BAIONAKO BESTAK
Haurrak bestazale amorratu izateko bidean
Musika, kantua, dantza... Baionako karrikak giroz bete ziren atzo. Animazioak herri guztian hedatu ziren goizetik, baina, guztien gainetik, haurrak izan ziren atzo karrikako nagusiak. Entzierro txikia, desfilea, bazkari erraldoia eta beste hainbat animazio proposatuak izan zitzaizkien, haiek ere, beren heinean, jaia egin zezaten.
BAIONA
«Jai ederrak egin ahal izateko besta egiteko grina eman behar zaie haurrei». Hori esan zuen behin elkarte bateko kideak, eta geroztik Baionako jaien osteguneko lelo nagusi bilakatu da. Besta giro onean egiten erakusteko, urtero, ostegunetan zer nahi animazio eskainia zaie, eta helduen egitaraua zabaltzen den bitartean, haurren jai paraleloa igarotzen da.Atzoko ekitaldien artean arrakastatsuena entzierro txikia izan zen. Goizean, Paul Bert plazatik abiatu eta herriko karrikak zeharkatu zituen gezurrezko zezenak, eta haurrak etengabe joka aritu zitzaizkion. Iruñeko entzierroan kokatu zuten beren burua umeek, eta benetako zezen baten aurrean balira bezala, bi orduz egon ziren korrika barnean zegoen mutil gaixoaren gibeletik, nardatzen. Akitu ezinak, haurrak ez ziren zezen lasterketa luze horrekin ase, eta, bertan zeuden gurasoak, umeen euforiari eutsiz, goiz osoko animazioetan parte hartzera behartuak izan ziren. Entzierroa burutu bezain laster, erraldoi txikien aldia etorri zen. Marengo zubian helduen erraldoiak eta gaita jotzaileak zebiltzan bitartean, Salies karrikan barrena haurren musikariek eta pertsonaiek desfilatu zuten. Guztiak Baionako herriko etxean elkartu ziren berriro ere Leon erregeari ongietorria egiteko.
Gaueko su-etena Umeen presentziak, izan ere, irudi berezia eman zion hiriari, bazter horietako jabe bilakatu zirela ematen baitzuen.
Haurren harrabotsak etengabe entzun ziren kaleetan. Turutak tutuka aritu ziren, eta zaldiko-maldikoen gunean, umeen garrasi eta oihuak nagusitu ziren. Karrika guztietan eraso egin zuten, beraz, haurrek. Heldu asko bezperako jaia guztiz irentsi gabe zeuden, eta ahulezia zerbaitekin, gorputza oraindik bestaren giroari egokitua ez baitzuten, arratsaldeko bostak aldera, emeki-emeki hasi ziren karriketan agertzen, eta ostatuak okupatzen. Alta, gaua laburra izan zen askorentzat. Aurreko urtean herriko etxeak ostatuak goizeko hiruretan ixteko agindua zabaldu zuela-eta, asteazken gauean, besta jarraitzeko gogoarekin geratu ziren asko.«Jadanik itxia dago? Eta orain zer?», zioten anitzek. Eta, beste batzuk erantzuten zuten: «Bada, denak etxera, horrela erabaki baitu auzapezak...». «Baina, ez da inon horrelakorik ikusten», ihardetsi zuen bertan, harritua zegoen Galiziar batek. Baionarrak, aurreko urteetan igarotzen zituzten gaupasa izugarriak gogoan zituztela, jaia jarraitzeko gogoarekin oheratu ziren. Baina, halere, atzo berriz ere ikusi ziren kaleetan giroa pizten, eta, guztien zorionarentzat, arratsaldean Karrikaldi emanaldian parte hartzeko parada izan zuten. Aurreko urteetan Dantzazpi eta Baionan Kantuz taldeek bezalaxe, arrakasta handia izan zuen Karrikaldi emanaldi berriak. Eta, bertaratu ziren guztiek dantza eta kantu trebeziak erakusteko aukera izan zuten gaueko bederatziak arte.
Behi lasterketa Paul Berten
BAIONA
Atzo hasi ziren Paul Bert plazan behi lasterketak, eta larunbatera arte han izango dira. Baionako jaien animazio zaharrenen artean dago ekitaldi hori, eta herritarrekin kalakan hartzerakoan lasterketa horren anekdotaren bat entzuteko parada izanen du orok. Burdina hesi batzuez inguraturik, behia plazaren erdian aske uzten dute, eta bertaratzen diren milaka parte hartzaileen xedea behiaren adarretan den apaindura hartzea da. Ekimen horretan biltzen direnen parte hartzea du lasterketak berezitasuna, ez baitute inondik ere behia ikusten gunearen barnean daudenek. Baina, halere, noizbehinka, garaian gertatzen zen bezala behia ostatu batean sartzen ikus daiteke, edota, aspertua, burdina hesira igotzen. Behiak atzo hasiko dira, eta gaur eta bihar jarraituko dute. Arratsaldeko bost eta erdietan dira, eta larunbatekoa goizeko hamaika eta erdietan iraganen da. Horrekin batera, eguneroko ohiko egitarauari Caradoc jauregiko jubilatuen bazkaria gehituko zaio. Gaur goizean ere Betisoak elkarteak txokolatada eskainiko du.
Apuntes
Dos planos muy útiles
para fiestas
BAIONA. El primero es un pequeño callejero donde están indicados los lugares prácticos como campings, puestos de socorro, baños públicos, así como los números de teléfono más necesarios. El segundo es el programa de las fiestas, donde se detallan todos los actos festivos, editado en 50.000 ejemplares. Dos zonas de acampadas
BAIONA. El Camping blanco de Mousserolles, avenida Duvergier de Hauranne, está abierto hasta el lunes al mediodía. El Camping verde de La Floride, situado en la avenida Raoul-Follereau, estará abierto hasta el lunes al mediodía. El precio es de 25 euros por tienda para las cinco jornadas. Eraso sexisten aurkako
prebentzioa
BAIONA. Baionako bestetan urtero emazteen eraso eta bortxaketak izaten
direla-eta, eraso sexisten aurkako kolektiboak “Festa bai! erasoa sexitak ez”
kanpaina abiatu du berriz. Halaber, biktimengan informazioa helaraztea erabaki
du, lehen gauza ospitalera hurbiltzea zela esanez. Alternatiba-ren
«basoberri» Peñetan BAIONA. Alternatiba elkartea Baionako Peñekin
akordio batetara iritsi da plastikazko basoak erabili baino, berritz baliatzen
ahal diren «basoberri» deituriko edaluntziak baliatzeko. Basoa euro baten truk
eskura daiteke eta bost egunez erabili orduko, euroa berreskuratzen ahalko du
basoa itzuliz. Dantzazpi y Baionan kantuz,
cambiados BAIONA. Las ya tradicionales citas de Baionan
Kantuz y Dantzazpi se trasladan este año a la plaza Jacques-Portes bajo el
nombre de Karrikaldi, en las proximidades de la catedral, para que los
participantes que cada vez son más numerosos puedan disponer de más sitio para
cantar y bailar.
|