GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-21
«Munduko galeriarik handiena» osatu dute berrogei bat euskal artistek
Berrogei bat «lagunen» azken hogeita hamar urteetako ibilbidea bildu dute «Aralarte. Mailopearen magalean hegaletan» erakusketan. Sorburua Juan Gorritiren Batzarre baserrian du, nahiz eta harago doan erakusketa den, «munduko galeriarik handiena», hain zuzen. Izan ere, lehenengo Lekunberrin izango da eta gero Arriben, baina bien arteko hamabi bat kilometroak ere hartu behar dira kontuan, «Aralarreko parke naturala, Mailoak eta natura orokorrean» ere artea direlako.

IRUÑEA

“Aralarte. Mailopearen magalean hegaletan” ez da ohiko erakusketa bat. Ez da EuskalHerriko artista entzutetsuen obren lagina ere. Ez du aterik, ez du mugarik, hortaz. Ez du hasierarik, ezta bukaerarik ere. «Azken hogeita hamar urteetan geure ateak irekiak izan ditugun berrogei bat lagunen» erakusketa da Juan Gorritiren hitzetan. Azken hamarkadetan lanean izan diren artisten topagunea da “Aralarte”, natura eta artea uztartzen dituen erakusketa da, baina «hori baino askoz gehiago» ere bada.

Izan ere, bihar bertan Lekunberriko Mitsausenea kultur etxean inauguratuko duten erakusketak Dora Salazar, Mikel Laboa, Jose Ramon Anda, Nestor Basterretxea, Rafa Balerdi edo Joxean Artzeren obrak biltzen ditu, besteak beste. Guztira 40 artista dira, baina obrak gehiago ere badira. Horiek guztiak aste betez egongo dira Lekunberrin ikusgai, ondoren Juan Gorritiren etxera eramango dituzte Arribera, Mailope artistaren tailerrera, hain zuzen. Bertan irailaren 10era arte izango dira ikusgai. Baina lan guztiak banatuta egongo dira, beraz Lekunberrira joaten denak Mailopera joateko aitzakia ere izango du, bertan beste obra batzuk ikusteko aukera ere izango baitu. Bi herriak hamabi bat kilometrok banatzen dituzte, baina bi galeriak ez daude banatuta, «12 bat kilometroko galeria osatu dugu, munduko handiena», esan zuen Gorritik. «NewYorkek, Manhattanek, Iruñeak edota Donostiak badituzte galeria garrantzitsuak, eta guk ere badugu eskubidea geurea izateko», gaineratu zuen artistak.

Aralarren magalean

Bi erakusketen artean naturak izango du berebiziko garrantzia. «Karretera, Mailoak, musika, Aralarreko parke naturala... Horixek batzen dituzte bi erakusketak. Arteak biltzen gaitu, azken finean», esan zuen atzo Gorritik.

Erakusketa egitearen ideia «hala behar zuelako» sortu zela agertu zuen Estitxu Fernandez ezagunak. «Besteak beste, elkartasunaren, naturaren eta Aralarreko historia ezagutaraztearen ideiatik sortu zen Aralarte. Elkartzearen ideia berez sortu zen», gaineratu zuen. Horrela, eta Mikel Laboak zioen bezala, «jatorrizko etxetik», hau da, Gorritiren Batzarre baserritik, abiatu zen erakusketa, baina bisitari bakoitzak bere bidea egingo du. Obretako batzuk artistek espresuki “Aralarte”rako egin dituzte, Koldobika Jauregik adibidez. Baina beste batzuk sekula ikusi ez direnak dira, Vicente Ameztoyrena kasu, eta bitxikeriak ere badira Basterretxearen 1957ko lan bat bezalakoa.

Hori guztia gutxi balitz, katalogo «bikaina» ere egin dute.«Oteizaren kutsua duen katalogoa egin du Joseba Urretabizkaia argazkilariak. Bertan obra guztiak agertzen dira eta argazkilariak gazta egitearen prozesua agertzen duten argazkiak ere bildu ditu, Jorge Oteizaren poesia bat eta Mertxe Aizpuruak egindako aurkezpena ere», gaineratu zuen.

Erakusketa Lekunberrin egunero 18.00etatik 21.00etara egongo da zabalik eta asteburuan, 11.30etik 13.30era. Arriben, aldiz, 18.00etatik 21.00etara eta igandeetan, gainera, 12.00etatik 14.00etara.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Barrena reclama a la derecha que «rompa con el fascismo» para que el proceso avance
Kirolak
Superman Landis firma una gesta y da la vuelta al Tour
Ekonomia
Muere un trabajador de Egoin tras permanecer nueve días en coma
Kirolak
La primera jornada repite otro Athletic-Real en Bilbo
Euskal Herria
EEUU desbarata en la ONU una petición de alto el fuego en Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss