GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-04
EHEk ofizialtasuna eskatuko du igandean Baionan

BAIONA

«Baionan euskaraz, ofizialtasuna» lelopean Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak elkarretaratzea antolatu du igande honetarako, goizeko 11.30ean, Lapurdiko hiriburuko San Andres elizaren aurrean.

Festak direla-eta, Baionako eta Iruñeko alkateek, Jean Grenetek eta Yolanda Barcinak, ekitaldi bat egingo dute herriko etxean bi hirien arteko ahaidetzea dela-eta. Bai batak zein besteak euskararen kontrako neurri ugari hartu dituztela Baionan eta Iruñean gogora ekarri zuen EHEk.

«Bi udalek euskararen kontra indarrean dituzten hizkuntza politikak salatu nahi ditugu, horietan agintari diren horien aitzinean protesta eginez», azaldu zuen EHEk.

Horrekin batera, Baionako jaietan euskarak jasaten duen «errespetu eza eta bazterketa» ere arbuiatuko dutela gaineratu zuen EHEk.

Bestetan ere bai

«Bestetan ere euskarari dagokion errespetuzko lekua aldarrikatuko dugu, Baionarako bezalaxe Euskal Herri osoko herri guztietarako», nabarmendu zuen talde euskaltzaleak.

Bide batez, Baionako elkarretaratzean euskaldunen hizkuntza eskubideak errespetatuak izateko euskarak Euskal Herri osoan ofizialtasuna behar duela adieraziko dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Otra subida que golpea al bolsillo
Jendartea
La subida de precios de amarres agita las aguas en los puertos
Euskal Herria
Asociaciones de víctimas del franquismo rechazan la Ley de Memoria Histórica
Euskal Herria
Entre mesas y legalizaciones
Mundua
Washington urde un plan para acelerar el fin del Gobierno cubano
Mundua
Siete muertos en Israel por cohetes de Hizbula
Mundua
El prorruso Yanukovich será nombrado de nuevo primer ministro de Ucrania
Kultura
El museo Chillida Leku acogerá cuatro conciertos en homenaje a Aita Donostia
Kirolak
Mikel Astarloza ficha por Euskaltel-Euskadi
Ekonomia
El BCE eleva los tipos de interés al 3% y no descarta nuevas subidas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss