GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-08-04
Enpresa misto bat sortuko dute Renfek eta CAFek
·Actren izango du izena eta tren modelo berrien mantentze lanean arituko da

GASTEIZ

Integria Renfe enpresako eraikuntza eta mantentzeko konpainiak eta CAF tren egileak Actren sortu dute, trenen mantentzean lan egiteko. Integriak elkarte berri horren %49 izango du, eta Beasaingo taldeak gainerako %51. Hasieran, Actrenek Madril-Bartzelona bidea egiten duten hamabi Alvia tren berrietako mantentze lanak egingo du, Madrilgo Santa Catalinako tailerretan.

Geroago, aktibitatea zabaltzea espero du egitasmo berriekin, besteak beste, Civia hurbileko trenak eta abiadura handiko eta errodadura lerrakorrekoak. Halaber, duela gutxi erositako trenen mantentze lanak egin nahi ditu. Actreneko Administrazio Kontseiluaren postuak erdibanatuko dituzte Renfek eta CAFek. Renfek azaldu zuenez, bere asmoa tren egile bakoitzaren enpresa misto bat sortzea da, modu horretan Renfek berak eskatu dituen tren berrien mantentzean bere parte hartzea ziurtatzeko. Renferen arabera, elkarlan eredu hori oinarrizkoa izango da Integria berritzeko eta inguru lehiakorrean bere etorkizuna bermatzeko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Otra subida que golpea al bolsillo
Jendartea
La subida de precios de amarres agita las aguas en los puertos
Euskal Herria
Asociaciones de víctimas del franquismo rechazan la Ley de Memoria Histórica
Euskal Herria
Entre mesas y legalizaciones
Mundua
Washington urde un plan para acelerar el fin del Gobierno cubano
Mundua
Siete muertos en Israel por cohetes de Hizbula
Mundua
El prorruso Yanukovich será nombrado de nuevo primer ministro de Ucrania
Kultura
El museo Chillida Leku acogerá cuatro conciertos en homenaje a Aita Donostia
Kirolak
Mikel Astarloza ficha por Euskaltel-Euskadi
Ekonomia
El BCE eleva los tipos de interés al 3% y no descarta nuevas subidas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss