GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-25
Merkataritza zentro berria salatu dute Portugaleten
Portugaleteko Jarrilleroak herritarren plataformak bertan eraiki nahi duten Max Pando merkataritza zentroak herrian aldaketa nabariak eragingo dituela salatu zuen. Beren esanetan, alde batetik, berdeguneak suntsituko ditu, eta kutsadura gehiago erakarriko du. Bestetik, herriko merkatari txikiak ere kaltetuko dituela gogorarazi dute.

PORTUGALETE

Jarrilleroak herritarren plataforma Max Pando deituko den azalera handiko merkataritza gunearen aurka agertu zen atzo eginiko prentsaurrekoan. Kideek aipatu zutenez, hainbat kalte ekarriko ditu eraikuntza «erraldoi» horrek.

Portugaleteko plataformak defendatzen duen hiri eredua ez da bat etortzen merkataritza zentro horren eraikuntzak ekarriko dituen aldaketekin. Zera aipatu zuten: «Guk hiri bizi bat nahi dugu, eta ez lohiria».

Eragingo dituen ingurumen arazoak ere ahotan izan zituen. Alde batetik, Kanporrak deitzen den berdegunea suntsituta geldituko da merkataritza zentrora sartzeko aurreikusten den errepideagatik. Bestetik, trafikoaren arriskua aurreikusi zuten. Hau da, proiektuaren sustatzaileen txostenen arabera, urtean zazpi milioi erosle izango dira Max Pandon. Horrek trafikoaren igoera ekarriko du puntu horretan. «Gainera, kontuan izan behar da Portugalete kutsadura mailatik oso gora dagoela, eta horrekin areagotu egingo duela», gogorarazi zuten.

Poluzioaren arazoarekin jarraituz, instituzioek eskatutako txostenen arabera, bai eremu horretan, bai inguruan dauden zabortegietan, hondar kutsakor ugari dagoela esan zuten, eta horien gainean eraiki behar dutela azalera handiko gunea. Plataformaren ustez, lehenago zona hori lehenera ekarri beharko litzateke, «zabor industrial piloa» baitago eremu horretan.

Herriko merkatari txikien geroa ere mahai gaineratu zuen herri plataformak. Adierazi zuenez, Portugaleteko merkatariei egindako eskaintza ez da oso ona. «Merkataritza zentro horretan lokal bat alokatzeak 3.000tik 6.000 eurora bitarteko prezioa dauka. Hori ez da oso eramangarria krisian dauden merkatarientzat, nahiz eta lehenengo bi urteetan %10eko deskontua egin», azaldu zuten.

Azkenik, plataformak Eroskirentzat kritikak izan zituen. «Pando eremuan kaltetuak sortu dira haien jabetzak desjabetu egin dituztelako», aipatu zuen. Are gehiago, beren esanetan, Udalak ez die inola ere lagundu kaltetuei, eta Eroskik «oso gogor» jokatu du kaltetuekin.

Ez da Portugaletekoa merkataritza zentroen aurkako borroka bakarra. Besteren artean, herriko merkatariei eragingo dien kalteagatik ere, Ondarroan Eroski enpresak jarri nahi duen merkataritza zentroaren aurka protesta ugari egin dira.



Portugalete bizi baten alde

PORTUGALETE

Jarrilleroak plataforma instituzioei zuzendu zitzaien. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzari eta Portugaleteko Udalari komertzio txiki eta ertaina sustatu eta modernizatzeko konpromisoa hartzeko eskatu zien.

Bestetik, betiko komertzioa lehiakorra izan dadin, herrian enplegua eta ondasuna sor dadin eta sare ekonomiko, sozial eta kultural baten bultzatzailea izan dadin, azalera handiko guneen esleipenetan zorrotzago jotzeko eskakizuna egin zuen plataformak.

Beste dei bat ere egin zuen plataformak, baina kasu horretan bizilagun kontsumitzaileei egin zien. Betiko komertzioetan erosteko eskatzen zien: «Ordaintzen ditugun gehiegizko zentimoak mundu zuzenago eta solidarioago batekin konprometitzeko baitira». Horrekin batera, arrazoi gehiago gaineratu zituzten: «Gure ekoizpen sistemari eusteko, bertoko produktuen hornikuntzarako, herriko lagunek lana izateko eta gure inguru sozial, ekonomiko eta kulturalak kale eta auzoetan bizirik jarraitzeko balio dutelako».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna pide «la puesta en marcha ya de un foro de negociaciones multipartito»
Kultura
Herbie Hancock recogió el premio del festival
Jendartea
Nueva parada de Garoña debido a una anomalía en el sistema de refrigeración
Kirolak
Soldado: «Vengo a crecer como futbolista»
Jendartea
Condenados 8 jóvenes desalojados del Euskal
Mundua
EEUU no consigue que el Gobierno de Líbano acepte sus condiciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss