DONOSTIA
Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketak titulu eta albiste gehienak bereganatzen dituen arren, Bigarren Mailakoak ere merezi du bere tartetxoa, are gehiago finalera heldu diren bi protagonistek nolako lana burutu duten ikusita. Iker Arretxe, Arretxe II.a, eta Asier Berasaluze, Berasaluze IX.a, Iruñeko Labriten izan ziren atzo larunbatean elkarren aurka jokatuko duten partidarako pilotak bereizten. Arazorik ez zen izan. Luzaidekoarenak berriztarrarenak baino motelxeagoak dira, baina jokatzeko guztiak omen dira egokiak.Arretxe II.ak eta Berasaluze IX.ak ez dute aurtengo denboraldia erraz ahaztuko. Izan ere, Asegarceko aurrelariak Lau eta Erdikoa eta Binakakoa irabazi ditu, besteak beste, eta larunbatean hogeita bira iristea lortuko balu, bere hirugarren txapela eskuratuko luke urtebetean. Aspeko pilotariak, aldiz, abuztuan beteko du bere aurreneko urtea profesionaletan, eta txapelketari lehenengo kanporaketatik ekin behar izan zion arren, finalean izango da.
«Finala noiz helduko zain nago. Urte hau oso ona izan da niretzat, eta final hau irabaztea izugarria izango litzateke», azaldu zuen Arretxe II.ak material aukeraketaren ostean.
Luzaidekoak argi omen du bere aurkariarekin nola jokatu behar den. «Asier asko sakatzen duen pilotaria da eta tantoa ere azkar amaitzen du. Sakeei eusten saiatu beharko naiz, piloteoan sartu, tantoa ahal den gehiena luzatu eta aukera dudanean aurrean amaitu», esan zuen Asegarceko ordezkariak.
Berasaluze IX.ak ere saritzat hartzen du larunbateko finala. «Txapelketa hasieran partiduz partidu joatea pentsatzen nuen, eta horrela finalean sartzea lortu dut. Disfrutatzera irtengo naiz kantxara, baina garrantzitsuena irabaztea da, eta ni hori lortzen saiatuko naiz», adierazi zuen.
«Ikerrek oso indartsu dagoela erakutsi du urte osoan, bakarka zein bikoteka, baina nik nirea egin behar dut, eta hala eginez gero irabazteko aukera izango dut», aitortu zuen Berrizko aurrelariak.
Sakea ondo baliatzen duen pilotaria da bizkaitarra45 lortu ditu orain arte, eta finalean hori aprobetxatu nahi du. «Ondo moldatzen naiz, eta tantoa zuzenean lortzen ez badut bigarren pilotakada aprobetxatuko dut».
Beloki y Gonzalez, a por el tercer puesto
Tras la elección de material para la final de Segunda llegó el turno de los pelotaris de Primera, Rubén Beloki y Sebastien Gonzalez, que separaron las pelotas con las que el sábado jugarán por el tercer puesto. El de Burlata escogió material más bajo que el de Azkaine, que señaló que «es difícil mantener la tensión cuando las puertas de la final están cerradas». -