Guretzat ez dago justiziarik
Arrazoi huen, hemen ez dago justiziarik, ez guretzat. Ez gure aurkako ekintzak kondenatzeko, gure kontrakoentzat ez dago kartzela zigor amaigaberik. Guretzat bai, guretzat kartzelak edonon, guk bizitza osoa bertan emateko prest dute epaile, epaitegi eta epaia. Hasi aurretik ere, gure etorkizuna kartzela izango dela badakigu. Etsaiak ez du bere aurkako epairik erditzen, etsaiak bere gaiztakeriak epaitegietako bulego ezkutuetan galdu, zaharkitu eta ahazten ditu. Hauts arteko epaiak, lagun arteko delituak, hiltzaile eta epaile, eskutik hartuta, politikari profesionalak eta prentsa ofiziala. Gureak egin du. Lotsa gutxi, txo! Hi akatu, hire hiltzailea libre eta hire inguruko berriak kirol sailetan, zortzi urteren ondoren, bere horretan. Kiroletako labur bat, ez besterik. Nork ez du ulertu oraindik, nork ez du ikusi nahi oraindik, nork ez du oraindik konprenitzen, hire hilketa ez dela kirol kontua? Hi, errealeko jarraitzaile izatea, anekdota hutsa dela. Hi ezeren gainetik, euskalduna, euskaltzalea, langilea, abertzalea eta ezkertzalea haizela. Eta errealzalea, dudarik gabe. Baina hi hiltzera joateko arrazoia ez huen errealzaletasuna izan, euskalduna, euskotarra, vascoa izatea baizik. «La caza del vasco» ez da guk asmatutako leloa, Madrilen, Valentzian, Santanderren edo Zaragozan hamaika aldiz entzuten da, Athletic, Alaves, Eibar edo Realeko edozein jarraitzailek entzuten ditugun mehatxu eta oihuak ez dira kirol jarraitzaile arruntak esaten dituenak. Bestelako giroetan ultraeskuindarren kontzentrazioetan eta horrelakoetan entzuten diren berak dira, zergatik ote? 98ko abenduko egun beltz haietan genekien bera dakigu gaur. Euskaldunontzat ez dago justiziarik. Justiziarik gabe, oroimenik gabe, errespeturik gabe ez dago barkamenik noski, baina ez eta bakerik ere. Xabi Telleria
- Aitor Beti Gogoan taldeko kidea
No a la privatización eólica
Cuando ya han transcurrido seis años desde que en los Montes de Utilidad Pública propiedad de los pueblos de Barrundia se instalara la Central Eólica de Elgea (primera que se instalaba en la Comunidad Autónoma Vasca), con la posterior ampliación en la sierra de Urkilla, a principios de este verano los rumores que circulaban sobre el asunto se han confirmado y se ha publicado la noticia de que el Ente Vasco de la Energía (EVE) va a privatizar su parte en el accionariado de Eólicas de Euskadi (el 50%), dejando que sea Iberdrola la única dueña de la empresa. Como vecinos de Barrundia queremos mostrar nuestra más radical oposición a esta hazaña neoliberal de nuestro Gobierno autonómico. Después de que la participación pública en esta empresa se usó como baza para la aceptación de los destructivos proyectos eólicos; después de aprovecharse de su condición de empresa semipública para dar la cara ante las administraciones locales propietarias de los terrenos; en definitiva, después de que el «negocio eólico» ya se ha consolidado y produce buenos beneficios, ahora privatizan totalmente Eólicas de Euskadi. No parece importarles, por poner un ejemplo, que el EVE pudiera emplear los beneficios obtenidos en investigar y promocionar otro tipo de energías renovables. A esto añadir que una vez llevada a cabo esta privatización, van a disminuir las posibilidades de que los pueblos propietarios de los terrenos puedan conseguir unos cánones o rentas por ocupación, más acordes a los cuantiosos beneficios que obtiene la empresa Eólicas Euskadi, como sería lo justo. El Gobierno Vasco, como mínimo, debería procurar (al igual que hizo el gobierno autonómico de La Rioja) que el dinero que reciben los pueblos de Barrundia, por la ocupación de sus montes por la Central Eólica, fuera en consonancia con la producción real de energía que se obtiene, y no con la potencia instalada, ya que, al ser con diferencia uno de los mejores emplazamientos de la Península Ibérica, la cantidad de dinero que debiera corresponderles a dichos pueblos habría de ser mucho mayor. Por todo ello nos oponemos a la privatización de Eólicas de Euskadi.. José Luis Olabe Martínez de Albéniz, Javier
Mendaza Pérez de Arrilucea, Patxi Xabier Segura García de Albéniz, Pablo Jausoro
Sáez de Cámara, Pablo Villar Martínez de Lizarduy
- En nombre de la Plataforma Aumategi de Barrundia (Araba)
Itzubaltzetak txosna gehiago behar du!
Adin guztientzako jai herrikoi, partehartzaile, parekide eta euskaldunak sustatze aldera koadrila, konpartsa eta jai batzordeekin batera eragile garrantzitsuak dira txosnak Euskal Herri osoan. Era berean, jaietan zein urtean zehar kolektibo anitzek aurrera eramaten dituzten ekimenak finantzatzeko bere garrantzia dute txosnek.Itzubaltzeta herrian, Romo erdarazko izenpean ezagunagoa dena, Euskal Herriko hainbat txokotan bezala gertatzen da, baina arazo nabarmen batekin. Gurean, Getxoko Udal Gobernuko alderdi nagusiak (EAJ) oztopoz oztopo eramaten gaitu talde ezberdinen lana zailduz. Getxoko Udalak orain dela sei urte bere gain hartu zuen txosna nork izango zuen erabakitzeko erantzukizuna eta lau txosnako kopurua ezarri zuen, talde konkretu batzuei emateko (kirol eta kultur taldeak), herriko errealitatea eta bizitasuna zein jaietarako egindako lana kontuan hartu gabe eta beste kolektibo guztiak baztertuz. Hala, bere garaian Perualde GKEri ukatu zioten txosna kirol edo kultur taldea ez izateagatik, Bereterretxi lauko kopurua beteta zegoelako... Baina aurten arazoa inoiz baino nabarmenagoa da: txosna eskaera egin duten hamabi taldeetatik lauri baino ez diete txosna egokitu, zazpiri ukatu diete eta bat ez zuten aintzat hartu ere egin. Iaz, udalerriko 25 elkartek Guzman Aranaga kultur zinegotziari hainbat proposamen egin zioten jaiak hobetzeko, tartean txosna kopurua handitzearena. Zinegotziak, berriz, dekretuak aldatzeko denborarik ez zegoelakoan uko egin zion eskaerak betetzeari. Hamabi hilabete galdu ostean eta aldaketarik gabe, ikusi ahal izan dugu, Algortako kirol talde batzuek txosna eskatzeko epez kanpo ibili direnez, zein azkar atera duten aukera dekretu berriak ateratzeko. Bestalde, hau berau eta beste kontu asko Guzman Aranagarekin zuzenean hitz egiteko baditugu ere, asteak daramatzagu bere atzetik bilera egiteko, baina argi gelditu zaigu ez duela gurekin jesarri nahi. Horregatik, eskubidea dugulako, jaietan parte hartzen dugulako eta beharra dugulako, Itzubaltzetako talde guztiek txosna izan dezaten publikoki aldarrikatzen dugu. Itzubaltzetak txosna gehiago behar du! Ekaitz Sesumaga
- Itzubaltzetako Txosna Batzordearen izenean
Odon me harta
Escribo estas líneas porque estoy harto de que el Sr. Odón Elorza trate de mangonear a todos los guipuzcoanos y se meta en donde no le llaman. Quiere tratar la basura de los donostiarras, pero que la incineradora se la coman otros municipios guipuzcoanos como Errenteria. Quiere un superpuerto para Gipuzkoa, pero que se lo coman Jaizkibel y Pasaia. Quiere un gran aeropuerto, pero que se lo coman los habitantes de la bahía de Txingudi. Hondarribia, Irun y Hendaia. Todos estos municipios tienen sus alcaldes que tratan de buscar, como lo hace usted, lo mejor para sus habitantes, pero jamás perjudicando a sus vecinos o al resto de los guipuzcoanos. Se lo dije una vez y se lo repito: no se meta donde no le llaman y deje a los representantes de los municipios afectados que busquen la mejor solución. Usted esta tratando de fomentar un conflicto internacional con Francia, ya que nuestro vecino es contrario a toda ampliación. Por otra parte, debo recordar al Gobierno Vasco que dispongo de informes medioambientales que rechazan de plano todo tipo de ampliación de pista. ¿Tenemos que revolver los archivos para refrescarles a todas las partes, que hace un tiempo todos eran contrarios? Documentación la hay. Dejen el tema en paz y que mejoren el aeropuerto tal y como está proyectado, pero sin ampliación de pista. Todos saldremos ganando, ya que así todos los guipuzcoanos y todas las instituciones vascas se lo solicitamos. Seguramente la mayoría de los habitantes de los municipios antes citados estarían muy contentos si, para mejora de los donostiarras, todas las infraestructuras citadas las planta el Sr. Elorza entre la avenida de Tolosa, los jardines de Alderdi Eder y La Concha. Javier Campos Iñarra
- Hondarribia
Imanol
Aupa, golfo! Uztailaren 20a igaro berri da eta, iaz esaten nizun moduan, egun horretatik bada izar irribarretsu berri bat zerua gorriz margotuz bere punta zorrotzekin. Bai, urtebete igaro da kurba madarikatu horrek «Mundakako portuan, zigarro bat eskuan...» doinuak betiko isilarazi zituenetik. Urtebete, eta ez nuke jakingo gertatutako guztia laburtzen; mugatuak izaten jarraitzen dugulako... Aurreko gutun hartan esaten nizun moduan, bidaia gogorra bezain eredugarria hastea erabaki zenuen une batean. Maite zenuen herriari gehiago, dena, eskaintzeko hautua. Ez zenuela biderik alferrik egin esaten saiatu nintzen; zure harri-koskorra ekarrita zenuela, ondotxo ekarrita ere. Bada bai, motel, urte luzeetako borroka horren barnean, Euskal Herria uzta jasotzen ari da. Kostata, sufrimendu handiarekin eta pixkanaka-pixkanaka. Zure atzetik beste batzuk geratu ziren bidean; gustatuko litzaidake esatea zu izan zinela azkena, baina ez, zure atzetik Kotto geratu zitzaigun, eta gero Igor eta Baru, otsaileko aste madarikatu hartan. Denek merezi zenuten gure herriak bizi duena ikustea. Zuek ireki baituzue aukera hau. Esan bezala, gauza asko gertatu da urte honetan: Abenduan, Egañak irabazi zuen berriro ere txapelketa. Hori baino lehenago, estropadetan, sekulakoa montatu zen. Ez, ez motel! Ez zuen Txitxarrok berriro hegan egin. Hori beste kontu bat da... Aurten ere, Olentzerok mendirako bidea egin zuen, baina jada ez dira betiko garaiak, zeren eta orain patrolean egiten omen du bidaia. Ein? Urte hasiera betikoa izan zen, eta danbor hotsen pean, ohi bezala, angula potoloak dantzatu zuen Konstian. Martxoan burusoilak, zure txoko haizetu horretan, bakea aldarrikatu zuen, nork eta berakŠ Topagunea Etxarrira itzuli da aurten, noizko guretzako beste Cambo-ya bat? Gure inguruan, baaa, zer esango dizut? Iazko leku beretik ari natzaizu. Nire sustraietatik gertu, Gibraltar epañol! Beste batzuk gutxinaka Ñoñostira itzultzen doaz, batzuk ile gutxiagorekin, besteren bat kilo batzuk gehiago sabelean eta gutxiagoren bat poltsikoan. Izan dira ere horma alde honetara zeharkatu dutenak; baina badakizu, Frantzia aldean aljeriar ugari dago, eta espetxe patio batean ez dute kanterik emango. Badira ezkondu ere egin direnak eta eztei bidaia urtebete geroago abiatu dutenak. Baten batek aterkia eskutan izan du, nahiz eta bere burua babestu ez, eta besteren batek Hendaian egiten den futbito txapelketarako talde propioa osatu nahi omen du. Batek txapelak saltzen jarraitzen du eta bada «Txapela buruan ta ibili munduan» enpresa modernoko komertziala bilakatu dena ere. Baten bati «beste»an irakurtzen diot noizbehinka, beste horrek pleitu bat baino gehiago irabazia izango du. Bada ere zure lerroak maiz irakurtzen dituenik... Baina aipatu gabe aipatu ditudan guztiak eta beste askok, faltan botatzen zaitugu, Manolo! Faltan botatzen dugu zure irria, zure umore beltza eta zure «ser modus sabiltxa?» bakoitza. Segur aski, bide estu hori argituta utzi zenuela izan daiteke aurtengo berririk garrantzitsuena. Orain, argi hori gure eginez, hainbestetan amestutakoa irabaztea dagokigu. Garaipenean ikusiko gaituk, beti arte golfo! Maite zaitugu, Manolo! Aritz Saez Insausti - Sinkua-ren izenean
(Almeriako espetxetik)
«Euskal futbol liga»
Recién finalizado el mundial de fútbol de Alemania, los equipos preparan el inicio del Campeonato Nacional de Liga. Mientras unos van a luchar por la Copa, la UEFA y la Champions, otros seguirán condenados a disputar derbis inaugurales de ligas ajenas; mientras algunas selecciones intentan clasificarse para la próxima Eurocopa, otros combinados regionales jugarán partidos amistosos en fechas aún por concretar. Una temporada más, la selección nacional de Euskal Herria será un sueño, una reivindicación, una utopía dentro del panorama futbolístico actual. ¿No sería más lógico organizar un campeonato antes de participar con nuestra selección en una competición internacional? Una liga de doce equipos donde todos jueguen contra todos y los mejores nos representen en Europa. Una Euskal Futbol Liga con derbis intensos y llenos hasta la bandera. Una primera división compuesta por los siguientes equipos: Athletic Real Sociedad Osasuna Alavés Avirón Eibar Barakaldo Real Unión Sestao Peralta Peña Sport y Aurrera de Vitoria. Bruno B. Txapartegi
- Elorrio
|