- Harri-zulatzaileak
Galdames izan da jardunaldiko talderik onena
DONOSTIA
Galdames izan da asteburu honetan jokatu den jardunaldi bakarreko talderik onena. Gainera, Txoriherriren aurka zuzeneko neurketa izan dute, eta oso indartsu daudela erakutsi dute, ia bi zuloko aldea kendu baitie Txoriherrikoei.Asteburu honetan aritu ez dena Ligako lehen sailkatua da. Jaizubiak Ligako zatirik handiena egina dauka, hiru jardunaldi besterik ez baitzaizkio geratzen Hondarribiako taldeari, eta Ligaren garaipena eskuetan dute. Gainerakoak, ordea, ezin dira lo egon, eta Galdamesek argi eta garbi erakutsi zuen maila handian dabiltzala, eta gipuzkoarrek deskuidoren bat izaten baldin badute, horiek prest daude aurre hartzeko. Txoriherrik ez zuen lan txarra egin, baina apur bat
gehiago espero zen haiengandik, azkenean ez baitziren 15 zulo egitera iritsi.
Datorren asteburuan lau jardunaldi jokatuko
dira.
|