Egitarau zabala Zaldiko Maldikoren 25. urteurrenean
IRUÑEA
Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartea 25. urteurrena ari da ospatzen aurten. Hori dela-eta, urte osoan hainbat ekintza eta ikuskizun prestatzen ari da Nafarroako hiriburuan euskararen alde horrenbeste lan egin duen elkarte hori.
Larunbaterako, adibidez, «festa-ekitaldi» zabala eta erakargarria antolatu dute: 11.30ean, «karrika-dantza» abiatuko dute erraldoi eta buruhandien konpartsa txikiak, Amaiur eta Ortzadar dantza taldeek eta fanfarreak alaituta. Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ostean, San Frantzisko plazara iritsiko dira, eta han, dantzariek eta bertsolariek saio ikusgarriak egingo dituzte.
Musikarien laguntzarekin egingo duten poteoaren ondotik, berriz, bazkaria antolatu dute Zaldiko Maldiko elkartean. Iruñeko euskaldun eta euskaltzale guztiek, ohi bezala, elkarteko ateak zabalik aurkituko dituzte.
|