GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-08-04
Ainhoa GARMENDIA | Sopranoa
«Pavarotti bezalako abeslari ez-aktoreak desagertzen ari dira»
Ainhoa Garmedia sopranoaren ibilbidea aireratzen hasi da azken hilabeteetan. Martxotik hona Berlingo Deutsche Oper-en, Glyndebourneko Jaialdi ospetsuan eta Londreseko Proms-etan debutatu du, Bellini eta Mozarten pertsonaiei bizi berria emanez. Bere ahots gardenaz aparte, kritikak antzerkirako duen gaitasuna goretsi du. Operaren alderdi horretaz hitz egin dugu berarekin.

Musika Hamabostaldia Segurara joango da gaur bere ezarpenaren 750. urteurrena ospatzeko. Ekitaldi nagusia Ainhoa Garmendia sopranoak eta Itziar Barredo pianistak Sorkundarren komentuan eskainiko duten errezitaldia izango da.

­Glyndebournen eta Londreseko Proms-etan Despinaren pertsonaia antzeztu duzu. Zein da agerraldi hauen garrantzia zure ibilbidearentzat?

Oso esperientzia ona izan da, zentzu guztietan. Antolakuntza aldetik, harrigarria. Exijentzia maila oso altua izan da. Pentsa, talde handia ginen eta zazpi astez egon gara entseguetan. Gainera, jaialdia egiten den tokia zoragarria da, naturaren erdian galduta dagoen paradisu txiki bat. Glyndebournen abesteak onurak baino ez dizkit ekarri, ez bakarrik modu honetan lan eginez asko ikasi dudalako, baizik eta antzezpen hauetatik kontratu ugari jalgi direlako ere bai. Bultzada garrantzitsua izan da nire ibilbidearentzat.

­Despina «Cosí fan tutte»n bigarren mailako pertsonaia den arren, ez da batere erraza, batez ere antzezpen aldetik, bere nortasun parodikoa marraztea. Hala ere, zu eroso ibili zara beti antzezle lanetan eta kritika askok antzerkirako daukazun gaitasun hori goretsi du. Nondik datorkizu antzerkiarenganako zaletasun hori?

Nik uste dut nire aitarengandik jaso dudala. Profesionalki ezer egin ez duen arren, bere izaeraren baitan dagoen zerbait da, niri transmititu didana. Gogoratzen dut gaztetan zenbait antzerkitan parte hartzeko aukera izan nuela, eskolarekin edota abesbatzarekin, eta izugarri ondo pasatzen nuen beti. Asko gustatzen zait, eta niretzat operaren handitasun bat musika antzerkiarekin nahasteko ematen didan aukera da, batez ere Mozarten lanetan, ‘‘Cosí fan tutte’’ edo ‘‘Figaroren ezteiak’’ bezalako operetan, abesturiko antzerkia behar da-eta. Opera egiten dudanean, ez zait batere gustatzen lehenengo abesten ari naizela pentsatzea eta antzezpena kantuari eransten diodan zerbait bezala ikustea. Kontrakoa, ni abesten duen aktore bat naiz.

­Gaur egun zaila da Pavarotti bezalako abeslariak ikustea, alegia, kantuan oso onak direnak baina aktore lanetarako balio ez dutenak. Bai, ordea, alderantzizko kasuak, abeslari zoragarriak ez diren aktore bikainak. Opera teatroaren esparrurantz jotzen ari dela uste duzu?

Pavarotti bezalako opera abeslariak desagertu egin dira. Guri, gazteoi, gero eta eskaera gehiago egiten dizkigute antzezpenaren aldetik. Alde batetik normala da, egungo munduan alderdi bisuala garrantzi neurrigabea duen aspektu bat delako ikuskizun guztietan, bai zineman, teatroan edota telebistan. Gero eta eszena zuzendari gehiago antzerkiaren esparrutik iritsitakoak dira, eta ondorioz exijentziak gero eta altuagoak dira.

­Zer iruditzen zaizu joera hau?

Ni oso pozik nago. Antzerkitik etorritako eszena zuzendari batekin topo egiten dudanean zoragarri sentitzen naiz eta haiek ere nirekin oso gustura lan egiten dutela pentsatzen dut. Oso harreman ona izaten dut ia beti; askotan esan didaten bezala, ni esponja bat bezalakoa naizelako. Pertsonaia ikasita eramaten dut, baina modu neutro batean, hau da, eszena zuzendariari nire pertsonaia bere ukitu pertsonalarekin moldatzeko aukera eskaintzen diot. Beste abeslari batzuek oso zehaztuta eramaten dute pertsonaia eta gero arazo larriak izaten dituzte eszena zuzendariekin. Nire jarrerak lana egiteko orduan asko laguntzen die, baina egia da batzuetan problematikoa izaten dela metodo hau zeren, zuzendaria ona ez baldin bada, nire emaitzak txarra izateko arriskua du. Batzuetan kritikak jaso ditut pertsonaiak bideratu ditudan moduarengatik, aspektu hau nire erantzukizuna ez dela ulertu gabe.

­Operaren munduan sarri berealdiko proposamenak aurkezten dituzte eszena zuzendariek. Mugarik ezarri al diozu zeure buruari?

Ez zait inoiz ezer gogorrik egin beharra gertatu. Hala ere, buruan baditut muga batzuk ezarrita eta badakit muga horiek ez ditudala gaindituko.

­Musika Hamabostaldiak antolatuta, gaur beste alderdi bat erakutsi beharko duzu Segurako komentuan: errezital abeslariarena. Zer eskaini behar diezu segurarrei?

Lehenengo zatian Mozarten ariak abestu behar ditut, Mozarten urtea delako eta Musika Hamabostalditik hala eskatu didatelako. Bigarren zatia euskal abesti herrikoiei zuzenduta egongo da, oso abesti ezagunekin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Otra subida que golpea al bolsillo
Jendartea
La subida de precios de amarres agita las aguas en los puertos
Euskal Herria
Asociaciones de víctimas del franquismo rechazan la Ley de Memoria Histórica
Euskal Herria
Entre mesas y legalizaciones
Mundua
Washington urde un plan para acelerar el fin del Gobierno cubano
Mundua
Siete muertos en Israel por cohetes de Hizbula
Mundua
El prorruso Yanukovich será nombrado de nuevo primer ministro de Ucrania
Kultura
El museo Chillida Leku acogerá cuatro conciertos en homenaje a Aita Donostia
Kirolak
Mikel Astarloza ficha por Euskaltel-Euskadi
Ekonomia
El BCE eleva los tipos de interés al 3% y no descarta nuevas subidas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss