GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-08-13
Aukera berdintasuna bultzatzeko karabana bat dabil Europan zehar
Europako Batzordeak abian jarritako «karabanak» kontratazioetan aukera berdintasuna bultzatzea eta lana bilatzean arazo gehien izaten dutenen bereizkeria amaitzea du helburutzat; gazteen edo minusbaliatuen gertaerak, esaterako. Karabana aste honetan bertan abiatu zen Helsinkitik, eta azaroan amaituko du bidea.

BRUSELA

Europako Batzordearen karabana hori Finlandiako hiriburutik atera zen aste honetan bertan, Helsinkitik hain zuzen, eta aurten ekimenak hirugarren edizioa betetzen du. Kide diren hamahiru herrialdeetako hogeita bi hirietatik pasatuko da azaroa bitartean.

Batzordeak berak azaldutakoaren arabera, ekimen hori Europako kide diren herrialdeetako pertsonei lana bilatzean behar duten informazioa helarazteko «pauso garrantzitsua» da, baita bereizkeria gertatzen den kasuetan horri nola aurre egin jakin dezaten ere.

Karabanaren ibilbidean feria tokiak, unibertsitate egunak, gazteen jaialdiak eta enpresak bisitatuko dituzte, modu horretan, bereizkeriarik gabeko tokietan lan egiteak dakartzan mesedeak erakutsi ahal izango dituzte.

Egitasmo hori Europako Batzordeak 2003 urtetik antolatzen du, eta lau milioi euroko aurrekontua du. Aurtengo edizioko alderdirik garrantzi-tsuena minusbaliatuak diren pertsonenganako arreta nabarmentzea da, eta horiek izaten dituzten arkitektura oztopoen berri ematea.

Karabanak horretarako trebetasun parke bat du, minusbaliatuekin harremana duten GKEekin batera diseinatutakoa, eta bertan minusbaliatuek eguneroko bizitzan dituzten oztopoak ezagutu ahal izango dituzte bisitariek.

«Gazteengana iritsi»

Vladimir Spidlak, Berdintasun, Gizarte Gai eta Lanaren komisarioak, karabana «gazteengana iristeko bitartekotzat» jo zuen; izan ere, horiei egiten baitiete bereziki «bereizkeria handien» lana bilatzen dutenean. «Gure kamioiak egingo duen ibilbideak egunerokotasunean aniztasunak mesede egiten digula ikusteko aukera paregabe eskaintzen du», nabarmendu zuen Spidla komisarioak.

Helburu horiek guztiak lortu ahal izateko, hainbat jarduera antolatu ditu batzordeak karabanan bertan: bereizketaren kontrako bideo emanaldiak eta posterrak, araudi komunitarioari jarraiki gazteak berdintzat jotzeko dituzten eskubidearen gaineko informazio panfletoak bai eta «elkartasun kantuak» errepikatzen dituen karaoke bat ere.



La circulación de trabajadores de la UE sigue restringida
GARA

BRUSELAS

La libre circulación de los trabajadores de la UE sigue estando aún restringida en algunos estados. Tras el reciente anuncio de Italia de que levantará el veto, los trabajadores de Eslovaquia, Eslovenia, Estonia, Letonia, Lituania, Hungría, Polonia y la República Checa, sobre los que pesan restricciones desde su adhesión a la UE en mayo de 2004, pueden moverse libremente en 18 de los 25 estados de la UE.

Según un reciente informe de la Comisión Europea, los trabajadores de los diez nuevos estados ­los citados anteriormente mas Malta y Chipre­ «han ayudado a aliviar las carencias de los mercados laborales y contribuido a un mejor desarrollo económico».

Resalta que los estados que no han aplicado esas restricciones ­Gran Bretaña, Irlanda y Suecia­ han experimentado un alto crecimiento económico y una caída del desempleo.

Alemania, Austria y Dinamarca han comunicado que mantendrán los obstáculos a la libre circulación de trabajadores hasta 2009. El Estado francés ha anunciado que tiene previsto levantar gradualmente las restricciones aunque todavía no ha fijado ninguna fecha para comenzar ese proceso, mientras que Bélgica y Luxemburgo las mantendrán pero flexibilizarán los procedimientos de admisión de trabaja- dores en algunos sectores. El Gobierno holandés, que a finales de marzo se mostró favorable a abrir las fronteras a partir de enero de 2007, rectificó por la oposición que la iniciativa suscitó en el Parlamento.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Diplomazia, berandu eta eskas
Jendartea
Un vertido de hidrocarburos en plena biosfera del Urdaibai
Euskal Herria
Garzón y Lakua dan vía libre a la marcha pero vetan a Batasuna
Euskal Herria
«Fort Apache» amplía sus instalaciones de la mano del Consejo de Ministros
Kirolak
Florencio sorprende en el Boulevard
Jendartea
Kalejira por las fiestas populares
Mundua
Israel pospone el alto el fuego a la ocupación total del sur de Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss