Talibanen indar erakustaldi batekin amaitu da maiatza
·Ehunka gerrillarik Uruzgan probintziako zenbait eraikin ofizial hartu dituzte
Ehunka gerrillari talibanek Uruzgan probintziako Chora herrian Poliziak duen egoitza eta Gobernua hartzen duen eraikina hartu zituzten astearte gauean, leku horiek babesteko zeuden poliziakideak izutu ostean. Atzo alde egin zuten, baina segurtasun indarrek ez zuten itzuli nahi izan, badaezpada.
KABUL
Talibanak astearte arratsaldean iritsi ziren Chorara. Bertako poliziakideen aurkako borrokak ordu asko iraun zuen. Azkenean, gerrillariak nagusi eta segurtasun indarrak herritik ospa egin beharrean. Atzo goizean joan ziren bertatik talibanak. «Kuartel nagusia kontrolatu dute gau osoan, baina goizean joan egin dira esan zion France Presseri Haji Rozi Khan Poliziako buruak. Une honetan herriko hirigunea ez dago inoren kontrolpean, baina gu itzultzeko prestatzen ari gara. Horixe egingo dugu errefortzuak iristen zaizkigunean». Izan ere, Afganistango Estatuak ia presentziarik ez dauka herrialdeko hegoaldean eta ekialdean. Gainera, Uruzgan oso menditsua denez gero, ez da harritzekoa talibanen jarduera bertan oso garrantzitsua izatea.Aipatzekoa da Uruzgandik hurbil gertatutako eraso bat ere. Mohamed Rhasoul Zabul probintziako Poliziako burua zihoan autoa Qalat hiritik gertu suntsitu zuen suziri batek. Berarekin autoan zihoazen beste hiru lagun zaurituta eraman zituzten Kandaharreko erietxera. Karzairen Gobernuak eman duen bertsioaren arabera, taliban batzuk ere hil ziren erasoan, baina ez du zehaztu zenbat. Bi eraso horiek baieztatu dute aspaldi honetan makina bat begiralek esandakoa, alegia, okupazioaren aurkako talde armatuak ugaldu eta indartu egin direla. “The New York Times” egunkariak orain ia hilabete argitaratu zuen Karl Eikenberry estatubatuar jeneralari hegoaldeko merkatari batek esandakoa: «Talibanak eta Al Qaeda bazter guztietan daude». Azken hilabetean, gutxienez 400 pertsona iturri batzuek bikoiztu egiten dute kopuru hori hil dira gerrillari eta okupatzaile zein horien laguntzaileen arteko borroketan. Kontuan hartu behar da estatubatuarren bonbardaketetan afganiar asko hiltzen dituztela, eta okupatzaileek beti esaten dutela beraiek hildakoak talibanak zirela, nahiz eta bertakoek aurkakoa adierazi.
Manifestariei tiroka
Talibanena ez da Afganistanen okupatzaileek aurkitu duten erresistentzia bakarra. Kabulen aste honetan bertan amerikarrek sekulako haserrea eragin dute, tanke batek bost pertsona hil ostean. Ondorengo protestak isilarazteko, beste hamabi lagun hil zituzten. Thomas Collins koronelak atzo Kabulen esan zuenez, estatubatuar soldaduek beraien burua babesteko egin zieten tiro manifestariei. Collinsek bertsio ofizialari eutsi zion: istiluak istripu batengatik hasi zirela, eta hildakoen senideei ordainsariren bat emango dietela. Gainera, esan zuen istiluan esku hartu zuten batzuek giroa leher zedin nahi zutela.
Preocupa a Berlín la creciente presencia talibán en el norte
GARA
BERLIN El ministro alemán de Defensa, Franz-Josef Jung, se manifestó ayer preocupado por la situación de sus soldados en la base que el Ejército alemán tiene en el norte de Afganistán, que hoy asumirá el mando de la llamada Fuerza Internacional para la Asistencia a la Seguridad en Afganistán (ISAF). Según señaló Jung a la primera cadena de la televisión pública alemana, aunque la situación en el sur y este del país es más peligrosa, «la misión en el norte no deja de serlo. Lo que nos preocupa actualmente es que también hay atentados de los talibán en el norte y que al parecer el terrorismo recibe apoyo financiero procedente de la droga». Pese a todo, Jung defendió la misión del Ejército y aseguró que los soldados alemanes «son bienvenidos por la población» y no quiso aventurar cuándo podría producirse una retirada de las fuerzas extranjeras de ese país. El jefe de la Asociación de Soldados una especie de sindicato para militares, Bernhard Gertz, criticó la operación internacional tal y como se lleva a cabo. «Nuestra intervención en Afganistán no tiene como base un concepto lógico. El reparto de tareas entre las naciones no funciona bien», señaló Gertz al diario “Leipziger Volskzeitung”. Ni el ministro ni el representante de los soldados se refirieron a la motivación que tendrían los últimos ataques talibán, que sería impedir el despliegue de 6.000 soldados de la OTAN que, según la agenda ocupante, tendrían que reemplazar a 3.000 estadounidenses en el sur afgano el próximo verano. Pero dicha agenda no se puede mantener en lo que se refiere al repliegue de las tropas de EEUU: la Casa Blanca preveía reducir a 16.000 sus efectivos en el país desde 20.000, pero los ha tenido que aumentar desde marzo a los 23.000 actuales.
|