzultzeaz gain, katalan/valentzierara eta galegora ere itzultzen du bi norantzetan.

BARTZELONA

Hiru informatika konpainiak eta Estatu espainoleko lau unibertsitatek Interneteko lehen itzulpen sistema automatiko dohainekoa aurkeztu zuten atzo, Bartzelonan. Ekitaldi horretan adierazi zutenez, sistema berri hori gai da testuak, dokumentuak eta web orriak itzultzeko gaztelaniatik bai euskarara eta baita katalan/valentziera eta galegora. Horrez gain, azken bi horietatik gaztelaniarako pausoa ere eman dezakeela baieztatu zuten proiektua bultzatu duten unibertsitate eta konpainietako ordezkariek.

Opentrad izeneko sistema hori eskuragarri dago, eta besteren artean, Galiziako Gobernua ari da hori baliatzen administrazioko dokumentuak itzultzeko; izan ere, lehendabiziko sistema baita galegotik euskarara itzultzeko gai dena.

Estatu espainoleko Industria, Turismo eta Komertzio Ministerioak diruz lagundutako proiektu hori lau unibertsitatek eta beste hiru erakundek (Euskal Herriko Unibertsitatea, Universidad Politecnica de Catalunya, Vigoko eta Alacanteko unibertsitateak, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, Elhuyar Fundazioa eta Galizako Imaxin Software) egin dute.

Sistema irekia

Atzoko aurkezpenean denek nabarmendu zuten sistema irekiko itzultzailea dela, eta, horrenbestez, «edozeinek» deskarga ditzakeela programa eta baliabide linguistikoak www.opentrad.com helbidetik gero «bere beharrei egokitzeko».

Imaxin Softwareko ordezkariak adierazi zuenez, Galiziako bi egunkarik ezarri dute programa hori: “El Correo Gallego”k eta la “Voz de Galicia”k. Lehenak galegozko bertsioa atera berri du itzulpen programa horri esker, eta bigarrenak, bere web orria itzuli du.

Opentradek oraingoz txt, rtf eta html testu formatuak baino ez ditu onartzen, baina epe laburrean doc erakoak ere onartuko dituela jakinarazi zuten.

Sistemak C:-n programatutako abiadura handiko bi motor itzultzaile ditu oinarrian, bata elkarren ondokoak diren hizkuntzetarako (Apertium), eta bestea urrunagokoak direnentzat (Matxin).



Mugak muga, lehenbizikoa hainbat alderditan

BARTZELONA

Opentrad gaztelaniatik euskararako lehen sistema itzultzailea da, baina atzo argi utzi nahi izan zutenez, garatu duten programa prototipo bat da egiten dituen akatsak direla-eta, ez baita halakoetan eskatzen den gutxieneko kalitatera heltzen. Esan zutenez, gaztelania eta katalanaren arteko itzulpenen errore marjina %3,8koa da, %4,8koa gaztelania eta galegoaren artekoena; eta euskararena, berriz, %24,8koa.

Gainera, aurkezpenean parte hartu zutenen esanetan, euskararen azterketa linguistikoa egiteak dituen zailtasunen eta horrek inguruan hitz egiten diren hizkuntza erromantzeekin dituen ezberdintasunen eraginez, euskaratik gaztelaniarako itzulpenak egitea ezinezkoa da.

Katalanaren eta gaztelaniaren arteko itzulpenak bi norantzetan egiten dituzten sistemak lehendik ere baldin bazeuden ere, Opentrad sistema irekia duen lehendabizikoa da. Horiek hala, web orrian sartze hutsarekin, programa horretaz dohainik balia daiteke edozein pertsona edo enpresa.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El momento de entrar de lleno en una nueva fase
Euskal Herria
Tres detenidos por la Policía francesa en Lapurdi
Kultura
El teatro vasco renueva el repertorio
Mundua
El Tribunal europeo considera ilegal el traspaso de datos de pasajeros a EEUU
Jendartea
La Ertzaintza relaciona el suceso de Barakaldo con la violencia de género
Euskal Herria
Patxi López afirma que es necesario pasar a una fase de negociaciones incluyentes
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea