GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-31
Borja FERNANDEZ | Kudai taldeko gitarra-jotzailea
«Bigarren lan honetan koherentzia lortu dugula uste dut»
«Arima eros daitekeela uste duenak badaki bereak prezio bat baduela». Hori da Kudai taldekoek azken diskoaren bidez helarazi nahi duten mezua. Entzuleak abestiak hurbil senti ditzan nahi dute.

Bi urte pasatu dira Kudai taldeak “Hutsa” izeneko bere aurreneko diskoa kaleratu zuenetik. Orduan abiatutako bideari jarraitu diote, baina autokritika eginez eta lana hobetzen ahaleginduz. Ahalegin horren emaitza da “Arima eroslea”, «aitzinekoa baino koherenteagoa eta landuagoa», Borja Fernandezen hitzetan.

­Deskriba ezazu Kudai taldea.

Musika gogorra egiten dugu, metala, eta horren barruan dauden estilo ezberdinak jorratzen ahalegintzen gara, gustatzen zaigun musika egiten. Melodiak ere lantzen ditugu. Lau taldekide gara: David (ahotsak eta gitarrak), Ekaitz (baxua), Tito (bateria) eta ni (gitarrak eta sintetizadoreak). Ekaitz eta biok hasi ginen, baina laster batu zitzaizkigun beste biak.

­Bigarren diskoa kaleratu berri duzue, “Arima eroslea”. Nondik heldu da izen hori?

Lehenengo, abestiak osatu genituen, eta gero hitzetan errepikatzen ziren ideiak aztertu eta zein mezu helarazi nahi genuen ikusi genuen. Arima eroslea gizaki guztiok daukagun alde txarra da, besteen jabe izan gaitezkeela pentsatzea.

­Hamabi abesti sortu dituzue. Nolakoak dira?

Nahiz eta kanta bakoitzak kolore eta izaera berezia izan, antza badutela uste dut. Badira diskoan nagusi den estilotik aldentzen diren batzuk ere. Adibidez, azkenengoan, “... Barealdia” izenekoan, ahotsa eta sintetizadoreak soilik erabili ditugu. Aurreko diskoan bezala, kantu instrumental bat ere bada, “Kudai v2.0”.

Hitzei dagokienez, zenbait egoera islatzen saiatu gara, tratu txarrei buruz idatzi dugu, klaseen arteko desberdintasunen inguruan... Gai pertsonalagoak ere badira. Esanahi bat baino gehiago izan dezaketen testuak idazten ahalegindu gara, entzuleak aukera izan dezan bere mundu pertsonalera eramateko.

­Zein dira diskoko berritasun nagusiak?

Lehenengo diskoa grabatu eta gero akatsak aurkitu genituen. Agian koherentzia pixka bat falta zuela konturatu ginen, oso estilo ezberdinetako abestiak bildu baikenituen. Lan honetan, koherentzia lortu dugula uste dut. Gainera, kantak eta musika askoz gehiago landu ditugu. Kanta bakoitzak izaera berezia izan dezan lan egin dugu, bati sintetizadoreak sartuz, besteari orkestrazioa...

­Kontent al zaudete emaitzarekin?

Oso pozik gaude egindako lanarekin. Aurrekoan ere gustura gelditu ginen, baina oraingoan beharbada gusturago. Grabazioa Sonido XXI estudioetan egin dugu, giro ezin hobean. Bertakoek erabakiak hartzen ere lagundu badigute, lanaren ardura guztia gure gain hartu dugu, aitzineko lanean ez bezala. Musikaren industriaren norabidea ikusita, diskoa gure kabuz argitaratzea erabaki genuen.

­Kolaboratzaile ugari izan duzue, ezta?

Sei izan dira: Koma taldeko Briji “(Segi) Belauniko” kantan, Skalariak taldeko Luisillo “Itzaltzen ari den sua” izenekoan, Nok taldeko Layla “Aterik gabeko gela” abestian, Nekrotecheko Alber, Iker Sanchez orkestra zuzendaria eta Igor DJa.

­Non emanen dituzue hurrengo kontzertuak?

Oraintxe bertan ez dugu bakarrik ere lotuta. Hiru dauzkagu lotzeko, udara pasata. Kontzertuak ongi prestatu nahi ditugu zuzenekoetan behar bezala jotzeko. Disko hau aitzinekoa baino zailagoa da guretzat eta ez dugu edonola jo nahi. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Lehen txandari probetxua atera eta Urdaibaik lehen garaipena lortu du
Jendartea
Gehiegi hozten ez den beroa
Jendartea
Mueren dos motoristas y una persona arrollada por el tren
Jendartea
Una multitudinaria pelea obliga a cerrar el metro en Getxo
Euskal Herria
Askatasuna llama a acudir a Lezama el día 5 para despedir a «un militante íntegro»
Mundua
Misiles israelíes causan en Qana 57 muertos, la mitad de ellos menores
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss