Elkartasun Eguna, hilaren 10ean Arrasaten
·Ekimen guztien artean, 19.30ean egingo duten manifestazioa nabarmendu zuen Portaloira Topaguneak
ARRASATE
Arrasateko Portaloira Topaguneak presoekiko Elkartasun Eguna antolatu du. Ekainaren 10ean izango da 11.00etan. Atzo aurkeztu zuten egitarauaren arabera, ordu horretan, talogileak egongo dira Sebero Altuben, baita umeentzako txoko bat puzgarriak, lantegiak eta ipuin kontalariak. Monterron azpiko zelaian, bitartean, koadrilen arteko herri kirolak egingo dituzte.Leku berean, baina 14.30ean, herri bazkaria egingo dute, eta 17.00etatik 19.00etara Arrasateko 18 tabernetan kontzertuak egongo dira. Gauean, 21.30etik aurrera, lau musika taldek joko dute. Ekitaldi guztien artetik, antolatzaileek 19.30ean Sebero Altubetik abiatuko den eta «Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal Herrira» leloa izango duen manifestazioa nabarmendu zuten eta parte hartzeko dei berezia egin. «Elkartasun Egunean jaia eta aldarrikapena batu nahi ditugu, espainiar nahiz frantziar espetxeetako barroteak hautsi eta gure herritik kanpo bizi diren iheslarien urruntasuna txikituko duen irrintzia lau haizeetara zabaltzeko egitarau zaba- la antolatuta», plazaratu zuen Portaloira Topaguneak.
|