GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-15
Elizaren eta Estatuaren arteko banaketa Ipar Euskal Herrian

UZTARITZE

«Elizak eta Estadoa berexteko legea. Ondorioak Euskal Herrian (1906-1907)» da Eusko Ikaskuntzak larunbaterako proposatzen duen jardunaldiaren izenburua. Eliza eta Estatua banatzeko 1905ean Estatu frantsesak atera zuen legeak arazo handiak sortu zituen Ipar Euskal Herrian, 1906an Estatuko botereek ondareen inbentarioa egin nahi izan baitzuten. Bi egiturak banatu zirenean, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa bereziki gatazkatsuak izan ziren eta horren aztertzeko ikuspegi ezberdinak emango dituzte hainbat adituk.

Xipri Alberbide aitak emango dio hasiera «Jauffret apezpikuak tokiz aldatu erretorak gobernuaren manuz» hitzaldia emanez goizeko hamarrak laurden gutxiagotan. Alberbidek berak Aline Bascans serorarekin batera «Uztaritzeko seroren kanporatzea» gaia jorratuko du. Jean-Claude Larrondek, beste alde batetik, «Armada elizen inbentarioen aurrean. Hiriburuko Couderc de Fonlongue kapitainaren kasua» aztertuko du. Beste hainbat aditu mintzatuko dira arratsaldeko bostak laurden gutxiagotan eztabaida hasi aitzin.

1905. urtean Ipar Euskal Herria oso elizkoia eta politikoki oso kontserbadorea zen. Barnealdea Iraultza garaitik sekularizazio politikaren aitzinean guztiz hezigaitz agertu zen, baita errepublikaren ideiaren aurrean ere.

XX. mendearen hasieran, Euskal Elizaren eta Gobernuaren artean zegoen harreman zailaren adierazle argia da 1902. urtetik 1906ra gotzainik gabe egon zela Ipar Euskal Herria. Bi dira inbentarioen kontra altxatu zirenen aurka gure egunetara ailegatu diren testigantzak. Bata Arrangoitzeko markesarena, polizia etxera eraman zutena, eta bestea, Bardozeko elizan inbentarioa egin nahi izan zutenean idatzi zuten gutuna.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
París vuelve a echar balones fuera
Euskal Herria
Paisley sale a la calle en Iruñea
Mundua
«Si no logramos formar Gobierno, Paisley y el DUP se quedarán aislados»
Euskal Herria
Ortuellako Udalak «bahituta» duten Patxi Gomez aska dezatela aldarrikatu du
Kultura
Zumeta en Buenos Aires
Euskal Herria
ETA emplaza al Estado francés a la negociación y el diálogo político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss