GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-25
AHTren aurkako borrokaren geroa, Urbinan mintzagai

DONOSTIA

Urtero legez, Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanbladak antolatuta, 200 pertsona inguru ari dira parte hartzen Urbinako kanpaldian.

Goizeko 10.30ean eman zioten hasiera antolatutako ekitaldiei. Hasteko, “La Pesta: una escuela que nunca fue escuela” bideoa eman zuten. Sorkuntza hezkuntzaren lantegiak eman zion jarraipena horri. Ordu berean, eskalada lantegian aritzeko aukera izan zuten parte hartzaileek, eta, modu horretan, zintzilikako protesta-ekintzen teknikak bereganatu ahal izan zituzten. Arratsaldeko bostak aldera hasi zen AHTren aurkako borrokan aurrera begirako ekimenei buruzko eztabaida.

Hainbat ekintza

Guzti horren barruan, hogeita hamar lagunek hartu zuten parte igandean Gasteizen egindako bizikleta mar- txan. Otxandion, bestalde, Urbinako kanpalditik joandako zenbait lagunek ekintza informatiboa egin zuten.

Gaur egun osoko mendi martxa antolatu dute Zarimutzetik Arrasatera, beste hainbat ekintzen artean.

Bihar, berriz, ekintza zuzena lantegiarekin hasiko dute eguna, eta gaualdean batzarra egiteko asmoa dute. Ekintza ugari antolatu dituzte AHTren aurkako kanpaldian datozen egunetarako.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna pide «la puesta en marcha ya de un foro de negociaciones multipartito»
Kultura
Herbie Hancock recogió el premio del festival
Jendartea
Nueva parada de Garoña debido a una anomalía en el sistema de refrigeración
Kirolak
Soldado: «Vengo a crecer como futbolista»
Jendartea
Condenados 8 jóvenes desalojados del Euskal
Mundua
EEUU no consigue que el Gobierno de Líbano acepte sus condiciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss