GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-07-31
Ixabel Etxeberria - Irakaslea
Espekulazioa eta lurra

Euskaraz ere izena badu. Izan ere, orain arte espekulazioaren aurka ezin zenez deus egin, agintariek haien errepublikarekiko kontraesanik sortuko ez zuen bat-bateko egitura publikoa sortu dute, etablissement public foncier. Horrela jakin dugu beste lurraldeetan, Estatu frantsesean, lurraren inguruko espekulazioaren kudeatzeko egiturak bazeudela. Horren inguruko kezkak bazeudela, eta agintari batzuk horri erantzuten saiatu zirela azken hogei urteetan.

Hemengo agintariak beti abangoardian, orain izugarrizko kezka dutela saldu nahi digute. Lurraren kudeatzeko Lurra sortu dute, alegia, hemendik goiti espekulatzaileek izugarrizko oztopoa izanen dutela errateko? Philippe Juzan, Donibane Lohizuneko hautetsia, kontseilari nagusia, Allioten taldekoa, eta dudarik gabe ondoko auzapez hauteskundeetan Azkaineko herrian aurkeztuko zaiguna, lehendakari jarri dute.

Abertzaleok aspalditik gai horri buruz daramagun jarduerari, gogoetari erantzunen ote du egiturak? Lehenik nabarmendu behar dugu gaia aspalditik mahai gainera jarria genuela, maila guzietako salaketak eraman izan ditugula eta gazte andanak itzalean gelditu behar izan duela salaketa ekintza horien ondorioz. Gaur egun gurekin ados ez zirenak, salatzen gintuztenak, zein arduratsu diren erakutsi nahi ligukete.

Hots, egitura berria hurbiletik begiratuz, aurrekontuari so eginez, hiru milioi eurorekin, egungo lurraren prezioari ez diotela kasu egin dirudi. Urtero hiru milioi euro izanen dute martxan jarria den espekulazioari arrastaren bat emateko, eskas gelditzen da argiki.

Zuzendaria hautatua dute, kanpokoa, horrelako lanetan aritutakoa errazago izanen baita zutik ematea. Hor ere arduradun postua hartzeko kanpokoarengan konfiantza izaten da, segur aski, eta maltzurkerian aritu gabe, UMPren politikaren jarraitzaile zintzoa dena. Kolonizazio urratsak ez ziren bestelakoak. Hiru milioi horien parte bat egitura bera biziarazteko eta beste bat itxuraz zerbait emateko, eta denak pozik gaude mundu onenean. Emaitzak, aldiz? Kezkak eragitekoak...

Laborantza Ganberako lehendakariak, Max Brissonek, Euskal Herriarentzat aipatzen zituen gero handientzat, altxatzen zituen sinesgarritasun eskasen bide beretik joanen gara Lurrarekin. Hitz asko dituzte gure geroari buruz, baina gure egiturek erakutsi digute eraginkortasuna, ikastolak, Laborantza Ganberak, Udalbiltza... nahikeria gure aldetik etorri beharko duela, agintariek egiten dituzten hautuetan Euskal herriak ez baitu gerorik.

Euskal herria 2010, 2020, Lurra, entzungorren elkarrizketa... -


Ixabel Etxeberria - Irakaslea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Lehen txandari probetxua atera eta Urdaibaik lehen garaipena lortu du
Jendartea
Gehiegi hozten ez den beroa
Jendartea
Mueren dos motoristas y una persona arrollada por el tren
Jendartea
Una multitudinaria pelea obliga a cerrar el metro en Getxo
Euskal Herria
Askatasuna llama a acudir a Lezama el día 5 para despedir a «un militante íntegro»
Mundua
Misiles israelíes causan en Qana 57 muertos, la mitad de ellos menores
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss