GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-07-25
- San Miguel Liga
Xehetasun txikienetan dago gakoa
·Kaleak, arraunlari aldaketak eta txandak dira ontzien arteko parekotasuna apurtzen dutenak

DONOSTIA

Traineruen Kluben Elkarteak (TKE) antolatzen duen San Miguel Liga zirraragarria izaten ari da. Behin eta berriz ari gara aipatzen hamabi ontzien artean parekotasun handia dagoela, eta estropadak joan estropadak etorri berdintasun hori nabarmendu besterik ezin da egin.

Orain arte sei estropada puntuagarri jokatu dira, eta hiru izan dira garaipena eskuratzeko gai izan diren taldeak: Orio eta Castro, ikurrina banarekin, eta Hondarribia, laurekin. Proba ezberdinetako garaileengandik hamar segundo baino gutxiagora gelditutakoak, ostera, asko dira. Pedreña, Zarautz, Urdaibai eta Arkote dira multzo horretan sartzen diren lau arraun elkarteak.

Zein da, beraz, hainbesteko parekotasun hori hautsi dezakeen arrazoia? Zaila da esaten, baina argi dagoen gauza bakarra da xehetasun txikienek ere eragin nabarmena izan dutela orain arteko sei estropadetan, eta horrek dakarrela, hain zuzen ere, garaipena bata edo bestearen alde erortzea.

Lehenengo txandan aritu behar izatetik hirugarrenean arraunean egin behar izatera alde handia dago, esate baterako, normalean azken horretan haize gehiago egoten delako. Hala ere, besteen erreferentziak izatea ere oso garrantzitsua da estropadako une erabakigarrienean hortzak estutu eta aurkariei aurre hartu ahal izateko ­Hondarribiak, adibidez, hortaz baliatzeko aukera izan zuen denboraldiko bigarren estropadan, Castroren denbora jakinda azken txanpan ehuneko ehuna eman eta azkenean ikurrina segundo bakarreko aldearekin etxera eraman baitzuen­ .

Hori bezain garrantzitsua da txandak zozketa bidez antolatzen diren hasierako bost estropada horietan txanda berean norberaren antzeko maila duen ontziren bat izatea. Zorionez, igandean Vigon jokatutako estropadaz geroztik txandak sailkapenaren arabera moldatuko dira, eta uretan lehia biziagoa izango da.

Kaleek ere zerikusi handia dute berdintasuna hausterako orduan. Izan ere, kale batzuk besteak baino erosoagoak dira arraunean egiteko. Hala ere, horrek ez du esan nahi derrigorrez laugarren kaletik arraunean ari den ontzi bat garaipenetik gertu ezin daitekeenik egon. Igandean Urdaibai, adibidez, Hondarribiarengandik zazpi segundora geratu zen, jardunaldiko lehen txandan aritu ostean eta estropadako kalerik txarrenetik, laugarrenetik.

Eta zer esanarraunlarien aldaketei buruz. Hondarribiak, esate baterako, larunbatean garesti ordaindu zituen egindako aldaketak, nahiz eta igandean berriz ere indartsuenak direla erakutsi zuten. Gauza bera gertatu zitzaion egin horretan Arkoteri. Baina aldaketak, batzuetan nahi bezain emaitza ona ematen ez duten arren, derrigorrezkoak dira, denboraldia luzea delako eta estropada asko jokatu behar direlako oraindik. Horri dagokionean, Castro da beste adibide garbia. Arraunlari propio gutxi ditu, aldaketa gutxi egin dezake, eta talde titularrak nekea sumatzen amaitzen du azkenean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna pide «la puesta en marcha ya de un foro de negociaciones multipartito»
Kultura
Herbie Hancock recogió el premio del festival
Jendartea
Nueva parada de Garoña debido a una anomalía en el sistema de refrigeración
Kirolak
Soldado: «Vengo a crecer como futbolista»
Jendartea
Condenados 8 jóvenes desalojados del Euskal
Mundua
EEUU no consigue que el Gobierno de Líbano acepte sus condiciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss