GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-07-21
- Sega (Euskal Herriko Txapelketa)
Finalerako lau txartel daude jokoan Mañarian
·Gabirondo, Goikoetxea, Mariñelarena, Aranalde, Alkorta eta Lapazaran izango dira lehian

DONOSTIA

Euskal Herriko segalarien Txapelketako bi finalerdiak jokatuko dira etzi Mañarian. Lehenengo multzoa 11.30ean hasiko da lanean, eta horien lan guztiak amaitutakoan, 12.30ean, bigarren multzokoak hasiko dira lanean.

Final-laurdenetan sailkapena lortutako sei segalari izango dira finalerako lau txartelen bila. Bi multzotan banatuta arituko dira, eta bakoitzetik estreinako biek egingo dute aurrera.

Lehian honako segalari hauek hasiko dira: Gabirondo, Goikoetxea eta Mariñelarena. Lehenengo biak dira finalean sartzeko faborito nagusiak.

Gabirondo: Ongi ari da bere itzuleran, eta Gipuzkoako txapela jantzia du jadanik. Ezeren okerrik ez bada, gazteluarrak finalean izateko bidea egin beharko luke.

Andoni Goikoetxea: Beste gazteluarrak ere finalean izan behar du. Gipuzkoako kanporaketan huts egin zuen, baina Euskal Herriko kanporaketan argi eta garbi utzi zuen hura istripu bat besterik ez zela izan, eta normalean finalerako txartela izango du.

Dabid Mariñelarena: Lehian geratzen den nafar bakarra da, eta ahaleginduko da finalean sartzen, baina ez du erraza izango. Joan den igandean Nafarroako txapela jantzi zuen, eta horrek indar handia eman behar zion. Urte batzuk badaramatza segan, baina aurtengo emaitzen parekorik ez du orain arte lortu. Helburua beteta doa finalerdietara, eta hortik aurrerako guztia bikain joango zaio.

Horiek ordu erdiko lana egin beharko dute, eta gero belarrak pisatu ostean plazaratuko dira beste multzotakoak. Honako hauek izango dira: Aranalde, Alkorta eta Lapazaran.

Lapazaran: Bizkaitarra da saioa irabazteko faboritoa. Gauzak normal joanda ez luke arazorik izan behar finalean sartzeko. Urte batzuk sega utzita egon da, baina oso indartsu itzuli da lehiaketetara.

Mikel Aranalde: Gazteluarra da finalean izateko beste faboritoa. Hau ere Euskal Herriko txapelduna izandakoa da, eta azken urte hauetako finalik gehienetan izan da bertan. Ezeren okerrik ez dela, aurten ere bertan izan beharko luke.

Alkorta: Gipuzkoarrak bete du bere helburu nagusia finalerdietan sartuta. Bere lehen urtea da lehiaketa ofizialetan, eta finalerdietan izatea ez dago gaizki. Galtzeko ezer ez dauka, eta beste bietakoren batek huts egiten badu, han izango da ezustea emateko prest.

Segalari bakoitzak ordu erdiko lana egin beharko du, eta multzo bakoitzeko estreinako biek jokatuko dute hilabete honetako azkeneko igandean, Mañarian bertan.



Hiru gazteluar lehian
J.L.
DONOSTIA

Euskal Herriko Txapelketako finalerdietan hiru gazteluar izango dira lehian, eta gauzak oso oker ateratzen ez bazaizkie, finalean ere eurak izango dira. Gipuzkoako herri txiki bat da Gaztelu, baina garbi dago segalari handiak eman dituela. Gabirondo, Aranalde eta Goikoetxea izango dira etzi Mañarian. Estreinako biek badakite zer den Euskal Herriko eta Gipuzkoako txapelduna izatea. Goikoetxeak ere, txapelik jantzi ez badu ere, azken bi urte hauetan Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelketetako final askotan izan da. Hirurek lortzen badute finala jokatzeko txartela, sekulakoa izango da, segur aski inoiz ez baitzen horrelakorik izango.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Barrena reclama a la derecha que «rompa con el fascismo» para que el proceso avance
Kirolak
Superman Landis firma una gesta y da la vuelta al Tour
Ekonomia
Muere un trabajador de Egoin tras permanecer nueve días en coma
Kirolak
La primera jornada repite otro Athletic-Real en Bilbo
Euskal Herria
EEUU desbarata en la ONU una petición de alto el fuego en Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss