GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-08-13
- Urkiolako Igoera
Mayo eta Valverde izar nagusiak izango dira igotzaileen Santutegian
·Durangoko lasterketak betiko bi igoerak berreskuratu ditu eta 15 talde izango dira irteeran

BILBO

Urkiolako Igoerak Donostiako Klasikoaren lekukoa hartuko du gaur. Durangoko lasterketak Santutegirako bi igoerak berreskuratu ditu, eta txirrindulari arinak dira faborito nagusiak, ezbairik gabe. Guztira, 15 talde izango dira errepidean eta Iban Mayo eta Alejandro Valverde izarrek distira egingo dute irteeran.

Aurtengoa 23. ekitaldia du jarraian ­31 orotara­ Durangoko Txirrindulari Elkarteak. Iaz besterik ezin izan zituzten ohiko bi igoerak egin, Mañariatik Urkiolara errepide lanak zirela-eta. Hortaz, lasterketaren mamia berreskuratu du antolakuntzak, Santutegirako bi igoerak.

161,5 kilometro ditu klasikoak, 13.00etan hasiko da, eta lehendabiziko 90 kilometroak ordekan izango dira. Aurreneko igoera 100. kilometroan hartuko dute txirrindulariek eta bigarrenak eta behin betikoak amaiera (17.00 inguruan) emango dio lasterketari.

Horregatik, igotzaileak dira faborito nagusiak. Piepoli, Frigo, Casagrande, Jimenez, Chiapucci, Delgado, Hampsten edo Lejarreta irabazleak izan dira gainean. Bestetik, Odriozolak besterik ez ditu besoak altxatu helmugan euskaldunen artean azken 15 urteetan.

Norgehiagoka polita

Euskaltel-Euskadi garaipena lortzen saiatuko da Mayoren eskutik. Igorrekoak Burgosko Itzulia erdietsi du aste honetan, eta atzo itzel aritu zen Donostian. Luengo eta Lopez taldeko beste igotzaileak dira.

Mayok ez du aurrean izango iazko irabazlea Joaquin Rodriguez ezta Piepoli ere. Italiarrak marku du Urkiolan ­lau aldiz eskuratu du garaipena­, baina gaur ez da irteeran egongo. Dena den, Saunier Duvalek Ricco aurkeztuko du.

Kaikuk hiru aukera izango ditu; Bru, Castaño eta, batez ere, Serrano. Orbean, berriz, Amuriza da igotzaile petoena. Comunidad Valencianak Mosquera du lider, Relaxek Moreno eta Elias eta 3 Molinosek Ferrio.

Valverdek begirada asko bilduko ditu irteeran, baina ibilbidea ez du aproposena murtziarrak, atzo aurreneko lasterketa izan baitzuen Tourraren ostean.

Andalucia, Viña Magna, Spiuk, Massi, Nicolas Mateos, Tiaa Creef eta Vang taldeek parte hartzaileen zerrenda beteko dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Diplomazia, berandu eta eskas
Jendartea
Un vertido de hidrocarburos en plena biosfera del Urdaibai
Euskal Herria
Garzón y Lakua dan vía libre a la marcha pero vetan a Batasuna
Euskal Herria
«Fort Apache» amplía sus instalaciones de la mano del Consejo de Ministros
Kirolak
Florencio sorprende en el Boulevard
Jendartea
Kalejira por las fiestas populares
Mundua
Israel pospone el alto el fuego a la ocupación total del sur de Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss