GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-31
Segiren aurtengo Udako Gazte Eskolak hirurehun lagunetik gora bildu ditu
Uztailaren 26an hasi eta atzo amaitu zen Segik urtero antolatzen duen Udako Gazte Eskolaren (UGE) aurtengo edizioa. Araban izan da 2006ko edizioa eta joan den urtean ez bezala, «ez du ageriko errepresio erasorik jasan». Antolatzaileek emandako datuen arabera, orotara, 350 kidek hartu dute parte aur- tengo Udako Gazte Eskolan. Era guztietako hitzaldiak izan dituzte egunotan, Euskal Herriaren independentzia nazionala eta soziala lortzeko helburuarekin.

GASTEIZ

Urtero bezala, aurten ere Udako Gazte Eskola (UGE) antolatu du Segi gazte erakundeak. Antolatzaileek GARAri aditzera emandakoaren arabera, aurtengo edizioa uztailaren 26tik atzo arte egin dute Araban.

Bost egun hauetan, gazte erakundeko 350 kide aritu dira parte hartzen eztabaida, hausnarketa eta bestelako aisialdi eredu batean. Hogei kidetik goiti aritu dira eztabaidak eta gainerako lan taldeak dinamizatzen eta, orotara, hogei lan talde baino gehiago izan dira.

«Osoemankortzat» jo zuten antolatzaileek aurtengo UGE. «Ikasturte berriari begira, aurretiaz, kide batzuekin aurrera begirako lanak hitzartzeko eta finkatzeko ere aukera paregabea izan da», nabarmendu zuen Segik.

«Independentzia nazional eta soziala lortze bidean, antolakuntza eta borroka ezinbesteko direla praktikan berretsi da egunotan. Hemendik aurrera, Euskal Herrian bizi den egoera politikoaren aurrean ere borrokaren balioa nahitaezkoa izango dela ondorioztatu du gazte erakundeak;borroka prozesu baten atarian baikaude», gaineratu zuen.

«Euskal Herriaren aldeko borrokaren zilbor-hesteak etenik ere ez duela adierazi du aurtengo UGEk ­gaineratu zuen­, gazte erakundean txertatzen jarraitzen duten belaunaldi berriak ugariak izan baitira aurten ere».

Era guztietako hitzaldiak

Euskal Herriko historia, ezker abertzalearen ibilbidea, mundu mailako joerak, ikuspegi ezkertiarra, teoria iraultzaileak eta pentsamendu dialektikoa izan dira, besteak beste, UGEn landu dituzten gaiak.

«Era guztietako hitzaldiak izan dira UGEn, gonbidatuta etorritako pertsonaia desberdinek emanak izan direnak. Batasuneko mahaikide eta ezker abertzaleko gainerako erakundeetako kideak ere, beste hainbat lagunekin batera, aritu izan dira UGEn», azaldu zioten antolatzaileek egunkari honi.

Horrekin batera, testuinguru politikoaren eta sozialaren gaineko hausnarketak egin dituzte UGEn. «Etxebizitza eskubidearen gaineko eztabaida eta ekarpena oso emankorrak izan diren bezala alor sozialari dago- kionez, esparru politikoari so, inposizioa, ukazioa eta zapalkuntza estrategien gaindi aritzeko gazte erakundearen militantzia filosofia den intsumi- sioa ere izan da aztergai aurtengo edizioan beste gai askoren artean», azaldu zuten.

Alternatibak eraikiz, UGEren aurtengo edizioan aldarrikatzen duten «bestelako aisialdi eredua ere praktikara eraman da, horretarako beta izan baita. Eredu parekide, parte hartzaile eta kolektiboa oinarri duen aisialdia». Gainerakoan, UGE, urte osoan bezala, antolakuntzaren eta autogestioaren bidez egin dela nabarmendu zuen gazte erakundeak.

UGEren azken egunean, atzo, bost egunez bat egin duten Segiko militanteek ekitaldi politikoa egin zuten. Ekitaldia hasi baino lehen 350 kideak azken osoko bilera egiteko elkartu ziren, bost egunetan emandako eztabaidak gogora ekarri eta horietatik ateratako ondorio nagusiak nabarmendu zituzten.

Ekitaldi politikoan, berriz, Segiren irakurketa politikoa plazaratu eta borrokarako deia nabarmendu zuten.

«Izan ere, UGEko eztabaidetan ere nabarmendu den bezalaxe, borrokatzea baita aurrerantzean ere egin beharrekoa», adierazi zuten.

Horrekin batera, pasa den urteko uztailaren 20an hildako ETAko kide Imanol Gomez donostiarra omendu zuten. «Gomezen eta gainerako gudarien eta borrokalarien eredua nabarmendu eta goraipatu da UGEn egindako ekitaldi xume batean», azaldu zuten.



«Bortxaz ukatu diguten demokrazia egoera sortzeko aukerak» daudela uste du

GASTEIZ

UGEren eztabaidetan izan diren ondorioen artean, «Euskal Herrian mendeetan bortxaz ukatua izan zaigun demokrazia egoera berria sortzeko benetako aukerak» daudela nabarmendu zuen Segik.

Horretarako, Euskal Herriak «bere etorkizunaren jabe izan dadin inolako traba, lurralde zatiketa, bazterketa nahiz oztoporik gabe bizi behar duela halabeharrez» gaineratu zuen gazte erakundeak.

Dena den, Estatu espainolak eta frantsesak «herri hau zapaltzetik herri hau errespetatzeko urratsa egin behar» dutela aldarrikatu zuen. «Urrun dira, ordea, urrats hori egitetik», gaineratu zuen Segik.

EAJrentzat ere hitz gogorrak izan zituen Segik, «Espainiaren kolaboratzaile eta bidelagun leialtzat» jotzen baitu. «Zapate-roren hitzak atzetik errepikatzeaz gain, EAJren zipaioen tortura kasuak, hamai-ka gazteren atxiloketak, kolaborazio es- kaerak eta beste hamaika zipaiokeria jasaten ari gara».

Gazteria «duela 30 urte herri honi egindako iruzurra latz ordaintzen ari den sektorea» dela adierazi ondoren, Segik «irtenbide faltsuen eta iruzurren aurrean tinko» izanen dela ohartarazi zuen.

Gauzak horrela, borrokaren aldeko hautua egiten du gazte erakunde horrek. «Orain artean bezala, egundaino ekarri gaituenari eutsiz, borrokatzea izango da aurrerantzean ere etengabe egin beharrekoa». Horretarako, nazio erakundetzean sakondu, intsumisioa egin eta sarea landuko du Segik.

Horrekin batera, gazteriak jasaten duen egoera (etxebizitza, errepresioa, kontrol soziala, atzerriratze behartua...) ere aztertu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Lehen txandari probetxua atera eta Urdaibaik lehen garaipena lortu du
Jendartea
Gehiegi hozten ez den beroa
Jendartea
Mueren dos motoristas y una persona arrollada por el tren
Jendartea
Una multitudinaria pelea obliga a cerrar el metro en Getxo
Euskal Herria
Askatasuna llama a acudir a Lezama el día 5 para despedir a «un militante íntegro»
Mundua
Misiles israelíes causan en Qana 57 muertos, la mitad de ellos menores
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss