- Harri-zulatzaileak
Galdamesen eta Txoriherriren arteko dema ikusgarria izango da
DONOSTIA
Harri-zulatzaileen Ligako jardunaldi bakarra izango da asteburu honetan; etzi jokatuko dute La Arboledan, 18.30etik aurrera. Bertan, Aldai Alde, Arboleda, Galdames eta Txoriherri neurtuko dira. Azken bi taldeek, Ligako bi faboritoetakoek, ikuskizun ederra eskainiko dute. Irabazteak garrantzi handia izango du.
|