-Trontza (Arabako Txapelketa)
Velez de Mendizabal eta Perez de Heredia, garaile
DONOSTIA
Velez de Mendizabalek eta Perez de Herediak jantzi zuten atzo, Kumunioin, Arabako trontzalarien txapela. Lau bikote aritu ziren lehian, eta txapela jantzi zutenek hasieratik bukaerara izan zuten kontrolpean lehiaketa.Hasteko, 60 ontzako enbor bati zazpi epai etzanda eman behar izan zizkien. Ondoren, kana-erdiko enbor bati, berriz, sei epai zutik, eta azkenik, beste 60 ontzako bati beste zazpi epai etzanda. Velez de Mendizabal eta Peerez de Heredia ziren garaipena lortzeko faborito, eta ez zuten hutsik egin. Lehenengo epaitik hartu zuten aurrea, eta etzandako estreinako lana amaitzerako aldea aterata zuten. Hala ere, zutikako lanak amaitutakoan, eta etzandako azkeneko saioan sartu zirenean, orduan bai zutela ia txapela ziurtatuta. Zutenari eustea nahikoa zuten garaipena eskuratzeko, eta horixe egin zuten azkenean. Finalak izan zuen emozio bakarra azkeneko posturako utzi zuten, Elortza-Cuervo eta Altzola-Lopez nahiko parean aritu baitziren lehiaketako zati handi batean, baina azken atzean geratu ziren.
|