GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-08-04
- Berezkoak (Baionako Masterra)
Sorhuetek eta Etxetok bigarren ezustea eman dute
·Apustuzaleek bigarren egunean ere huts egin dute

SORHUET - ETXETO 40
IDIART - EZKURRA II 26

BAIONA

Bigarren finalerdian ere ezustea izan zen Baionako Masterrean. Dirua Idiart eta Ezkurra II.aren alde atera zen. Haiek dira Binakako txapeldunak, eta horrek faborito izatera bultzatu zituen. Zaleek, ordea, bigarrengoan ere kale egin dute, eta Sorhuetek eta Etxetok lortu zuten, eta merezimendu osoarekin, gainera, finala jokatzeko txartela.

Panpi Idiartek eta Paxkal Ezkurrak partidari hasiera bikaina eman zioten, eta 1-5 aurreratu ziren markagailuan. Zazpigarren kintzera bitarte aitzinetik aritu ziren, baina hortik aurrera, Sorhuet eta Etxeto erabat nagusitu ziren. Larunbatean jokatu zuten final-laurdenetako joko bera egin zuten, eta argi erakutsi zuten finala irabazteko ere faborito izan daitezkeela, nahiz eta aurrean Waltari izan. Etxetok erabat menperatu zuen Ezkurra gaztea. Urruñako atzelaria bere mailatik oso aparte aritu zen, eta aurrean Sorhuetek nahi zuena egiteko parada ukan zuen. Panpi Idiartek ere ez zuen bere egunik onena izan, nahiz eta ezer asko egiteko paradarik ez zuen ukan.

Finala igandean jokatuko da, 11.00etatik aurrera. Sorhuet eta Etxeto Waltari eta Martinez de Irujoren aurka neurtuko dira. Waltariren lehen eguneko erakustaldiaren ostean, denak amerikarrak zer egingo duen zain daude, baina finalean gauzak askoz ere zailago izango ditu bai berak bai Irujok.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Otra subida que golpea al bolsillo
Jendartea
La subida de precios de amarres agita las aguas en los puertos
Euskal Herria
Asociaciones de víctimas del franquismo rechazan la Ley de Memoria Histórica
Euskal Herria
Entre mesas y legalizaciones
Mundua
Washington urde un plan para acelerar el fin del Gobierno cubano
Mundua
Siete muertos en Israel por cohetes de Hizbula
Mundua
El prorruso Yanukovich será nombrado de nuevo primer ministro de Ucrania
Kultura
El museo Chillida Leku acogerá cuatro conciertos en homenaje a Aita Donostia
Kirolak
Mikel Astarloza ficha por Euskaltel-Euskadi
Ekonomia
El BCE eleva los tipos de interés al 3% y no descarta nuevas subidas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss