GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-15
Euskara berreskuratzeko «konstituzioa»
Ez dago itxia; iradokizun eta ekarpenak nahi ditu, baina, Euskal Herria euskalduntzeko prozesuan «hizkuntz politika berria» behar dela ziur dagoelako, Euskara Berreskuratzeko Legea osatu du Batasunak. Bost idazpuru, hainbat atal, beste horrenbeste kapitulu, dozenaka artikulu eta zenbait xedapen gehigarri ditu indar independentistak euskara berreskuratzearren osatu duen lege proposamenak.

Euskara eta Euskal Herria erabat lotutako errealitateak dira. Euskara Euskal Herriaren nazio hizkuntza da: Euskal Herria euskararen herria da eta euskalduna euskara duen pertsona da. Euskara euskal herritarren eta Euskal Herriaren eskubide besterenezina eta preskribaezina da. Euskarak, Euskal Herri osoko berezko hizkuntza eta herri gisa bereizten gaituena izanik, izaera nazionala, ofiziala eta lehentasunezkoa du Euskal Herriaren osotasunean, hau da: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behere, Nafarroa Garai eta Zuberoko lurraldeetan». Batasunak osatu duen Euskara Berreskuratzeko Legearen lehenengo idazpuruan jasotzen diren esaldiak dira horiek, testuaren oinarri eta printzipiotzat jo daitezkeenak.

Indar abertzalearen proiektu horrek konstituzio itxura du, bere idazpuru, atal, kapitulu, artikulu eta xedapen guztiekin, eta hizkuntza nazionalak duen egoerari erantzun nahi dio; izan ere, Batasunaren aburuz, desagertzeko zorian baitago Estatu espainolak eta frantsesak «euskararen lekuan gaztelania eta frantsesa inposatzeko» politika egin dutelako.

Horiek hala, euskararen «garapen osoa» du helburu indar independentistak, eta, horretarako, hizkuntza politika «berria, nazionala eta burujabea» ezinbestekotzat du, «euskara osasun betean bizi dadin bere lurraldean;euskal herritarren eta Euskal Herriaren hizkuntz eskubide guztiak errespetatzeko eta bermatzeko; euskararentzat lortzeko, Euskal Herri osoan, Europako estatuen hizkun- tza ofizialek beren lurraldean duten berdintasunezko estatusa eta parekotasunezko egoera eremu juridiko, politiko eta soziolingistikoan». Azken batean, Batasunak uste du «garai politiko berrian hizkuntza politika berria» behar dela.

Izan ere, hizkuntza nazionalak duen egoera eskasaren ondorioz, alor horretan «aurrera ez egitea atzera egitea da», indar abertzalearen iritzian. «Eustea ez da nahikoa, estatuek inposatutako ordezkatze-prozesuaren korronteak berarekin eramango baikaitu», azaldu dio GARAri Euskara Berreskuratzeko Legea osatu duen lan-taldeko kide Inaxio Agirrek, eta honakoa gaineratu: «Egungo egoera ez da konponduko azken 30 urteetako hizkuntza politikekin, estatuena kontrako eredua delako eta berta- ko erakundeena, menpekoa».

Zazpi oinarri garatzeko

Bosgarren idazpurua «Euskararen inflexio puntua» da, eta hori finkatzeko, «Euskal Herria euskalduntzeko prozesuak gutxienekotik gora jardun dezan, zazpi oinarri premiaz garatu» behar direla uste du Batasunak. Honakook dira:euskara Euskal Herri osoan hizkuntza ofiziala izatea; belaunaldi berrien euskalduntasuna bermatzea; udalerri euskaldunen garapen iraunkorra ziurtatzea; administrazio eta zerbitzu publiko guztiak euskalduntzea; lan esparrua euskalduntzeko baliabideak bermatzea; hedabideak eta kultur produkzioa euskaraz lehenestea; eta bide hau guztia egiteko beharrezkoak diren balia- bideak bermatzea.

«Behin euskararen inflexio puntua indarrean jarrita, Euskal Herriko udalerriek, eskualdeek eta herrialdeek beren euskararen normalizazio prozesu osoa lortuko dute, bakoitzak duen egoera soziolinguistikoa kontuan izanik eta duen normalizazio erritmoa errespetatuz», gehitzen du proposamenak.

Epeen kontua ere oso garrantzitsua da Batasunarentzat, «eperik gabeko hizkuntz politikek ez dutelako balio», Agirreren esanetan. Batetik, zehaztu du inflexio puntuan finkaturiko lege xedapen guztiak 2009ko Aberri Egunerako indarrean egotea dela helburua; eta, bestetik, gehitu du «Euskal Herriaren euskalduntzea bi belaunalditan» egin nahi dutela.

Hori guztia besapean hartuta joko dute legebiltzarretara egunotan ­datorren astean Iruñekora eta 26tik 30era bitartean Gasteizkora­, legearen gainean adostasuna bilatzera. -



Presentada a los euskaltzales
Al igual que Euskal Herria, Batasuna considera que también el euskara se encuentra en un momento «decisivo». Esa fue una de las ideas que recalcó ayer la formación abertzale en la presentación de su ley para la recuperación del euskara, llevada a cabo en el Parque Martín Ugalde de Andoain. Al acto acudieron representantes de diversos organismos euskaltzales, además de las parlamentarias de Ezker Abertzalea Itziar Basterrika y Ane Auzmendi.

Joseba Permach fue el encargado de situar y contextualizar esta propuesta, mientras que entre Inaxio Agirre y Mikel Galartza desgranaron sus contenidos. Permach, quien recordó que el proyecto político de su formación se resume en «una Euskal Herria independiente, socialista y euskaldun», explicó que Euskara Berreskuratzeko Legea forma parte de su oferta política renovada, «ya que consideramos que también en este ámbito es necesario un cambio político y legal».

Los miembros de Batasuna recalcaron que «no se trata de una propuesta cerrada, sino que está abierta a aportaciones. Abogamos por la colaboración».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
París vuelve a echar balones fuera
Euskal Herria
Paisley sale a la calle en Iruñea
Mundua
«Si no logramos formar Gobierno, Paisley y el DUP se quedarán aislados»
Euskal Herria
Ortuellako Udalak «bahituta» duten Patxi Gomez aska dezatela aldarrikatu du
Kultura
Zumeta en Buenos Aires
Euskal Herria
ETA emplaza al Estado francés a la negociación y el diálogo político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss