GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-01
Chivitek ez du bilerarik egin nahi, PSOEk oniritzia eman duen arren

IRUÑEA

PSOEko agintariek Patxi Lopezen hitzei oniritzia eman zieten; PSN alderdiko buru Carlos Chivitek, aldiz, alderdi horrek ez duela Nafarroan ezker abertzalearekin hitz egingo nabarmendu zuen.

«PSNk ez du aurrez ikusita Batasunarekin bilerarik egitea. Askotan esan dugu hori, behin eta berriro. Batasunak aldatu behar ditu bere legezkotasunaren gaineko planteamenduak», erantzun zuen Chivitek atzo kazetariek PSN, PSE bezala, ezker abertzalearekin mintzatzeko prest zegoen ala ez galdetu ziotenean.

PSErekin duen jarrera kontrajarri hori justifikatzeko, Nafarroako errealitate politiko eta soziologikoa eta Euskadikoa erabat desberdinak direla argudiatu zuen.

«Horren ondorioz, nahiz eta ardatz bera izan, PSOEren proiektu politikoa, PSE eta PSN egoera desberdinetan daude, eta erabaki desberdinak hartzen dituzte. PSEren jarrera eta Patxi Lopezek jakinarazi duena errespetatzen ditut, baina Nafarroako errealitatea beste bat da, eta elkargo honetan dugun planteamendua ere beste bat da», erantsi zuen.

Dena den, ezker abertzalearekin hitz egitea ez duela erabat baztertzen esan zuen Chivitek, nahiz eta horretarako bal- dintzazehatzak jarri zituen. «Batasunak barne arauak aldatu behar ditu indarrean dagoen Alderdien Legearekin bat egiteko. Horretarako, indarkeria erabiltzeariedo justifikatzeari uko egin beharko die. Horiek hala, indar politiko guztiek dituzten proiektuekin bat egiterik izango du», adierazi zuen PSNko buruak.

Chiviteren arabera, Batasunak ez du bide hori hartu Nafarroan. Alde horretatik, atzo eta gaur Auzitegi Nazional espainolera deitu dituzten mahaikideek Iruñean egin zuten prentsaurreko batengatik hartu behar izan dutela Madrilerako bidea nabarmendu zuen Chivitek. Haren ustean, mota horretako ekitaldiak ­prentsaren aurreko mintzaldi publikoak­ ez datoz bat Alderdien Legeak ezartzen duenarekin.

«Batasunaren jarduera epaileak aztertzen ari dira, eta hori dela-eta Nafarroan ez dira betetzen elkarrizketari ekiteko beharrezkoak diren baldintzak», esan zuen berriz.

«Gure jarrera ez du inork baldintzatzen. Ez UPNk ez Batasunaren proposamenak. Guk proiektu propio eta bereiztua dugu, eta egungo egoeraren arabera, Batasunarekin bilerarik ez egitea erabaki dugu. Hau da, gure ustez, jarrerarik zuhurrena gurea da», erantsi zuen Carlos Chivitek.

Blanco, Lopezekin bat

PSNren buruak Iruñean esandako hitzak ez zetozen bat Madrilen PSOEko Antolakuntza idazkari Jose Blancok esandakoekin.

Diputatuen Kongresuaren korridorean egindako adierazpenetan, Blancok begi onez ikusi zuen astearte gauen Patxi Lopezek egindako iragarpena.

Dena den, Blancok Lopezen hitzak zehaztu nahi izan zituen. «Batasunarekin ez gara ezer negoziatzen ari edota akordioetaraheltzen. Ezker abertzalearekin bilduko gara begietara zuzen begiratzeko eta indarrean dagoen legea bete dezatela eskatzeko», esan zuen.

Patxi Lopezek iragarri duen bilerak ez duela beren ibilbidea eteten esan zuen Jose Blancok. «Are gehiago, gure planteamenduak indartu egiten ditu».

«Ezinezkoa da politikan aritzea indarrean dagoen legea betetzen ez bada», erantsi zuen Blancok.

PSEren izenean, berriz, Rodolfo Ares Antolakuntza idazkaria mintzatu zen atzo, eta Lopezen hitzak berretsi zituen. «Ezker abertzalearekin egingo dugun bileran prozesurako ezinbesteko mintzakideak direla adieraziko diegu», esan zuen.

«Baina legeak ezartzen duen eremuan aritu behar duen indar politikoa bilakatu behar dela ere esango diegu», erantsi zuen Aresek.

Dena den, Auzitegi Nazional espainolekoepaileak «abiatu berri den egoera politikoa kontuan» izatea espero duela esan zuen Aresek. Dena den, mahaikideak espetxeratzen baldin badituzte ere, «prozesuak aurrera jarraitu beharko» duela gaineratu zuen.

Estatuko PSOEk eta PSEk ezker abertzalearekin hitz egin behar dela nabarmendu dute adierazpenetan, eta horiei Ipar Euskal Herriko PSko agintari Frantxu Maitiak esandakoak erantsi behar zaizkie.

Asteartean Euskadi Irratiak egin zion elkarrizketa batean Batasuna legeztatu behar dela adierazi zuen hautetsi baxenabartarrak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Las hipotecas cada vez pesan más
Euskal Herria
Grande-Marlaska aplaza su decisión hasta que comparezcan los ocho mahaikides
Ekonomia
El Euribor subió en mayo hasta el 3,308%
Ekonomia
Ikea abrirá un nuevo centro comercial en Baiona para la primavera de 2009
Ekonomia
Bové: «Los beneficiarios de la PAC y la OMC son las multinacionales»
Mundua
Resurge medio año después el fantasma de la revuelta de las barriadas francesas
Kirolak
Nadie pudo seguir el latigazo de Gil
Euskal Herria
Batasuna estima que la iniciativa del PSE es un avance importante
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea