GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-15
Paueko Ikuskaritza okupatu du Seaskak lau lanpostu lortzeko
Atzo Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioko 60 gurasok Paueko Ikuskaritza Akademikoa okupatu zuten hurrengo ikasturterako behar dituzten lau lanpostuei buruzko negoziazioekin jarraitu ahal izateko. Ikuskaritza Akademikoko egoitzan bi orduz egon eta gero, ekainaren 27rako hitzordua lortu zuten Bordeleko Errektoretzan.

PAUE

Ekainaren 27an eginen duten bilkuran Seaskako ordezkariek Bordeleko Errektoretzako errektorea, Ikuskaritza Akademikoko ordezkariak eta Euskararen Erakunde Publikoaren ordezkariak izanen dituzte solaskide. Seaskako gurasoek okupazioaren bidea hartzea deliberatu zuten joan den astean ikasketen lehen mailako bi lanpostu gehiago lortu ondoren negoziazioak bukatu zirela ikusi zutenean.

Bi lanpostu lortu zituzten lehen mailarako, baina maila horretarako beste hainbeste falta dituztela esan du Ikastolen Federazioak, Hazparne, Kanbo eta Urruñako ikastoletako beharrak betetzeko. Bigarren mailan neurketa bestela egiten da, orduka, eta ez lanpostuka, baina Seaskako arduradunek arazoa ulerterrazagoa izateko esan zuten hiru kolejioetan arazoak dituzten ikasleei lagundu ahal izateko bi irakasle postuk beteko luketen orenen faltan direla. Hirugarren aldarrikapen bat ere bada; eskoletako zuzendariei lan administratiboak egiteko irakaskuntza orduak gutxitzen zaizkie eta ordutegi murrizketa hori ere eskatu zuten.

Arratsaldeko ordu bi eta erdietan heldu ziren Seaskako 60 guraso Paueko Ikuskaritza Akademikora. Han ikuskari nagusiarekin hitz egiteko eskatu zuten, baina ez zegoela esan zieten eta idazkari nagusiarekin hitz egin zuten gurasoek. Idazkariak proposamenik egiteko botererik ez duenez gero, beste bilkura baterako hitzordua eman zien. Lau eta erdietan, eraikinaren barnean bi ordu eman eta gero, bortxarik gabe atera ziren gurasoak jendarmeen begiradapean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
París vuelve a echar balones fuera
Euskal Herria
Paisley sale a la calle en Iruñea
Mundua
«Si no logramos formar Gobierno, Paisley y el DUP se quedarán aislados»
Euskal Herria
Ortuellako Udalak «bahituta» duten Patxi Gomez aska dezatela aldarrikatu du
Kultura
Zumeta en Buenos Aires
Euskal Herria
ETA emplaza al Estado francés a la negociación y el diálogo político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss