GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-31
Eetxarri-Aranazko Jaiak
Harria zulatzearen lana ikuskizuna izanen da gaur
Aurtengo Etxarri-Aranazko festetan lehenengo aldiz ikusiko dira barrenariak. Barrena deitzen zaion burdina bereziaren laguntzaz, harria zulatzea da beraien lana. Antzinako meatzarien lanean oinarritzen da kirol hori, eta Euskal Herrian oso errotuta egon zen ohitura honek urte askotako historia du.

ETXARRI-ARANATZ

Barrenari edo harri-zulatzaileen ekitaldiak, Euskal Herriko bertze edozein herri kirolek bezala, lanean du jatorria, meatzarien lanean, hain zuzen ere. Aurreko mendeetan lanbide hau ohikoa zen meatzeen ustiapenean, dinamita sartu ahal izateko harriari zuloa egin behar izaten zitzaion-eta. Horretarako erabiltzen zen burdinari barrena deitzen zitzaion. Erronka eta apustua zirela-medio, eginkizun hau plazara eraman zuten eta kirol ikuskizun bihurtu.

Portugaleten dagoen Itturri Kulturgintza taldeak, bere eskaintzen artean, barrenarien ekitaldiak antolatzen ditu. Bertako kide den Efren Rodrigezek azaldu duenez, joko hau oso zabalduta zegoen Euskal Herrian, baina beste hainbat ekitaldi bezala, 36ko gerraren ondorioz eten egin zen. Duela zortzi bat urte, Orduñako euskararen aldeko talde batek berreskuratu zuen. Euskal Jaiaren eguna antolatu zen, eta bestaren barruan, herri kirolak prestatu zituzten, haien artean, harri-zulatzaileena. Ordutik aurrera, azkar zabaldu da kirol hori Bizkaian, eta gaur egun hamar bat talde daude. Gipuzkoan ere pixkanaka zabalduz doa, eta badago talderen bat. Aipatzekoa da neskek ere parte hartzen dutela. Efren Rodrigezen ustez, jendeak gauza berriak nahi ditu, eta hagitz harrera ona izaten ari dira. Horretaz gain, bizkaitarrak kontatu duenez, hango bi herriren artean harri-zulatze apustu bat egin zuten, eta haren oihartzuna hainbat lekutan zabaldu zen. Azkenean, telebistara deitu zituzten, eta geroztik, jende anitz interesatu da jarduera horretaz.

Alde txar bat aipatzekotan, harria ekitaldiro aldatu beharra dagoela erran du Efrenek, aldiro puskatzen baita. Harria oso garestia omen da eta, gainera, plazarik plaza ibiltzeko, garraioaren gastua ere gehitu behar zaio. Denborarekin, bertze modu batera antolatuko direla espero dute, modu errazago eta merkeago bati bidea eginez. Oraindik berria da jarduera hau, eta oztopo ezberdinak gainditzeko, denbora beharko dutela esan du Efrenek.

Modu ezberdinetan aurkezten dira ekitaldiak. Gehienak Liga edo txapelketaren barruan kokatzen dira, eta Euskal Herriko herri ezberdinetan izaten dira ikusgai. Bestetik, binakako erronkak jokatzen dira. Bi bikote elkarren aurka aritzen dira, eta tokian tokiko lehia da. Azkenik, bertzerik gabeko erakustaldiak ere egiten dira, erronkarik gabekoak.

Etxarri-Aranazkoa Nafarroan egingo den lehendabiziko proba da, eta gainerako herrietan egiten ari diren Ligaren barruan kokatzen da. Bertan, bi taldek hartuko dute parte.

Kirol hori antzinatik ezagutzen ez duen jendea harriturik gelditzen omen da, baina ekitaldian zehar azalpenak ematen dituztenez gero, azkenean ulergarria gertatzen zaie. Etxarri-Aranatzez gain, Atarrabiako bestetan ere izango dira. Mementoz, Nafarroan egingo diren ekitaldiak bi herri horietakoak izanen dira. Hala ere, lurralde honetan barrenariekiko zaletasuna ernatzea espero du Efrenek, eta talderen bat ateratzeko itxaropena ere azaldu du. «Nafarrak onak omen dira halako herri kiroletarako», azaldu du. Ea animatzen diren.

Herriko jaien barnean, bihar herri kirol ezberdinak ikusi ahal izango dira Etxarri-Aranatzen. Arratsaldeko seietan, Sakanako Emakumezkoen Soka Tira Taldearen ekitaldia ikusi ahal izango da, eta ondoren, ordu erdi geroago, barrenari edo harri-zulatzaileena.

Egitaraua

Asteartea 1

18.00: Preso politikoei idazteko mahaia plazan

18.00: Sakanako Emakumezkoen Soka Tira Taldea. Ondoren, barrenariak

18.30: Barrenariak

19.30: «Aterpea» Trapu Zaharra antzerki taldea

23.00: Kontzertuak

Asteazkena 2

14.30: Erretirodunentzako bazkaria

18.00: Noeren Arka.

19.30: Ereintza dantza taldea

23.00: Kontzertuak

Osteguna 3

15.00: Kintoen bazkaria

18.30: Ongietorria ESAITen aldeko mendi martxari.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Lehen txandari probetxua atera eta Urdaibaik lehen garaipena lortu du
Jendartea
Gehiegi hozten ez den beroa
Jendartea
Mueren dos motoristas y una persona arrollada por el tren
Jendartea
Una multitudinaria pelea obliga a cerrar el metro en Getxo
Euskal Herria
Askatasuna llama a acudir a Lezama el día 5 para despedir a «un militante íntegro»
Mundua
Misiles israelíes causan en Qana 57 muertos, la mitad de ellos menores
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss