GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-07-25
Jon LAPAZARAN | Segalaria
«Finaleko laurak maila beretsukoak gara, eta edonork irabaz dezake»
Jon Lapazaran da datorren igandean Otxandion jokatuko den Euskal Herriko finaleko bizkaitar bakarra, gainerako guztiak gipuzkoarrak baitira. Hiru urtez egon da sega utzita, baina itzulera ezin hobea izan du, orain arte jokatu dituen proba guztiak bereganatu baititu. Bizkaiko txapela jantzi zuen, eta Euskal Herrikoan jokatu diren kanporaketa guztietan ere onena izan da bere multzoan. Horrek txapela lortzeko faborito bilakatu du.

Jon Lapazaran da, adituen ustez, igandean Otxandion jokatuko den Euskal Herriko txapela lortzeko faboritoa. Berak, ordea, ez du hori uste, beste hirurak ere maila handian omen daude-eta.

­Adituek diote zu zarela Euskal Herriko txapela lortzeko faboritoa. Zuk zeuk ere hori uste al duzu?

Hiru gipuzkoar finalean izanda, bizkaitarra faborito? Ez dut uste. Denok ere maila beretsuan gaudela uste dut, eta edozeinek irabaz dezake.

­Hiru gipuzkoarrak herri berekoak dira. Horrek abantailarik emango al die?

Nik uste dut baietz. Egia da bakoitzak berea egin beharko duela, eta denak joango dira txapelaren bila, baina garaipena herrira eramateko aukera gehiago izango dute.

­Nola ikusten dituzu finalera sailkatu diren beste hiru segalariak?

Oso ongi. Aurretik Gabirondo eta Aranalde ikusten nituen oso ongi, eta finalerdietan Goikoetxeak ere maila oso ona eman zuen. Nik uste dut laurok gaudela maila beretsuan, eta lauretako edonork irabaz dezakeela.

­Beraz, zure ustez, irabazten duenak irabazi, amaieran ez da alde handirik izango, ezta?

Ez dut uste alde handiak izango direnik. Aurrez aipatu bezala laurok gaude maila beretsuan, eta finaleko emaitza oso estua izango delakoan nago.

­Gipuzkoarrek herrialdean ere lehiaketa estua daukate. Bizkaian, berriz, zuk ez daukazu aurkaririk. Hori nabarituko duzu, ezta?

Dudarik gabe. Haiek bi lehiaketa jokatzen dituzte eta nik bakarra. Aurten Bizkaikoan parte hartzeko asmorik ez nuen, baina azkenean Bizkaiko Federazioko presidenteak animatu ninduen hemen izatera. Gero, ordea, beste segalarien aldetik nahiko begirada txarrak jaso nituen eta ez zidaten graziarik egin. Bazirudien denek nahi zutela txapela, eta nik ez niela horretarako aukerarik ematen.

­Dena dela, zuk ere bertan parte hartzeko eskubide bera izango zenuen, ezta?

Bai, dudarik gabe. Gainera, uste dut denak bertan izanda txapela lortzea dela ederrena. Zure gainetik dagoena menderatuta irabazteak beste poz bat ematen du.

­Orain arteko kanporaketak ordu erdira izan dira, baina finala ordubetera izango da. Horrek dena aldatuko du, ezta?

Bai. Ordu erdian azkarrago, erritmo handiagoan aritu behar duzu, baina ordubetera lasaiago aritzera behartuta zaude. Hasieran erritmo ona hartu, eta hari eutsi behar zaio.

­Zuk zer nahiago duzu, azken egun hauetako beroa edo eguraldi freskoa?

Joan den astean 38 gardu ingururekin egin nituen entrenamenduak, eta oso gustura aritu nintzen. Egia esan behar bada, beroak ez dit beldurrik ematen.

­Finala Mañarian zen izatekoa, baina azkenean Otxandiora pasatu duzue.

Bai. Mañarian finalerdietako leku berean jokatzeko asmoa zen finala, baina belar gutxi zegoen. Gero, Otxandion beste leku bat bilatu genuen, eta han belar gehiago zegoela ikusi dugu, eta han jokatzea hobe dela erabaki dugu.

­Orain dela hiru urte Euskal Herriko txapela irabazi, eta utzi egin zenuen sega. Zergatik utzi zenuen orduan, eta zergatik itzuli zara orain?

Orduan nahikoa erreta nenbilen, eta garbi neukan EuskalHerriko txapel bat lortutakoan utzi egin behar nuela, eta horixe egin nuen. Aurten berriro itzultzea erabaki dut, eta azken unean. Entrenatzailearekin hizketan ari nintzen, eta animatu eta aurrera. Gero Mitxelena, Ormaetxea eta Erasun, esaterako, ez dira aritu, eta horrek mesede egin dit, baina itzultzerako erabakia hartzerakoan ez du horrek zerikusirik izan.

­Oraingo itzulera hau laburra izango da, edo luzerako zatoz?

Behin ere ezin da seguru esan, baina igandean txapela lortzen badut utzi egingo dudala uste dut. Kirol honek asko eskatzen dizu. ordu asko sartu behar dira, eta azkenerako apur bat erre egiten zaitu.

­Hiru urte hauetan aldatu al da sega mundua?

Orain txukunago mozten da belarra. Horretara behartuta gaude, bestela zigorra daukagu. Bukatutakoan lehen aldean polita geratzen da orain.

­Nola ikusten duzu Bizkaiko segalarien etorkizuna?

Zaila. Garbi dago zerbait aldatu behar dutela, prestakuntza, pentsatzeko era, baina Bizkaitik Gipuzkoara koska handi samarra dago. Nik aurten uzten badut, garbi daukat aldi batean ez dela bizkaitarrik izango Euskal Herriko finalean .-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna pide «la puesta en marcha ya de un foro de negociaciones multipartito»
Kultura
Herbie Hancock recogió el premio del festival
Jendartea
Nueva parada de Garoña debido a una anomalía en el sistema de refrigeración
Kirolak
Soldado: «Vengo a crecer como futbolista»
Jendartea
Condenados 8 jóvenes desalojados del Euskal
Mundua
EEUU no consigue que el Gobierno de Líbano acepte sus condiciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss