GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-31
PASAI DONIBANEKO JAIAK
Preso eta errefuxiatuak omendu dituzte jaietan
Pasai Donibaneko herritarrek euskal preso eta errefuxiatuei omenaldia egin zieten atzo herriko plazan. Festak zirela-eta, mementoa aprobetxatu nahi izan zuten horretarako. Askatasunak antolatu zuen igandeko egun osoa eta bertan ekintza desberdinak ikus zitezkeen, hala nola, estropadak, trikitilariak eta herri-barrikotea, besteak beste.

PASAI DONIBANE

Pasaiak dituen lau barrutietako batean, Pasai Donibanen, alegia, herriko jaiak zirela-eta, euskal preso eta errefuxiatuei omenaldia egin zieten atzo gauean. Askatasunak antolatu zuen egun osoa eta jardunaldian zehar, ekintza desberdinak egin ondoren, gauerdian kartzeletan eta etxetik kanpo dauden pertsonak gogoratu zituzten herriko plazan.

Pasai Donibanen ez dago preso politikorik, beraz, kolektibo osoaren argazkia jarri zuten. Horren inguruan, aurresku herrikoi bat dantzatu zuten. Emozio gehiagorentzako gunea ere egon zen, hain zuzen ere, lore-eskaintza egin baitzuten dantzaldiarekin batera. Ekimen osoari amaiera emateko, manifestazioa egin zuten.

Igandea herri diana, buruhandi eta trikitilariekin hasi zen. Ondoren, Portuko III. Ikurrina traineru-estropada izan zen. Txikientzat ere jolas desberdinak egon ziren, hala nola, ikuskizunak, txotxongiloak, koloretako botilak eta esku-jolasak. Arratsaldean, berriz, bertsolari eta musikarien arteko herri-desafioaren txanda iritsi zen. Ekimen hori Joxe Andres Laboaren (Txandres) oroimenez egin zuten. Gizon horrek urtero hartzen zuen parte ekitaldi horretan, eta bere heriotza zela-eta, omenaldi txiki bat egin nahi izan zioten herritarrek.

Gauean, herri-barrikotean, elkarrekin egoteko eta kantu zaharrak kantatzeko aukera eduki zuten sanjuandarrek akordeoia lagun zutelarik. Horrela, gauerdi aldera, preso eta errefuxiatuen omenaldiari eman zioten hasiera.

Hainbat ekintza

Pasai Donibaneko jaiak hilaren 22an hasi ziren Victor Hugo etxean. Bertan, Aitonen Aterpea gizarte etxeko kideek egindako lanen erakusketaren inaugurazioa egin zuten. Ikusgai zeuden gauza guztien artean, kideek urtean antolatutako jardueretan egindako lanak nahiz bakarka egindakoak ikus zitezkeen: patword-a, richelle puntua, kakorratz-lanak, maketak, kutxak eta margolanak.

Hala ere, hilaren 24a arte ez zieten jai ofizialei hasiera eman. Ikurrinaren altxatzeaz aparte, txupinazoaren jaurtiketa ere egon zen herrian. Ekintza hori Gregorio Berasategi eta Juanita Mugika Pasai Donibaneko aitona-amonen esku geratu zen.

Hurrengo egunak, Santiago, Santa Ana eta San Pantaleon egunak, alegia, ekintza desberdinez osatuta egon ziren. Adin eta sexu desberdinetako pertsonek berdin parte hartzeko aukera izan zuten. Adibidez, sokamuturra, txirrinda-igoera, toka txapelketa herrikoia, edota herriko neska-mutil koadrilen arteko bateltxo-estropada.



Orain dela 50 urteko jaiak
I.C.
PASAI DONIBANE

Donibaneko Aitonen Aterpeak 50 minutu inguruko film bat eskaini du arratsaldero. Bertan, «50-52 urtekoa izan daitekeen filme horretan», jaiak nola bizitzen ziren ikusteko aukera paregabea eduki dute herritarrek. «Garrantzitsuena plazaren lehengo eta oraingo egoera ikustea da», adierazi zuen Migel Alkaraz Aitonen Aterpeko lehendakariak.

Film horren aurkikuntza nork egin zuen ere ez dago batere garbi, baina Alkaraz lehendakariaren ustez, «Serafin Esnaola Trintxerpeko erretorea edo bere arreba izan zen». Bertako herritar horrek, Juanba Berasategi zinemagile sanjuandarrarekin batera, laguntza handia eman diote Donibaneko Aitonen Aterpeari zinta hori berreskuratzeko orduan.

«Sanjuandarrek filma noizkoa den esango digute beren buruak ikusten dituztenean, orduan nolakoak ziren oroitzen badira behintzat», adierazi zuen Berasategik film zahar horren emanaldiak izango duen eragina nabarmenduz .


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Lehen txandari probetxua atera eta Urdaibaik lehen garaipena lortu du
Jendartea
Gehiegi hozten ez den beroa
Jendartea
Mueren dos motoristas y una persona arrollada por el tren
Jendartea
Una multitudinaria pelea obliga a cerrar el metro en Getxo
Euskal Herria
Askatasuna llama a acudir a Lezama el día 5 para despedir a «un militante íntegro»
Mundua
Misiles israelíes causan en Qana 57 muertos, la mitad de ellos menores
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss