GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-06-01
Amets Txurruka
Helmuga ez da beti izaten txirrindularion helburu bakarra

Txirrindularitzak bere-bereak ditu irteera eta helmuga, baina gaurko etapan helmuga ez da izan nire helburu. Eibarren lagun eta ezagun mordoa hurbildu zait animoak ematera eta horiei guztiei eskerrak emateko lorpen txikiren bat nahi nuen. Urkiola gainean lehena izan eta mendiko elastikoa horiei eskaintzea bururatu zait, baina saiatu naizen arren ez da posible izan. Sekulako ilusioa egiten zidan etxekoen aurrean buruan ibiltzeak, baina Urkiolakoak hurrengoan beharko du!

Igande gauean ondoezik ibili nintzen eta banion beldur pixka bat gaurko saioari. Irteeran ez naiz oso ongi sentitu, baina kilometroak pasatu ahala hobetzen joan naiz eta, lehen aipatu dudan helburua lortu ez dudanez, etapa amaieran aurrean ibili nahi izan dut. Azkenean, aurreko taldetxoarekin batera sartu naiz helmugan eta horrek indarrak eman dizkit gerora begira. Argi dago aurten Euskaltel, Saunier eta Kaiku ez direla denbora- pasa etorri eta gaur egindako lana nabarmenduko da amaieran. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Las hipotecas cada vez pesan más
Euskal Herria
Grande-Marlaska aplaza su decisión hasta que comparezcan los ocho mahaikides
Ekonomia
El Euribor subió en mayo hasta el 3,308%
Ekonomia
Ikea abrirá un nuevo centro comercial en Baiona para la primavera de 2009
Ekonomia
Bové: «Los beneficiarios de la PAC y la OMC son las multinacionales»
Mundua
Resurge medio año después el fantasma de la revuelta de las barriadas francesas
Kirolak
Nadie pudo seguir el latigazo de Gil
Euskal Herria
Batasuna estima que la iniciativa del PSE es un avance importante
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea