GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-07-25
Martinez de Irujo eta Waltari dira Baionako Masterreko izen nagusiak
·Nafarrak eta kubatarrak bikoa osatuko dute larunbatean abian jarriko den lehiaketan

BAIONA

Martinez de Irujo eta Waltari dira Baionako Masterreko izen nagusiak. Nafarra eta kubatarra lehian izango baitira, eta elkarrekin bikoa osatuko dute, gainera.

Martinez de Irujo atzean arituko da, eta Waltari aurrean. Lehenengoa trinketean askotan jokatutakoa da, ongi ezagutzen du. Waltari, berriz, Munduko Txapelduna da.

Kubatarraren kasua berezia da. Berak Mundialaren aurretik esan zuen profesionaletara pasatu nahi zuela Mundialaren ostean, baina ez zuen bere herrialdeko Gobernutik horretarako baimenik jaso. EPB enpresak ahaleginak egin zituen hemen torneo batzuk jokatzeko, baina azkenean ez zioten etortzen utzi. Hala ere, partida bakar batzuk jokatzera etortzeko baimena izan zuen. Azkenekoa orain dela ia bi urte izan zen, eta orduan ez zen Kubara itzuli.

Ameriketako Estatu Batuetan bizi zela esaten zen, baina orain hemen da, Euskal Herrian. Oraingoz Passion Pelote enpresa landatarrarekin ari da entrenatzen eta jokatzen. Horiek amateurrekin jokatzen dute, eta Waltarik aise irabazten ditu partidak.

Orain izango du EPBkoekin torneo bat jokatzeko estreinako aukera, eta badirudi bere asmoa trinketean dagoen enpresa profesional bakarrean sartzea izango dela. Pentsatzekoa da maila ematen baldin badu hor sar daitekeela, baina horren gainean EPBko arduradunek ez dute ezer esan.

Aspek, berriz, Martinez de Irujo utziko dio EPBri. Lehen ere bi enpresa horien artean horrelako trukeak behin baino gehiagotan izan dira. Kubatarrarekin eta nafarrarekin, Baionako festetan jokatzen den lehiaketa garrantzitsu horrek ikusmina areagotu egingo du. Lehendik ere bertako partidak ikusteko sarrerak lortzea erraza izaten ez bada, orain zailagoa izango da.

Torneoa, gainera, larunbatean hasiko da. Final-laurdenetako partida jokatuko dute 20.00etatik aurrera Sorhuet-Etxetok eta Larretxea-Kurutxaarik. Horko irabazleak abuztuaren 3an jokatuko du finalerdietako partida Idiart eta Ezkurra II.aren aurka.Bikote hori da Binakako Txapelketako txapelduna. Egun bat lehenago, ordea, abuztuaren 2an, alegia, lehen finalerdia jokatuko da, eta han izango dira Waltari-Martinez de Irujo Ibarrola eta Ozafrainen aurka jokatzeko.

Bi finalerdietako irabazleek finala jokatuko dute abuztuaren 6an. Bai final-laurdenak, eta finalerdiak 20.00etatik aurrera jokatuko dira, baina finala 11.00etan hasiko da.

Baionako Masterra Baionako festetan jokatzen den lehiaketa da. Txapelketa hori da Binakako lehiaketaren ostean, binaka eskuz trinketean pilotari profesionalek jokatzen duten Txapelketarik garrantzitsuena. Aurten bi izen handi sartu dira, eta horrek lehen zuen indarra areagotu egingo du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna pide «la puesta en marcha ya de un foro de negociaciones multipartito»
Kultura
Herbie Hancock recogió el premio del festival
Jendartea
Nueva parada de Garoña debido a una anomalía en el sistema de refrigeración
Kirolak
Soldado: «Vengo a crecer como futbolista»
Jendartea
Condenados 8 jóvenes desalojados del Euskal
Mundua
EEUU no consigue que el Gobierno de Líbano acepte sus condiciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss