GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-15
Kontrolak kentzeko eskatu du Ezker Abertzaleak

GASTEIZ

Ezker Abertzalea taldeak salatu zuen atzo ETAk ekintza armatuak etengo zituela iragarri zuenetik maiatzaren 17a arte euskal errepideetan gutxienez 171 polizia kontrol izan direla, eta egoerak bere horretan jarraitzen duela erantsi zuen.

Gaitzetsi zuenez, Estatu espainolak betidanik baliatu izan ditu Guardia Zibil eta Polizia espainolaren kontrolak «Euskal Herriaren zapalkuntza begi-bistan uzteko». Baina, «kontrol politiko eta sozialerako praktika» horiek orain salatzea inoiz baino garrantzitsuagoa dela uste du: «Bakean eta demokrazian oinarritutako agertoki bat bilatzen ari garenean logikoa da gerra egitera etorri zirenak Euskal Herritik alde egitea».

Hala, ez-legezko proposamena erregistratu du Legebiltzarrean: batetik, euskal herritarrek askatasunez zirkulatzeko duten eskubidea zapaldu eta gizartea «beldurtzeko» xedea besterik ez duten ekintza horiek salatu eta berehala kentzeko eskatzeko; eta bestetik, Estatuko segurtasun indarrak ken- tzeko ere exijitzeko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
París vuelve a echar balones fuera
Euskal Herria
Paisley sale a la calle en Iruñea
Mundua
«Si no logramos formar Gobierno, Paisley y el DUP se quedarán aislados»
Euskal Herria
Ortuellako Udalak «bahituta» duten Patxi Gomez aska dezatela aldarrikatu du
Kultura
Zumeta en Buenos Aires
Euskal Herria
ETA emplaza al Estado francés a la negociación y el diálogo político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss