GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-25
John Martinen ikuspegi poetikoa, erakusketa batean
John Martin margolari eta grabatzaile ingelesari buruz Euskal Herrian irekiko den lehenengo erakusketa monografikoa aurkeztu du egunotan Bilboko Arte Eder Museoak. Erakusketak artistaren sorkuntzaren bilakaera errepasatzen du, 66 estanpa eta akuarelaren bitartez. Lan guztiak Michael J. Campbellenak dira.

BILBO

‘‘Artearen papera’’ egitasmoari esker, euskarri horretan eginiko obrak erakusten ditu aldiro Bilboko pinakotekak. Uda osoan John Martin izango da protagonista, erromantizismoko artistarik nabarmenena, alegia.

Egileak ikuslearengan emozioa piztu nahi zuen, naturaren indar neurrigabea erakutsiz. Eragin hori lortzeko «modu beltza» edo mezotinta delakoaz baliatu zen, argi-ilunekin. Teknika horretan erabateko beltzetik abiatuta, forma eta objektuen kolore zuriak argi zehatzekin nabarmentzen dira. Estanpek itxura iluna hartzen dute, beltz sakonekin, argi-ilun eta tonu-efektu leunekin.

Martinen obrak hedapen handia lortu zuen arkitektura eta paisaiekin egindako grabatuei esker, eta, batez ere, Bibliari eta John Milton (1608-74) poeta ingelesaren ‘Paradisu galdua’ lanari buruzko pasarteen serieei esker. Lan horiek konplexutasun handia zuten konposizio aldetik, eta teknika bikainekoak ziren. John Martin urbanismoarekin arduratutako ameslaria izan zen.

‘‘Iluntasun ikusgarria. John Martin, 1789-1854’’ erakusketaren lehenengo zatian, egilearen erretratu batez gain, hasierako akuarelak eta estanpak daude ikusgai. Bigarren seriea ‘‘Sezincot Houseko ikuspegiak’’ da, eta, bertan, izen bereko etxe apartari buruzko estudio arkitektonikoetan eta inguru hartako paisaietan jarri zuen arreta. Erakusketak jasotzen dituen beste obra batzuk ‘‘Niniveren gainbehera’’ eta, ‘‘Satan infernuko kontseiluko buru’’ dira. Bertan, agertokiaren handitasuna eta argi-ilunen jolas dramatikoa eskaintzen du, «modu beltzaren» menperatze bikainaren bitartez.

John Martinen obra osoak ikuspegi poetikoa eta imajinazioz betetako edukia erakusten du, eta sublimetasunaren estetikak erromantizismoan izan zuen ordezkaririk bereziena da.

Erakusketa Arte Eder Museoaren B aretoan dago datorren urriaren 1era arte.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna pide «la puesta en marcha ya de un foro de negociaciones multipartito»
Kultura
Herbie Hancock recogió el premio del festival
Jendartea
Nueva parada de Garońa debido a una anomalía en el sistema de refrigeración
Kirolak
Soldado: «Vengo a crecer como futbolista»
Jendartea
Condenados 8 jóvenes desalojados del Euskal
Mundua
EEUU no consigue que el Gobierno de Líbano acepte sus condiciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss