GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-21
Otxandioko Jaiak
36ko gerrako errepresaliatuak eta musika jaietako protagonistak
Otxandioko jaiek 36ko gerrako errepresaliatuak izango dituzte gogoan. Izan ere, bihar 70 urte beteko baitira Otxandio lehen aldiz bonbardatu zutenetik. Gertaera hori gogorarazteko, bertan hildakoak eta lekukoak omentzeko ekitaldiak prestatu dituzte.Bestalde, Banda Basottik eta Benito Lertxundik gauak girotuko dituzte.

OTXANDIO

Otxandio Euskal Herrian bonbardatu zuten lehen herria izan zen. Jazoera lazgarri horrek 70 urte beteko ditu bihar. Faxisten bonbek dozenaka pertsona hil zituzten, gehienak haurrak, baina gertaerak ez du oihartzun askorik izan, ezta Euskal Herriko historian bertan ere. Bonbardaketa Santa Maña jaietan bete-betean egin zuten, eta, egun, zazpi hamarkadaren ostean, jaietan berriz ere hildakoak eta bizirik dauden lekukoak gogoan izango dituzte. Oroimenari bizirik eusteko eta berriro gerta ez dadila eskatzeko, Otxandioko Udalak eta Andikona1936 elkarteak omenaldia antolatu dute iganderako.

Otxandioko jaiak urteurren horrek markatuko ditu: hainbat ekitaldi antolatu dituzte Durangaldeko herri txiki horretan izandako bonbardaketa oroitzeko. Aurrena, jaien hasierako txupinazoa izan zen. Izan ere, bonbardaketako lekukoetako batek suziria jaurti baitzuen. Astean zehar ekintzek jarraitu dute; “Bombas sobre Euskadi” dokumentala ikusgai izan da. Atzo, aldiz, Antonio Alvarez Solisek “Gerra Zibila eta Memoria Historikoa” izan zituen gogoan. Dena den, omenaldiak igandean izango du unerik gorenena, mezan bonbardeketan hildakoak gogora ekarriko dituzte-eta.

Arratsaldean, 18.30etik aurrera, txalaparta doinuak, 36ko gerraren inguruko kanta bat, Xabier Amurizaren eta Unai Iturriagaren bertsoak, Antxon Valverderen kantak, Xabier Olasoren poemak eta Jose Anjel Iriagarairen ikuskizun labur batek hartuko dute ekitaldiko protagonismoa. Ondoren Otxandioko alkateak, Aritz Otxandianok, hartuko du hitza. Horrekin batera, “Agur Jaunak” kantatutako dute eta lekukoek oroigarri bana jasoko dute, azkenik guda-sirena eta eliz kanpaiak joko dituzte. Gauez, gainera, kanpaien hotsekin batera, bi hegazkinek, Gernikan orain urte batzuk egin zuten bezala, bakearen aldeko mezuak eta poemak jaurtiko baitituzte.

Memoria historiko horren bilketan, Otxandioko Udala eta Andikona1936 elkartea Josu Txueka historialariak eta Aranzadik emandako irizpideak jarraitzen ari dira. Lekukoen testigantzak eta oroimenak bildu eta grabatzen dihardute. Grabazio horiek, DVD euskarrian, gura duenarentzat eskuragarri izango dira.

Bestalde, 36ko gerrakoak ez dira Otxandiok izan dituen errepresaliatu bakarrak. Izan ere, gaur, Guardia Zibilak orain 19 urte hil zuen Luzia Urigoitia omenduko dute Otxandion. Lore eskaintza, kanta eta ekitaldi politikoarekin izango dute gogoan Luzia Urigoitia.

Musika

Aisialdiari dagokionez, musika izango da asteburu honetako protagonista nagusia. Izan ere, bihar Desoreka lezoarrek eta Banda Basotti italiarrek joko baitute. Ondoren dantzaldia goizaldera arte izango da Trikidanz taldeak eskainiko duen emanaldiarekin. Etzi euskal kantaren klasikoetako batek, Benito Lertxundik, kantaldia egingo du Mainondoko frontoian.

Egitaraua

Zapatua 22

10.00: Plater tiro txapelketa

12.00: Kalejira herriko bandagaz.

13.00: Meza nagusia Santa Maña elizan.

13.30: Kalejira Otxandioko txistulariekin San Martineraino. Pagadian: Paella txapelketa, Bertsolariak eta Bolo Txapelketa.

19.30: Festa giroan jarraitzeko: Azulkillas Trapezio-Zirkoa: “Encubando la luna” saioare- kin herriko Plaza Nagusian.

23.00: Rock kontzertua Plazan: De soreka eta Banda Basotti tal- deekin. Ondoren, dantzaldia goizaldera arte Trikidanzekin.

Domeka 23

13.30: 1936ko bonbardaketan hildakoei omenaldia Andikona Plazan.

13.30: Meza bonbardaketan hildakoen omenez.

14.00: Udal musika bandarekin batera, ohiko Limonada banaketa.

18.30: Oroitzapena eta omenaldia: Andikonako bonbardaketatik bizirik atera zirenei omenaldi berezia Plaza Nagusian: Xabier Amuriza, Unai Iturria- garen bertsoak, Antxon Valverderen kantak, Xabier Olasoren poemak eta Jose. Anjel Iriagarairen ikuskizuna

Gauez, sirena jo ostean, bi hegazkinek bakearen aldeko mezu eta poemak jaurtiko di- tuzte elizako kanpai hotsekin batera. Bonbardaketako leku koei oroigarri bana emango zaie.

22.30: Folk Kontzertua: Benito Lertxundiren emanaldia. Mari nondo frontoian.

01.30: Urtero legez, Agur Santa Marina kantatuz eta zapiak errez jaiak bukatuko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Barrena reclama a la derecha que «rompa con el fascismo» para que el proceso avance
Kirolak
Superman Landis firma una gesta y da la vuelta al Tour
Ekonomia
Muere un trabajador de Egoin tras permanecer nueve días en coma
Kirolak
La primera jornada repite otro Athletic-Real en Bilbo
Euskal Herria
EEUU desbarata en la ONU una petición de alto el fuego en Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss