GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-04
Gasteizko andre maria zuriaren jaiak
Zalduondotik pozarren eta gogotsu itzuliko da Zeledon
«Celedón ha hecho una casa nueva, Celedón con ventana y balcón». Zalantzarik gabe, hori izango da gaurtik aurrera Gasteizen gehien abestu eta entzungo den abestia. Zalduondoko baserritarra San Migel elizatik jaitsi eta parrandaz beteriko bost egunei ongietorria egingo diete gasteiztarrek. Ez dute aspertzeko astirik izango.

GASTEIZ

Itxaron egin behar izan dute gasteiztarrek baina, azkenean, hemen dira Andre Maria Zuriaren festak. Ordu gutxi batzuk baino ez zaizkio geratzen Zeledoni San Migel elizatik jaisteko. Zain izango ditu plazan milaka pertsona, xanpaina edaten eta puruak erretzen daudela.

Ondoren, Gorka Ortiz de Urbinaren txanda iritsiko da. Azkenengo sei urteetan Zalduondoko pertsonaia mitikoa isla- tzen duen pertsona, hain zuzen. Enparantza erditik San Migel elizaraino ibilbidea bakarrik edota laguntzaz egingo duen oraindik zehaztu gabe dago. Gogoratzekoa da, alde horretatik, iazko istiluak aitzakiatzat hartuta, bertako Udaltzaingoak uko egin diola lan hori betetzeari. Ortiz de Urbinak, haatik, argi dauka. Bakarrik edota babestuta, San Migeleko balkoiraino iritsiko da, txapela buruan eta euritako beltza eskuan duela.

Ohiko suziria Ezker Batuko zinegotzi Jose Navasek jaurtiko du, eta “Celedon se ha hecho una casa nueva, Celedón con ventana y balcón” ozen abestu ostean, festaz beteriko bost egunei ongietorria egingo diete gasteiztarrek. Kolore eta adin guztietarako ekimenez gozatu ahal izango dute, prestatu izan diren egitarau ezberdinei esker.

Gasteizko Udalarena ez bezala, Txosnen Batzordeak antolatu duen egitaraua berritasun anitzekin dator aurten. Ekitaldiak, ordutegiak zein azpiegiturak indartzea erabaki dute. Horretarako, 400 metro koadro baino gehiagoko karpa bat jarri dute unibertsitate parean. «Karpak bilgunea izan nahi du, guztiok elkartu eta giro ezberdin eta heterogeneoak sortzeko aukera ematen digun gunea», azaldu dute batzordeko kideek.

Entxosnazio Eguna

Gaur 21.00etan izango den inaugurazioaren ostean, abuztuaren 6an, aurtengo Arabako Bertsolarien finalaren errebantxa izango da. Bertan izango dira Zigor Enbeita txapelduna, Manex Agirre, Juan Mari Juaristi, Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre. Hurrengo egunean, Entxosnazio Eguna egingo dute lehen aldiz. Egunaz eta giro ezin hobeaz gozatzeko aukera paregabea izango dute unibertsitate gunera hurbiltzen direnek, baita egingo den herri bazkariaz eta ondoren Tapia eta Leturia musika taldeak eskainiko duen erromeriaz gozatzekoa ere.

Abuztuaren 8an haurrak izango dira protagonista. Kiki, Koko eta Moko pailazoen ostean, Titiriteros de Sebastopol taldearen eskutik puzgarrietan jolastu eta lantegietan parte hartu ahal izango dute. Amaitu aurretik, txokolatada izango da. Aurreko urteetan bezala, azkenengo eguna gazteena izango da, herri bazkari, jolas eta kalejirarekin.

Aipatutakoa egunean zehar egongo dena baino ez da. Gau partean, kontzertuen txanda izango da. Bertan izango dira, besteak beste, Doctor Deseo eta Su Ta Gar beteranoen ondoan, Atom Rhumba, Obrint Pas edota Mute. Andre Maria Zuriaren egunera begira, gainera, aspaldi egiten zen berbenaren ideia berreskuratu izan da. DJ-en emanaldi ezberdinek amaiera emango diete gauari. Orotara, hamalau txosna izango dira eta gainerako urteekin alderatuta, 17.00etatik 08.00ak bitartean, egunero egongo dira zabalik. Alternatiba ederra, Txosnen Batzordeak aurtengo jaiei begira antolatu duena.

Amnistiaren Aldeko Egitarauaren barruan, gaur, kalejiran abiatuko dira txupinazora 17.00etan. 20.00etan, berriz, Etxerat-en enkartelada izango da Andre Maria Zuriaren plazan, ostiral guztietan bezala. Ondoren, errepresaliatuen aldeko brindisa egin dute. Egun nagusia, ordea, bihar izango da. Landatxo kiroldegian herri-bazkaria eta 21.00etan, Andre Maria Zuriaren plazatik abiatuko den manifestazioa izango dira. Gaztetxean ere kontzertu mordoa egongo dira egunotan.

Zezen-plaza

Egitarau ofizialean, bestalde, nekez aurki daiteke aldaketa nabarmenik, zezen-plazaren inaugurazioa ez bada. Azken hilabetean eztabaida handia izan da horren inguruan. Langileek gogor egin dute lan, baita jaiegunetan ere, amaituta egon zedin. Azkenean, bere nahia beteko du Alfonso Alonso alkateak, zezen-plaza berria gaur inauguratzea, alegia.

Egitarauari dagokionez, aipatzekoa da Azoka plazan, goiz zein arratsaldez, egunero egingo dutela azoka arabiarra. Marokoko eta Libanorainoko sukaldaritza eta eskulangintza ikusi ahal izango da bertan. Gunea ekialdeko musika eta sabel dantzarekin egongo da girotuta.

Ohikoa den legez, farolen prozesioa erdiguneko kaleetan barneratuko da gaur gauean. Bihar ere erlijioak nagusi izaten jarraituko du, egunsentiko prozesio eta arrosarioarekin. Lore eskaintza eta gotzain-meza ere ez dira falta izango. Abuztuaren 7an, haurrak izango dira protagonista. Zeledon eta Neska Txikik, Asier Amadol eta Yaiza de la Puentek, lore eskaintza egin eta ohorezko aurreskua dantzatuko dute Andre Maria Zuriaren aldarean eta gero Zeledon Txikiren jaitsieran parte hartuko dute. Hurrengo eguna, blusa eta neska beteranoena izango da

300 ekimen baino gehiago aurrez ikusten ditu egitarauak:antzezlanak, kontzertuak, herri kirolak, bertsolariak, umeentzako ikuskizunak, artisautza azokak zein zezenetara joatea, besteak beste. 996.000 euroko aurrekontua, beraz. Esandakoa, ondo pasa eta gutxi gastatu!

Egitarau ofiziala

Abuztuak 4

18.00: Jaiei hasiera emango dien suziriaren jaurtiketa eta Zele- donen jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazan.

18.30: Musika emanaldia erdigune- ko kaleetan barrena. Biznie- tos de Celedonen fanfarrea.

19.00: Florida parkean dantzaldia. Meteoro orkestra.

19.15: Udal Segizioa bezperetara joatea udaletxetik San Migel elizara. Bertan, bezperak, lore eskaintza eta herri-salbea Andra Mari Zuriaren irudia- ren aurrean.

20.00: “Filomena Marturano” an- tzezlana Principal antzokian.

20.30: Larrain-dantza eta txulalai Ai- hotz plazan, Udal Folklore Akademiako gaitajotzaileekin.

20.30: Capoeira Amerika plazan. Candeias taldea.

22.00: Farolen prozesioa erdialdeko kaleetan barrena.

22.00: Esku pilota Ogetan. Andre Maria Zuriaren saria.

23.00: Piroteknia ikuskizunen nazio- arteko IV. erakustaldia Men- dizabalan.

23.00: Askotariko ikuskizuna Pro- bintzia plazan. Javier Segarra eta Lagunak.

23.00: Musika Erdialdean eta Alde Zaharrean.

23.30: Zorzi zezensuzko eta musika giroa Prado Kalean.

00.00: Pereza musika taldearen emanaldia Foru plazan, Tu- kan orkestra Arka plazan eta Sorkun Aihotz plazan. Vol- can orkestra Plaza Berrian. Beste egitarauak

Beste egitarauak

17.00: Txupinazora kalejira Gaztetxetik.

20.00: Etxerat-en enkartelada Andre Maria Zurian. Ondoren erre- presaliatuen aldeko brindisa.

00.00: Doctor Deseoren kontzertua txosnetan. Unibertsitate gu- nean.

00.00: Sexty Sexers musika taldea- ren kontzertua txosnetan.

00.00: DJ-Flipi & Cia eta Electro House Gaztetxean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Otra subida que golpea al bolsillo
Jendartea
La subida de precios de amarres agita las aguas en los puertos
Euskal Herria
Asociaciones de víctimas del franquismo rechazan la Ley de Memoria Histórica
Euskal Herria
Entre mesas y legalizaciones
Mundua
Washington urde un plan para acelerar el fin del Gobierno cubano
Mundua
Siete muertos en Israel por cohetes de Hizbula
Mundua
El prorruso Yanukovich será nombrado de nuevo primer ministro de Ucrania
Kultura
El museo Chillida Leku acogerá cuatro conciertos en homenaje a Aita Donostia
Kirolak
Mikel Astarloza ficha por Euskaltel-Euskadi
Ekonomia
El BCE eleva los tipos de interés al 3% y no descarta nuevas subidas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss