KATMANDU
Kotxea lehergailuz betea zeraman gidari batek bere buruaz beste egin zuen atzo merkatu baten aurrean, Panjwayiko barrutian. Ondorioz, 21 zibil hil dira, haurrak tartean, Kandahar Afganistango hegoaldeko hiriburutik hiru kilometrora dagoen herri horretan.Aurten Afganistanen izan den atentatu-suizidarik odoltsuena da atzokoa, Spin Boldak muga-herrian joan den urtarrilean 22 zibilen heriotza eragin zuena kontuan hartu gabe. Kandaharreko gobernadorearen eledunak, Daud Ahmadik, harridura agertu du, eztanda izan denean inguruan ez zegoelako ez soldadurik, ezta NATOko indarrik ere.
NATOk Kandaharren duen eledunak, Quentin Innis komandanteak, ostera, onartu egin du eztandaren unean bertatik konboi bat zihoala eta kamikazeak bere karga itsumustuan eztandaraziko zuela aurreratu du hipotesi gisa.
Zazpi soldadu astelehenetik
Ordu batzuk geroago, hiru soldadu hil zituzten talibanek Pashmul herrian, hori ere Kandaharreko probintzian.Gerrillariek granada-jaurtitzaileak erabili zituzten soldadu arrotzen aurka eskola batetik egin zuten erasoan.
NATOk hildakoak baieztatu ditu baina beren jaioterriari buruz ez du informaziorik eman.
Kanadiarra zen atzo bertan, lehen orduan, beste eraso batean hil zen soldadua, egun bakarrean laugarrena. Beste lau soldadu zaurituak izan ziren bonba-eraso berean.
NATOk astelehenean eskualdeko segurtasuna hartu zuenetik zazpi soldadu galdu ditu.
Provocación evangelista en Kabul
Cientos de surcoreanos que profesan el cristianismo evangelista han sido expulsados del país con el objetivo de impedir un «Festival por la Paz» convocado este fin de semana en la capital afgana por una ONG protestante, conocida por su proselitismo agresivo, sobre todo en China y el mundo musulmán. -