GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-01
Aurtengo Araba Euskaraz Armentiako landetan egingo dute ekainaren 18an
Badator aurtengo Araba Euskaraz Armentia ikastolaren eskutik. «Barruan daramagu» lelopean, ekainaren 18an egingo dute Gasteizko Armentia auzoan euskararen eta ikastolen aldeko jaialdia. Ibilbideak bertako landa eta basoa zeharkatuko ditu. Antolatzaileek euskaltzale orori bertaratzeko gonbita egin zioten, eta ibilbidea osatuko duten lau guneetan adin guztietarako kontzertuak, lantegiak eta bestelako ikuskizunak izango direla jakinarazi zuten.

GASTEIZ

Armentiako landetan eta basoan egingo dute aurtengo Araba Euskaraz, ekainaren 18an, eta euskararen eta herrialde horretako ikastolen aldeko jaialdirako dena prest dagoela jakinarazi zuen atzo 26. edizioaren ardu- ra nagusia bere gain hartu duen Armentia ikastolak.

«Barruan daramagu» izango da leloa eta barraskilo bat, berriz, jaialdiaren irudi nagusia. Aukera horien zergatia azaldu nahi izan zuten antolatzaileek Gasteizen emandako prentsaurrekoan. «Hitz hauetan gure arabartasuna eta gure euskalduntasuna lotuta eta ezinbestean batera datozela adierazten da eta barraskiloak gure ohiturekin eta gure inguru hurbilenekoarekin, Armentiarekin, badu zerikusirik», agertu zuen.

Arabako hiriburuaren beste ikuspuntu bat eskaintzeko asmoz, Armentiako landak eta basoa zeharkatuko ditu prestatu duten ibililbideak. «Bisitatzera etorriko direnek Gasteizko Armentia auzoaren xarmagarritasunaz gozatzeko aukera izateaz gain, inguruaren edertasuna ere eskura izango dute», aurreratu zuten. Horiek horrela, ekainaren 18an Armentiara joateko deialdia luzatu zioten euskaltzale orori.

Guztira, lau kilometroko ibilbidea prestatu dute antolatzaileek bisitarientzat. «Gasteiz hiriburu handia izan bada ere, bere alde berdea eta bere inguruan dauden eremu naturalak erakutsi nahi ditugu», adierazi zuten aurtengo jaialdiaren arduradunek.

Lau gune ibilbidean

Ekitaldiei dagokienez, lau gune nagusi izango dira ibilbidean zehar eta, ohikoa denez, bakoitzerako adinaren araberako ekitaldiak antolatuko dituzte. Horrela, adin guztietarako lantegiak, kontzertuak eta ikuskizunak izango dira egun osoan.

Aurtengo ediziorako abestia ere aurkeztu zuten agerraldian. Ruben Sanchez bertsolari gasteiztarra hitzez arduratu da eta Kukuma taldeak musika eta ahotsa jarri dio kantari.

Armentia ikastolak 15 urte beteko ditu irailean eta jasotako elkartasun adierazpenei esker aurrera egitea lortu dutela nabarmendu zuten jaialdiaren antolatzaileek. «Guraso, irakasle eta lagun askoren elkarlanaz lortu dugu gaur egun garena izatea», adierazi zuten. Egun, 600 ikasle ditu ikastolak.

Aurtengoa ez da Armentia ikastolak Araba Euskaraz jaialdia antolatuko duen lehen aldia. 1995. urtean «Baietz atera» leloarekin egin zuen lehenengoz Gasteizen. 1988. urtean, berriz, Araia-Zalduondon «Orain da garaia» mezua erabili zuen eta, 2002. urtean Zigoitian egin zuten jaialdian «Gure erronka» esaldia izan zen nagusi.

Historia eta urteko lana omenduko dute jaialdian

Aurtengo jaialdian urteetan zehar euskararen alde egindako lana omenduko du Arabako Ikastolen Elkarteak. Horrela, Jose Antonio Gonzalez etnografo eta toponimian adituari «Araban euskal kultura zabaltzeko egindako lana» eskertuko diote. Berarekin batera, Esther Aramendi Zubizarreta andereñoa ere omenduko dute aurtengo Araba Euskaraz-en, adierazi zutenez, «80ko hamarkadan ikastoletan euskaraz irakasteko alde egitean aitzindari izan zelako». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Las hipotecas cada vez pesan más
Euskal Herria
Grande-Marlaska aplaza su decisión hasta que comparezcan los ocho mahaikides
Ekonomia
El Euribor subió en mayo hasta el 3,308%
Ekonomia
Ikea abrirá un nuevo centro comercial en Baiona para la primavera de 2009
Ekonomia
Bové: «Los beneficiarios de la PAC y la OMC son las multinacionales»
Mundua
Resurge medio año después el fantasma de la revuelta de las barriadas francesas
Kirolak
Nadie pudo seguir el latigazo de Gil
Euskal Herria
Batasuna estima que la iniciativa del PSE es un avance importante
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea