GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-07-31
- Sega (Euskal Herriko Txapelketako finala)
Andoni Goikoetxeak bere estreinako txapela janzteko modua egin du
·Gazteluarrak 27 kiloko aldea kendu zion askoren ustez faboritoa zen Lapazarani

OTXANDIO

Andoni Goikoetxeak jantzi zuen atzo Otxandion Euskal Herriko txapela. Gazteluk hiru kirolari sartu zituen atzoko finalean, eta azkenean txapela eraman zuen herrira. Lapazaran ez gainerako beste segalariak Gaztelukoak ziren.

Jende dezente batu zen Otxandion, Olaeta auzoan, Euskal Herriko finala zuzenean jarraitzeko asmoarekin. Belarra, berriz, nahiko egoera kaskarrean. Alde batetik, lehorra eta zaila, eta bestetik, freskoagoa zegoen lekuan, berriz, txikia eta arina. Amaieran segalari batzuk nahiko haserre agertu ziren.

Jon Lapazaran zen, aditu guztien ustez, txapela janzteko hautagai nagusia, baina segalari gehienek argi eta garbi utzi zuten joan den astean lau horietako edozeinek jantz zezakeela txapela eta horrelaxe izan zen, Andoni Goikoetxeak lortu baitzuen Euskal Herriko titulua. Atzo finalean ziren lauretatik bera zen txapel hori lortu gabe zegoen bakarra, eta azkenean ere helburua lortu ahal izan zuen.

Lehia estua

Urte berezia izan da Goikoetxearena, behetik gora egin duen segalaria izan baita. Arraunean ibili ostean, goiz samar heldu zitzaion Gipuzkoako Txapelketa, eta lehen kanporaketan joan zen kalera. EuskalHerrikoan, ordea, gauzak konpondu egin ditu, eta garbi utzi du lehiaketak aurrera egin ahala, berak gorantz egin duela.

Lau segalariek lehia estua eskaini zuten atzo jokatu zen finalean. Lapazaran eta Goikoetxea gogor aritu ziren, eta bazirudien garaipena haien artean egon zitekeela, nahiz eta Aranalde eta Gabirondo ere ez ziren oso aparte ibili. Aranaldek, gainera, bi zigor ere jaso zituen, eta horrekin 40 kilo kendu zizkioten. Hori dela-eta, laugarren postuan amaitu zuen. Zigorrik izan ez balu, hirugarren amaitzeko moduan izango zen. Bera izan zen amaieran belardiarekin gehien kexatu zen segalaria. Hala ere, segalariek beren lanak amaitutakoan, inor gutxik esaten zuen garaipena norena izango zen. Bakarren batzuk ausartu ziren Jon Lapazaranek irabaziko zuela esaten, baina hori esan zutenek ere ez zuten asmatu, lehian zen bizkaitar bakarrak ezin izan baitzuen txapelik jantzi.

Hala ere, jendearen urduritasuna nabaria izan zen hasieratik bukaerara, ez kirolariena bakarrik, baita inguruko zaleena ere, zegoen belarra ikusita, edonork irabaz zezakeela ikusten baitzuten. Denak adi-adi egon ziren, pisuak zer esango ote zuen itxaroten. Azkenean atera zen txapelduna, Andoni Goikoetxea, nahiz eta 27 kilogatik bakarrik izan. Nahikoa, ordea, bere lehen txapela lortu eta Euskal Herriko txapeldun berri bihurtzeko.



Goikoetxea: «Egindako lanaren ondorioa da»
J.L.
OTXANDIO

Andoni Goikoetxea gizon zoriontsua zen atzoko finalaren ostean, eta ez da gutxiagorako, bere lehenengo txapela jantzi baitzuen atzo. «Goizean sumatu dut gorputzaldi ona neukala, eta lan oso txukuna egin dut, eta horren ordaina jaso dut», esan zuen Euskal Herriko txapeldun berriak.

Lanean gustura aritu zela onartu zuen gazteluarrak. «Belar zaharra zaila zen mozteko, baina oso gustura aritu naiz. Urte osoan lana ongi egiten aritu naiz, entrenamendu gogorrak egin ditut, eta azkenean lortu dut nahi nuena», esan zuen.

Laurak ere lan ona egin zutela esan zuen Goikoetxeak: «Hemen zegoen belarra ikusita, uste dut denok egin dugula lan ona. Aste osoan zehar aritu gara finala estua izango zela esaten, eta edonork irabaz zezakeela, eta azkenean horrela izan da». Azkenik, lortutako garaipenak indar handia ematen ziola onartu zuen txapeldunak: «Hau sekulakoa da. Poza ikaragarria da, eta aurrera jarraitzeko ere sekulako indarra ematen dit. Oso gustura nago», esanda agurtu zen txapela jantzi berria zuen Andoni Goikoetxea gazteluarra.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Lehen txandari probetxua atera eta Urdaibaik lehen garaipena lortu du
Jendartea
Gehiegi hozten ez den beroa
Jendartea
Mueren dos motoristas y una persona arrollada por el tren
Jendartea
Una multitudinaria pelea obliga a cerrar el metro en Getxo
Euskal Herria
Askatasuna llama a acudir a Lezama el día 5 para despedir a «un militante íntegro»
Mundua
Misiles israelíes causan en Qana 57 muertos, la mitad de ellos menores
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss