GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-07-25
Pasaiako Portuak 2,9 tona manipulatu zituen 2006ko lehen sei hilabeteetan
Pasaiako Portu Aginpidea zorionekoa da. Aurtengo lehen sei hilabeteetako datuak eman dituzte argitara, eta 2005ean manipulatutakoa gainditu dute; %9,5, hain zuzen. Euren ustez, portuko operadoreen «funtzionamendu ona» eta autoentzako jarritako zulo bertikal berria dira arrakastaren gakoetako bi.

DONOSTIA

Pasaiako Portuak 2006ko lehen sei hilabeteetan 2,9 tona manipulatu zituen, iaz epe horretan baino %9,5 gehiago, hain zuzen. Portu Aginpideak esandakoaren arabera, aipatu kopurua «oso ona» da, eta horrek esan nahi du urte amaierarako 2005-eko datuak hobe ditzakeela.

Igoera, batez ere, portuaren operadoreen «funtzionamendu onagatik» izan da, baita aurten abian jarritako UECCren autoentzako zulo berriaren ondorioz ere. «Ekoizpena ona izan da, nahiz eta 2004an likidoen trafikoan lan egiten duen CLHk itxi zuen, eta mundu mailan altzairuaren merkatuak zailtasunak dituen», esan zuen Portu Aginpideak.

Portuko merkantziarik ohikoena, aurreko beste epe batzuetan bezala, izate siderurgikoko gaiak izan ziren; manipulatutako merkantzien %63,17 izan ziren. Horietatik erdia baino gehiago txatarra izan zen, gainera; guztiaren %36,66.

Ikatza eta kokea %12,69 izan ziren, eta autoak, aldiz, %6,03. Hain justu, autoen trafikoak «bultzada handia» izan du 90.000 metro koadroko zulo bertikalari esker; hain zuzen, UECC ontzi-enpresa norvegiarrak egindakoa. Gauzak horrela, zulo horri esker 2005ean baino %7,54 auto gehiago manipu- latu ziren aurtengo lehen sei hilabeteetan.

Ongarri naturalek zein artifizialek ere izan zuten garrantzia aipatu epean, eta 103.155 tona pasatu ziren Pasaiako Portutik. Laboreak 101.036 tona izan ziren, eta eraikuntzako materiala, berriz, 83.979 tona. Bestalde, 67.222 tona egur pasta eta paper manipulatu ziren; joan den urtean 53.769 tona izan ziren. Abere eta elikagai produktuak 32.352 tona izan ziren, 2004ko lehen sei hilabeteetako kopuru ia berbera, orduan 34.944 tona izan baitziren.

Arrantzari dagokionez, Pasaiako Portuak 6.580 tona antxoa jaso zituen, iaz baino %7 gutxiago. Portu Aginpideak horri dagokionean honakoa esan zuen: «Pasaiakoa arrantza portu garrantzitsua da, baina logikoki antxoaren arrantzaren egoera latza nabaritu du».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna pide «la puesta en marcha ya de un foro de negociaciones multipartito»
Kultura
Herbie Hancock recogió el premio del festival
Jendartea
Nueva parada de Garońa debido a una anomalía en el sistema de refrigeración
Kirolak
Soldado: «Vengo a crecer como futbolista»
Jendartea
Condenados 8 jóvenes desalojados del Euskal
Mundua
EEUU no consigue que el Gobierno de Líbano acepte sus condiciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss