GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-07-31
Ekialde Hurbila sutan
«Palestinar herriaren duintasuna babesteko lanean Hamas txapeldun izan da»
Mikel Etxaburu Batasuneko mahaikidea Palestinan dabil azken asteotan. Bertatik adierazi dio GARAri egungo egoera politikoa nola ikusten duen, eta Euskal Herriaren eta Palestinaren arteko harremanak indartzea oso garrantzitsua dela. «Han eta hemen, herriak erabakitzen duena errespetatzea da gakoa», esan du ondarroarrak. Israeli egin beharreko boikota abian jartzea defendatzen du.

Zisjordaniako iparraldeko hiriak bisitatzen aritu da azken egunotan ondarroar mahaikidea. Palestinara joaten den hirugarren aldia da aurtengoa, eta datorren urtean itzultzeko asmoa agertu dio egunkari honi.

­Zergatik joan zara hirugarren aldiz Palestinara?

Memento honetan Palestinara etortzeko motibazio bereziren bat ezinbestean behar duzu, Palestinara ez baita inor joaten, dagoen egoera egonda, turismo egitera. Nire kasuan, motibazioa erabat politikoa da: herri hau jasaten ari den errepresio historikoaren aurrean, Euskal Herria zer den, zer borroka daukan, zer memento politiko historikotan gauden, eta aurrera begira zer perspektiba daukagun, hemengo kide eta lagunei adierazi eta, era berean, elkartasuna adierazteko beraiek une honetan bizitzen ari diren egoera lazgarria dela-eta. Hori izan da motibazioa aurten eta aurrekoetan.

­Zer nabarmenduko zenuke hor ikusi duzun egoeraz?

Askotan badirudi egoeraren larritasuna perspektiba kuantitatibo batetik ikusten dugula, hau da, telebistek-eta adierazten diguten hilketa kopuruen arabera. Nahiz eta hilketa kopurua garrantzitsua den, bertan dagoen zapalkuntza egunero-egunerokoa da, eta urte asko daramate horrela. Perspektiba sionistatik israeldarrek bideratutako politika horrek erabat baldintzatzen ditu beraien aspirazio historikoak eta bere egunerokotasun osoa. Elkartasuna adieraztea garrantzitsua da, subirano izan nahi dugun bi herriren arteko elkartasuna, Euskal Herriaren eta Palestinaren arteko harremanak estutzea. Uste dugu herri zapalduek batak bestearekiko eduki behar duten elkartasuna dela urratsak egiteko formularik eraginkorrena eta, ia-ia, testuinguru politiko honetan, bakarra.

­Zer bilakaera ikusi duzu urteotan? Gero eta okerrago dago Palestina?

Okerrago dago perspektiba kuantitatibo horretatik aztertuz gero. Baina oinarrian ez dago aldakuntza handirik, txarrerako aldakuntzarik nekez izan baitezake egoera honek. Badira ezaugarri konstante batzuk, hor mantentzen direnak, eta mantentze horren ondorioz une politiko honetan gertatzen ari diren hainbat elementu. Orain bi urte eta orain aurkitzen ari garen adierazleak berberak dira.

­Elkartasuna adieraztea ez al da orain zailagoa? Aurreko urteetan Al Fatah zegoen Gobernuan, eta Hamas dago orain. Islamismoaren aldeko jarrera nagusitzen ari dela dirudi, mundu arabiarreko beste herrialde askotan bezala. Urruntzen ari al dira bi herriak, Euskal Herria eta Palestina?

Nik kontrakoa esango nuke. Baina ez perspektiba islamiko batetik ulertuta. Egia da mundu arabiar osoan badaudela joera orokor batzuk, herrialdeka-herrialdeka aztertu ezin direnak, orokorrak direlako. Kontuan hartu behar da Europar Batasunak eta nazioarteko komunitateak etengabean demokrazia hitza aipatzen duten honetan, palestinar herria altxatu egin dela, hauteskunde demokratikoak egon direla, eta hor alderdi politiko jakin bat atera da gehiengo nagusiarekin. Beraz, galdera da, palestinar gizartea bat-batean aldatu al da? Jauzi kualitatibo hori nola eman da? Hemen egiten ditugun makina bat bileretan-eta adierazten digute Hamasek jaso duen boz uholde hori guztia ezin dela bakar-bakarrik perspektiba islamiko batetik ulertu. Gauza bera esan daiteke orain hemen nagusitu den Hizbularen aldeko jarrerari buruz ere.

­Nola aztertu behar da, bada?

Hamasi boza emateko motibazioak anitzak dira: memento honetan Hamas izan daiteke palestinar herriaren duintasuna babesteko lanean ari den erakunderik eraginkorrena. Hemen badaude hainbat alderdi, eta zentzu horretan Hamas txapeldun izan da. Ikusita zer-nolako egoera larria dagoen egunerokotasunean, hezkuntzari dagokionez, janariari, urari... memento honetan ez dago inolako baliabiderik, guztiz bideraezina da, eta egoera horretan itxaropen pixka bat ematen duena Hamas da. Badaude beste alderdiak, baina Hamasek badu sare eraginkorra dena, eta herritar askok bere egunerokotasuna bermatu ahal izateko, oinarrizko baldintzak betetzeko, zortzi kide dituzten familiek jatekorik izan dezaten, bideratzen diren sare horien arduradun nagusiak horiek dira. Hamasek jaso duen boz kopuruaren ehuneko handi bat ez da perspektiba islamiko batetik eman, erresistentzia perspektiba batetik baizik. Hemendik ez alde egin eta beraien herrian mantentzeko perspektibatik.

­Al Fatahkoen ustelkeria ere asko aipatu zen garaiko analisietan.

Hori ere horrela da. Al Fatahk izan duen ustelkeriaz Israel ondo baliatu izan da memento historiko ezberdinetan. 93ko Osloko prozesua ematen denetik aurrera, hortaz baliatu ziren israeldarrak. Egoera politikoa aldatu denean, hor egon den norbere inguruko sektore horiek baino ez elikatze hori, agerian geratu da eta une honetan, Hamasek irabazita, eta nazioarteko komunitateak hartu duen jarrera guztiz ezkor eta oldarkorra ikusita, diru iturri guztiak moztu egin baititu, argi ikusi da hor zeuden iturri horiek itxita nahi zutela Hamasek demokratikoki lortutako (eta horrek ez du esan nahi gu Hamasen alde gaudenik, baina herri batek hori nahi badu, hori errespetagarria da) Gobernua suntsitzea. Jakinda badaukala alderdi ahul bat: urte luze hauetan guztietan egon den ustelkeriaz makina bat pertsona baliatu dela eta inguru hori guztia geratzen dela erabat babesik gabe, janik gabe. Arazoa benetan larria da.

­Bi herrien arteko elkartasuna adierazteko ahaleginak direla-eta, aipatzekoa da Gazara joan berri diren bederatzi euskaldunak larri ibili direla, Israelek bertatik irteten ez zien uzten-eta.

Nahikoa ausartak izan dira, oso baldintza txarrak baitaude Gazan sartzeko. Sartu zirenean gu Nablusen geunden eta, sartzeko aukera izanez gero, ez dakit zer egingo genukeen. Harremanetarako erraztasun handiagoa dago beraien sufrimendua handitzen ari den heinean. Beraiek izugarri eskertzen dute kanpotik etortzea elkartasuna adieraztera. Oso kontziente dira beraien etorkizuna argitzeko hein handi batean nazioarteko iritzia oso baliagarria dela. Eta badakite hemen izaten diren eskubide bortxaketa horiek guztiak ere ez direla kanporatzen, eta hori kanporatzeko daukaten formula bakarrenetako bat dela bertara etorri, beraiekin egon, beraiek kontatu eta guk konpromiso esplizitu bat hartzea gu gure herrietara itzultzen garenean hori dena kontatzeko. Norabide bikoitzeko jarduna espero dute beraiek eta horixe egin nahi dugu. Horregatik orain errazago da beraiekin harremanetan jartzea. Erabat prest egoten dira, betiko moduan, baina orain gehiago, beraien kontuez aritzeko... Sufrimendua areagotzen den heinean, beraien beharra ere gehitu egiten da.

­Eta hori esan daiteke herri osoari buruz, ala sektore ezkertiarrenei buruz bakarrik?

Herri guztiari buruz. Gainera, hemen herritarrekin harremanetan jartzea oso erraza da. Nortasun adeitsua daukate. Ia-ia ez dago kontaktu politiko edo sozialik egin beharrik, nahikoa da te bat hartzera norabaitera joatea, tea atera dizun gizon horrek bere hitzalditxoa emateko, berak pentsatzen duena azalduko dizu, eta inork ez du perspektiba islamiko batetik adierazten bere kontua. Hori baino sakonagoa da Palestinan dagoen arazoa. Zer egoera bizi duten, nola zapaltzen dituzten, oso erraz adierazten dute.

­Palestinari buruzko informazioa Euskal Herrian egon badago. Zer gertatzen ari den jakin nahi duenak, aurkituko du informazioa. Eta hortik aurrera, zer gehiago egin daiteke?

Gure ustez, zabalduta dagoen borroka motarik eraginkorrena da Israelekiko lotura daukaten edozer gairekiko boikotaren lanketa. Nazioartean badago oraindik zer konkistatu, zer eskuratu, iritzi publikoa, eta hori aktibatzeko formarik errazena da Estatu israeldarrak sostengatzen dituen produktu ezberdinak, kirol harremanak, diplomatikoak, horien inguruko boikot aktiboa bideratzea. Horregatik oso garrantzitsua da, irakurri berri dugunez, Euskal Herriko udaletxe batzuek hartu dituzten konpromiso esplizituak. Eta hori estamentu ezberdinetan egin daiteke, kiroletakoetan, instituzionaletan... Israelekiko loturak eduki dezakeen horrekiko boikot aktiboa bideratzea. Hori da une honetan eraginkorrena. Gero, herri zapalduen arteko elkartasuna landu. Bion arteko elkartasun hori bideratzea da erarik egokiena, bi kasuetan gure etorkizuna gure kabuz erabaki ahal izateko.

­Eta Israelgo gizartearekin zerbait egiterik ba al dago?

Bereizi egin behar da. Palestinan dauden israeldarrak Palestina okupatzen ari dira, beraiena ez den lekuan beraien Estatua sortu nahi dute-eta. Hala ere, egongo dira egungo sarraskiak onartzen ez dituzten israeldarrak ere. Baina hemen egoteak, berez, jarrera bat adierazten du, beste herri bati bere lurra kentzeko jarrera, hain zuzen. Gainera, israeldarrek historikoki bi aukera kontuan hartu dituzte, testuinguruaren arabera bat edo bestea aukeratuz. Bat da apartheid egoera bat inposatzea, non kolonoen gutxiengo batek dominatu egiten duen arabiar gehiengoa, eta bestea izan da kanporatzearen bidea jorratzearena. -



«El Gobierno de Israel está repitiendo en Líbano el mismo esquema que en 1982»
Jose Angel ORIA
DONOSTIA

El mahaikide ha comprobado el masivo apoyo a Hizbula del pueblo palestino, lo que a su juicio poco tiene que ver con cuestiones religiosas y mucho con la voluntad de resistir.

Sostiene que Israel está aplicando el mismo esquema que hace 24 años. «En 1982, los israelíes querían acabar con la resistencia palestina instalada en Líbano, y para eso necesitaban la ayuda de EEUU y, además, una excusa para ofrecérsela a la opinión pública mundial. En 1982, la excusa para comenzar a matar a 20.000 personas fue la muerte de un israelí. Ahora, la excusa es la captura de los dos soldados. Pero hay una gran diferencia cualitativa. Entonces buscaban que Líbano se pusiera en contra de los palestinos y, ahora, están bombardeando todo Líbano. Ellos buscan destruir la resistencia. Israel ha tenido que retroceder tres veces a lo largo de su historia, la última en el año 2000, debido a Hizbula. Saben que ahora Hizbula inspira a los palestinos, a los que por ahí les llega el apoyo más importante, y lo tienen que destruir. El esquema de destrucción es lo que ha cambiado».

La conversación pasa de un tema histórico a otro de actualidad en medio de breves interrupciones telefónicas. Le comentamos que el presidente español, Rodríguez Zapatero, parece no compartir el discurso de otros gobernantes europeos en torno a las últimas agresiones israelíes contra Líbano y Palestina. «Hay mucha hipocresía en todo esto ­indica Etxaburu­, buenas decla- raciones contra la agresión, pero sin abrir caminos para que cambien las cosas realmente. Zapatero tendría que dar una salida al gran problema que tiene en casa y respetar la decisión de los vascos». Y remata la idea: «Que el Estado español rompa todas las relaciones con Israel, eso sería mejor que mil declaraciones solemnes».

«Lo cierto es que los palestinos han hablado y han elegido un Parlamento, ellos sabrán por qué. La voluntad popular para nosotros es sagrada, en Palestina, en Euskal Herria y en cualquier parte. La clave es que cada pueblo decida de forma libre. Los palestinos tienen derecho a crear su Estado soberano y viable, sin muros, a que Jerusalén sea su capital, al regreso de los refugiados. También en Euskal Herria nos tenemos que pronunciar sin injerencias y decidir nuestro futuro. Desde esa perspectiva, estamos completamente unidos a los palestinos».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Lehen txandari probetxua atera eta Urdaibaik lehen garaipena lortu du
Jendartea
Gehiegi hozten ez den beroa
Jendartea
Mueren dos motoristas y una persona arrollada por el tren
Jendartea
Una multitudinaria pelea obliga a cerrar el metro en Getxo
Euskal Herria
Askatasuna llama a acudir a Lezama el día 5 para despedir a «un militante íntegro»
Mundua
Misiles israelíes causan en Qana 57 muertos, la mitad de ellos menores
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss