GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-07-25
Izortz ZABALA | Astilleroko patroia
Sailkapenaren araberako txandak arinago jarri beharko zituzten

Parekotasun handia dagoela aipatzen ari gara behin eta berriz, eta asteburu honetan ere hori ikusi da. Castrok izugarrizko talde ona du, eta larunbatean erakutsi zuen emaitza oso onak lor ditzakeela. Hondarribia, aldiz, txarto hasi zen O Groven. Arraunean ez zen gustura joan, baina, hala ere, bosgarren amaitu zuen, eta igandekoan, ostera, bere indarra erakutsi zuen berriz ere. Zarautz ere oso ondo ikusi nuen, eta kristoren estropada egin zuen larunbatean. Oriorekin borrokan egonda hazi egin zen, eta arraunean ondo egiten, gainera. Larunbatean ez zegoen batere erraz arraunean egiteko. Ez zegoen olatu handirik, baina egon zirenak deserosoak ziren, eta eurak ondo moldatu ziren.

Bestalde, txandak sailkapenaren arabera egiteak zelako ikuskizuna ematen duen ikusi zen igandean. Bigarren txandan Arkoteren eta Pedreñaren arteko lehia hori oso polita izan zen, eta azkeneko txandan Orio eta Hondarribia azkeneko metroetara arte parean izan ziren. Nik uste dut sailkapenaren araberako txandak arinago jarri behar dituztela, horrek zelako berdintasuna dagoen erakusten du-eta. Urdaibaik, adibidez, lehen txandako bat goian egon daitekeela frogatu zuen, laugarren amaitu ostean.

Antolakuntzak, berriz, oso lan txarra egin du. Arautegian argi eta garbi jartzen du estropada eremua topografo batekin egin behar dela, balizak ondo finkatu behar direla, eta larunbatean ikusi genuen memento batetik bestera balizak errektifikatzen ibili zirela. Igandean ere berandu hasi ziren, gaizki, ontziak estropada eremuan sartzen... lotsagarria. Horrelakoetan ikusten da Euskal Herrian antolatzen diren estropadetan, antolakuntza aldetik behintzat, beste puntu bat aurretik gaudela. Galiziakoa desastre bat izan da. Eta lotsa gehien ematen duena da TKEn bi pertsona daudela horretaz arduratzen direnak, eta astebete arinago Galizian egoten direla estropada eremuaz arduratzeko, zertarako eta gero horrelako txapuza bat egiteko.

Amaitzeko, ez dut ulertzen Urdaibaiko entrenatzaileari, Patxi Bilbaori, zigor hori jartzerakoan hain zehatzak izatea, eta beren aldetik horrelako txapuzak ez zaintzea. Arraunlarienganako errespetu falta handia dela iruditzen zait.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna pide «la puesta en marcha ya de un foro de negociaciones multipartito»
Kultura
Herbie Hancock recogió el premio del festival
Jendartea
Nueva parada de Garoña debido a una anomalía en el sistema de refrigeración
Kirolak
Soldado: «Vengo a crecer como futbolista»
Jendartea
Condenados 8 jóvenes desalojados del Euskal
Mundua
EEUU no consigue que el Gobierno de Líbano acepte sus condiciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss