GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-01
Irregulartasunak salatu dituzte Hernaniko arau subsidiarioen prozeduran

DONOSTIA

Hernaniko Bildu Hernani plataformak Udalak arau subsidiarioen berrikuspen proiektuaren bueltan izan duen jarrera kritikatu du. Nabarmendu duenez, irregulartasunez betetako prozesua izan da.

Plataformak agertu duenez, behin alegazioak aurkezteko epea amaituta ­kasik 700 herritarrek eta Bildu Hernanik berak aurkeztu zituzten­ «prozedura normala jarraitzen ari dela irudikatu nahi du; alegazioak egin, horiei erantzun eta egin beharreko aldaketak egin direla, alegia». Haatik, eta salatu duenez, errealitatea bestelakoa da; «aurkeztu zuten berrikuspen proiektua hain aldrebesa zenez gero, orain proposatzen dituztenak beste arau batzuk dira, berriak». Horiek hala, arauen tramitazioa hasieratik egin beharko litzatekeen arren, Hernaniko Udala bestela jokatzen ari dela kritikatu dute. Ondorioz, «hasieran onartu zutena eta orain agertu dutena berdinak» ez direla nabarmendu du Bildu Hernanik.

Horretaz gain, gaur egun arau subsidiarioen edozein berrikuspen proiektuk «ingurumenaren inguruko azterketak behar bezala eginda edukitzea» ezinbestekoa dela esan du Bildu Hernanik. Hor ere Hernaniko Udalak ez duela zuzen jokatu salatu dute: «Hasieran onartutako dokumentuarekin pauso hori erdizka eman zuten. Orain aldaketa garrantzitsuak egin dituzte eta, beraz, ingurumenean izango duten eragina ez da bera izango. Legearen arabera beste azterketa bat egin beharko litzateke». Parte hartzearen arloan ere ikusi ditu gabeziak plataformak. «Jendaurrean jarri den dokumentua partziala da, ez ditu jasotzen Udalbatzan jasotako erabaki guztiak», agertu du.

Gauzak horrela, arau subsidiarioek «herriaren etorkizunerako daukaten garrantzia» nabarmendu du Bildu Hernanik eta, beraz, «azterketa sakona eta mardula behar dutela» gaineratu du.

Zestoan herri batzarra

Zestoako Bagoaz herri plataformak arau subsidiarioen inguruko herri batzarra deitu du gaurko, arratsaldeko 19.30ean, kultur etxean. Udal Gobernua osatzen duten EAJ-EAk herriaren etorkizunari begira dauzkaten planak argitzea eta herritarren galderak erantzutea da asmoa.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Las hipotecas cada vez pesan más
Euskal Herria
Grande-Marlaska aplaza su decisión hasta que comparezcan los ocho mahaikides
Ekonomia
El Euribor subió en mayo hasta el 3,308%
Ekonomia
Ikea abrirá un nuevo centro comercial en Baiona para la primavera de 2009
Ekonomia
Bové: «Los beneficiarios de la PAC y la OMC son las multinacionales»
Mundua
Resurge medio ańo después el fantasma de la revuelta de las barriadas francesas
Kirolak
Nadie pudo seguir el latigazo de Gil
Euskal Herria
Batasuna estima que la iniciativa del PSE es un avance importante
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea