Jon LAPAZARAN | Segalaria «Finaleko laurak maila beretsukoak gara, eta edonork irabaz dezake» Jon Lapazaran da datorren igandean Otxandion jokatuko den Euskal Herriko finaleko bizkaitar bakarra, gainerako guztiak gipuzkoarrak baitira. Hiru urtez egon da sega utzita, baina itzulera ezin hobea izan du, orain arte jokatu dituen proba guztiak bereganatu baititu. Bizkaiko txapela jantzi zuen, eta Euskal Herrikoan jokatu diren kanporaketa guztietan ere onena izan da bere multzoan. Horrek txapela lortzeko faborito bilakatu du.