- Aizkora
Gipuzkoako Bigarren Mailako finala jokatuko dute Donostian
DONOSTIA
Gipuzkoako Bigarren Mailako aizkolarien finala jokatuko dute gaur, Donostian, Loiola auzoan, 19.00etatik aurrera. Bertan, Ugarteburu, Lasa, Otaño, Mujika, Elorriaga eta Esnaola arituko dira. Azken horrek Otaegi ordezkatuko du, min hartuta baitago zizurkildarra.Aizkolari bakoitzak lau kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu beharko ditu. Faboritoak aipatzerakoan, badirudi Otaño, Lasa eta Ugarteburu direla. Jokatu diren bi kanporaketetan Otaño eta Ugarteburu izan dira onenak, baina gaur arratsaldean, lan handiagoa egin beharko dute Loiolako pilotalekuan.
|