Xabier Silveira - Bertsolaria
Akautu da besta???
Festa bukatzen ari den sentsazioa dut. Gogorra da horrela erratea, sentitzen dena erratea beti delako gogorra, zaila, baina bromazko bake honi ordua iristen ari zaiolakoan nago. Egia da azkenaldian arduratuago nabilela futbolean zein txirrindularitzan epaileek izan dituzten esku hartzeekin, hala nola, dopina, calccioa... egia da; agian ez nago al día. Ez da gezurra, era berean, ez naizela berriro ere arduren zerrendan guduaren amaierari lehentasuna kendu dion bakarra. Ezta? Bertze batzuek, ordea, gatazkaren betikotzearen aldeko apustua egin dutenek, alegia, ezkutuko lan beldurgarria egiten jardun dute. Ikara eragiten dit Nafarroan eskuindarrek darabiltzaten asmoak imajinatze hutsak. Zantzuak badira erakusten dutenak antolatzen hasi direla. Zertarako? Ba bai, horretarako! Nafarroa, halere, beti izan da desberdina, ongi da. Baina zer uste duzue gertatzen dela EAEko hiriguneetan? Espainiar selekzioak jokatu zuen gauetan ederki igarri zen nor dabilen lasai eta nor ez. Eta ez ziren denak turistak, ez dezagun gure burua engainatu, bertakoak ziren! Ez dira prezisamente nafar errepideak bakarrik indar okupatzaileen erretenak pairatu behar izaten dituztenak. Hegoaldeko lau herrialdeetan noiznahi, nonahi, nolanahi aurkitu ditut azken hilabetean. Pentsatu izan dut, ni non eurak han; baina nahiago dut, horrelakoetan, kasualitateak existitzen direla sinetsi. P-tintorenean bezala, ebidentzia behar dut. Eta gaia aldatuta. Edo ez. Badakizue Txerokee eta Josu Ternera (txuletillas) haserretu egin direla? Batek su-etenari eutsi nahi eta bertzea sutan omen. Hori zion Isabel San Sebastianek, dena garuna den zarauztar exiliatu gaixoak iragan astean bere Madrilgo fancine franquistan, ETA barrutik entzuten duen norbaiten ahotan jarriz primizia. Egia izango da edo, zergatik ez, su-etenaren amaiera justifikatu nahian dabiltza dagoeneko? Aurrekoan ere EAJko marrazoek ederki moldatu zuten gidoia errua betikoen bizkarrera eror zedin, eta oraingoan ez litzaidake harrigarriegi egingo GAL sortu zutenek estrategia hura bera erabiltzea. Dena ikusiko da, dena aurreikusteko gaitasuna duenik azaldu ezean behintzat. Nik, egia erran, “putaidearik” ere ez. Ni, Kaka-k Madrilen jokatzen ez duen bitartean edo Cristiano Ronaldo-k, guay. Ni nirera. Bada bertsoa nire lanbide bakarra dela sinesten ez duenik, eta badaezpada ere... -
|