GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-21
Elkano Browning Cream jaioberria, Jazzaldian
·Hiru kontzertu emango ditu, igandean, astelehenean eta asteartean

Hainbat jatorriko musikariek osatzen dute Elkano Browning Cream taldea; Mikel Azpiroz euskaldunak, New Yorkeko Matt Hardingek eta Parisko Franck Mantegarik. Euren elkarlanaren berri eman eta Donostiako Jazzaldian hiru kontzertu emango dituztela iragarri zuten.

DONOSTIA

«Ongi ezagutzen dut Mikel Azpiroz piano-jotzailearen ibilbide musikala, Lau Behi eta Parafunk taldeetan egindako lana... Horregatik, asko poztu naiz azken proiektua, Elkano Browning Cream, Donostiako Jazzaldian aurkeztu duelako. Matt Harding estatubatuarrarekin eta Franck Mantegari frantsesarekin batera, disko benetan ona kaleratu du, eta guretzat ohorea da Jazzaldian hiru kontzertu ematea», baieztatu zuen jaialdiaren zuzendari Miguel Martinek.

Matt Harding eta Mikel Azpiroz aspaldiko lagunak dira. Orain hogei urte, institutuan zebiltzala ezagutu zuten elkar. Franck Mantegari Parisko bateria-jotzailea, aldiz, New Yorkera bizitzera joan zen orain urtebete, abentura musikalen bila. Han elkar ezagutu, eta elkarrekin jotzen hasi ziren. Ordutik, urtean hainbat aldiz elkartzen dira birak egiteko. Bira horietako batean jaio zen, hain zuzen ere, Elkano Browning Cream proiektua, Matt Hardingen diskoa aurkezten ari zirela. «Denbora anitz ematen genuen elkarrekin, bidaia luzeak egiten genituen. Urtarrilean Txinara joateko aukera izan genuen, Shanghaiko jazz klub batera, eta han grabatu genuen diskoa. ‘Mamusik’ izeneko zigilua sortu dut lanak kaleratzeko, nahiago dudalako produktua nik neuk kontrolatu», azaldu zuen Mikel Azpiroz piano-jotzaileak.

Bederatzi abesti biltzen ditu diskoak, horietatik zortzi instrumentalak dira eta bestean Matt Hardingek kantatzen du. Gehien-gehienak musikari donostiarrak azken urteotan konposatuak dira, baina bada tartean abesti ezagunik ere; “Agur Jaunak”. Azpirozek esan zuenez, zuzenean jotzen dutenean entzuleei ezaguna egiten zaie. Ez dira zein kantu den ohartzen, ordea. Jazzaldiko zuzendariak bigarrena entzutera animatu zuen jendea, «hagitz berezia delako».

Elkano Browning Cream izena oso bitxia da, baita bere jatorria ere. «San Telmoko erakusketa batean izan nintzen, Donostiako objektu eta iragarki zaharrak ikusten. Eguzkitik babesteko krema baten iragarkia zegoen tartean, Elkano Browning Cream, eta diskoaren espirituarekin bat zetorrela konturatu nintzen», ekarri zuen gogora Azpirozek.

«Donostiako Jazzaldia bihotzean daramadanez, lana bertan aurkez nezakeen galdegin nion Miguel Martini. Izebekin joaten nintzen Belodromora kontzertuak ikustera, 80ko hamarkadan. Pribilegiatua naizela iruditzen zait, ziur asko Mattek Ameriketako Estatu Batuetan baino artista gehiago ikusi dudalako Donostian. Jazzaldiak eragin handia izan du nigan, estiloak aukeratzerakoan eta jotzerakoan», adierazi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Barrena reclama a la derecha que «rompa con el fascismo» para que el proceso avance
Kirolak
Superman Landis firma una gesta y da la vuelta al Tour
Ekonomia
Muere un trabajador de Egoin tras permanecer nueve días en coma
Kirolak
La primera jornada repite otro Athletic-Real en Bilbo
Euskal Herria
EEUU desbarata en la ONU una petición de alto el fuego en Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss